Auzitegi Gorenaren ebazpenareren arabera Gizarte Ekimeneko ikastetxeko langileei soldatetan egindako murrizketak bueltatu behar zaizkie.
Euskal banka publikoaren aldeko elkarretaratzeak
Kutxabanken batzar orokor berrien osaketak direla-eta, LAB sindikatuak elkarretaratzeak egin zituen Bilbon, Gasteizen eta Donostian, euskal banka publikoaren alde eta euskal aurrezki kutxen pribatizazioaren aurka.
LABeko emakume eta pentsionistek borrokan jarraitzeko konpromisoa mahaigaineratu zuten
Pasadan asteartean LABeko emakume heldu eta pentsionistak Basauriko Marienean hitzaldia egin zuten. Bertan, emakumeok urte luzeetan lan merkatu arautuan sartzeko egindako borroka ezberdinak mahaigaineratu zituzten. Gogoeta hauekin batera parte hartze hori emakumeon kasuan aukera eta eskubide berdintasunean ezin gauzatu izanagatik, egun emakume heldu eta pentsionista giza pairatzen ari diren ondorioak azaldu zituzten.
Concentración en Tafalla en defensa del empleo
Una treintena de personas se han concentrado frente a las oficinas del INEM de Tafalla para mostrar su desacuerdo con la poítica actual de recortes y para reivindicar el reparto justo del trabajo y la riqueza.
LABek ospital eremuko sukaldeen obrak gelditu ditu ordu betez, pribatizazioak eten daitezen exijitzeko
LABeko hiru militante Ospitaletako sukalde berriak eraikitzen ari diren gunearen sarreran kateatu dira, dozenaka langilek euren ekintza babesten zuten bitartean. Jakina denez, sukaldeak pribatizatu dituzte eta Banco Santanderrekin harremana duen catering enpresa bati eman dizkiote. Sukaldeen pribatizazioa, Opus Dei eta interes pribatuen mesedetan UPN burutzen ari den osasun sistema publikoaren suntsiketaren beste atala baino ez da.
«Herrira noa! » mobiLIPDUBzioa Durangon
Herrirak herri mugimenduak LIPDUB herritar eta parte hartzailea egingo du datorren abenduaren 8an Durangon euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko. Eguerdiko 15:00etan emango zaio hasiera Landakon eta LABeko kideei arratsaldeko 16:00etan Durangoko Artekalearen 41. zenbakira laneko arropak jantzita joateko deialdia egin dute.
LABek armada sionista Gazan burutzen ari den sarraski berriari bukaera eman diezaioten exijitzen du
LAB-ek armada sionista israeldarra Gazan, Palestina okupatuko alde horretako populazio zibilaren aurka, burutzen ari den sarraski berria salatzen du.

