2026-10-02
HomeZerbitzu PribatuakBankaBBVAko jauntxoek neurribako aberastasuna pilatzen jarraitzen dutela salatu du LABek

BBVAko jauntxoek neurribako aberastasuna pilatzen jarraitzen dutela salatu du LABek

BBVAko LABeko sail sindikalak, erakunde finantzarioko administrazio kontseiluaren eta zuzendaritza batzordearen lansariak publiko egin eta salatu ditu. Eskandalu deritzote krisi ekonomiko zein sozialaren erdian, jauntxo batzuk lansari neurribakoak kobratzea.

BBVAko LABeko saill sindikalaren irakurketa

Hau gelditu behar dugu!

«Eskandalua da izugarrizko krisi ekonomiko zein sozialaren erdian, jauntxo batzuk lansari neurribakoak kobratzea. Milaka pertsonek ondorio latzak (langabezia, desauzioak, …) sufritzen ari diren bitartean, ez da bidezkoa beste batzuk aberastasun izugarriak pilatzea. Bankaren neurrira egindako legedian lansari hauek legezkoak badira ere, guretzat ez dira ez zilegi ez etikoak, eta legez ere delitutzat hartu beharko zen gehiegikeri hau.

Justifikaezina da EEE (ERE) delakoen bidez despidoak eta derrigortutako lekualdaketak egitea bonus zein dibidendo oparoak banatzen diren bitartean. BBVAk berak ere horixe egin du UNNIMen kasuan, CCOO eta UGTren laguntzaz.

Neurribako pizgarrien politika hau produktu batzuk saltzeko erabili den etika faltaren jatorrian dago. Izan ere, kasu batzutan ez informazi ez kriterio nahikorik ez zuten bezeroei arrisko handiko produktuak saldu dizkiete, bai goiko nagusiek edozer edozelan saltzeko egiten zuten presioak direla baita gestor batzuen dirugosekeriagatik. Ez da jarrera orokorra, baina kasu gehiegi ezagutzen ditugu, eta honen jatorrian bankuak ezarritako salmenta-pizgarrien irizpide eta politikak daude.

Dagokien ardurak eskatu bihar dizkiegu elite finantzieroei, euren berekoikeriak zorigaiztoko egoera soziala hau sortu duelako. Are gehiago, iruzur sozial honetatik zigorgabe ateratzeaz gain, krisis honetatik “ateratzeko” euren errezetak ezarri nahi dituzte. Besteak beste, pertsonen betebehar premiazkoak (osasuna, hezkuntza, zahartzaroa, …) negozio-gai bihurtu nahi dituzte, arlo publikoa pribatizatuz. Lortuko ba zuten, gizarte bidegabe baten biziko ginateke, ezberdintasun handiekin eta eskubide gutxirekin, non pertsona asko eta asko behinbetiko krisian eta prekaritatean biziko ziren.

BBVAko LAB sail sindikalak BANKAKO KONTROL PUBLIKOA aldarrikatzen dugu, non zuzendarien lansariak muga bat izango zuten eta bankaren inbertsioak eta produktuak kode etiko baten pean egongo ziren. Izan ere, oso arriskutsua da ekonomiaren gainean eragin izugarria duten erakundeek (bankuak, besteak beste) interes pribatuen interesen arabera jokatzea, epe laburreneko mozkin gehien (eta pizgarri handien) lortzearen lelo zitala jarraituz. Hau gelditu behar dugu.

BBVAko ADMINISTRAZIO-KONTSEILUAREN ETA ZUZENDARITZA BATZORDEAREN LANSARIAK

 
LANSARI FINKOA
LANSARI ALDAKORRA
(BONUSA)

PENTSIO-FUNTSEAN abonatutakoa, 2012ko mozkinen kargura

Presidentea
(Fco. Gonzalez)

1.966.000 €

1.570.000 €

+
217.000 akzio

Ez dago aportaziorik, 65 urte baino zaharragoa delako. Hala ere, ia

80.000.000 €
pilatzen ditu bere fondoan

Kontseil. Deleg.
(Angel Cano)

1.748.000 €

956.500 €

+

132.200 akzio

1.701.000 €

eta bere funtsean 22.703.000 €
pilatzen ditu
Zuzendaritza Batzordea
13 kargu ejekutiboak
(guztion gehiketa)

8.563.000 €

3.142.000 €

+

485.200 akzio

13.077.000 €

eta bere funtsean 80.602.000 €
pilatzen dituzte
Administrazio Kontseilua
(10 gizon eta 2 emakuke,

presidente eta kontseilari delegatua barik)

Administrazio kontseiluko 12 kide ez ejekutiboek poltsikoratu dituzte, denen artean:

3.863.000 € gehi 102.200 akzio

14 bilera orokorretara gehi batzordeetako (bakoitzak dagokionera) 47 bileretara joateagatik 2012. urte osoan.

Eta gainera, Akziodunen Junta honetara 2013rako PIZGARRI BEREZI BAT (lansari finko, aldakorra eta pentsio-funtsetako aportazioetaz gain) onartzeko ekartzen dute, non zuzendaritza taldeko 2200 kideren artean 18,5 milloi BBVA akzioraino banatuko zuten».
 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Funts putreen esku dauden etxeak desjabetu ditzan eskatzen diogu LABetik Nafar Gobernuari

Testa funts Putrearen esku dauden etxebizitzei irtenbide iraunkorra emateko beharra azalarazi du sindikatuak, etxebizitzaren negozioari aurre egiteko egiturazko neurriekin batera. Larunbat honetan eta urriaren 17an borrokan diren maizterrekin batera mobilizatzera deitu dugu LABetik.

Jaurlaritzak aurre-erretiro txanda murriztuta eta akordiorik gabe inposatu du aurten ere administrazioetan

LABek errelebistak finko egiteko proposamenak eramango ditu administrazioetara eta enpresa publikoetara. LABek salatzen du gutxiengoarekin adostua, murritza eta Madrilen menpekoa dela Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen Euskadiko Administrazio Publikoko lan-kontratuko langile finkoen erretiro partzialerako Plana. Jaurlaritzari eta sindikatu sinatzaileei eskatzen diegu Euskal Herriko zerbitzu publikoen eta bere langileen baldintzak hemen negoziatzeko eta adosteko nahia benetan defendatzeko, argazki hutsak saihestuz. • Administrazio publikoetako langile guztiei zabalik zegoen akordioa urratuta gelditu da aurten ere. Jaurlaritzak murrizketa inposatu zuenetik, LABek urtero eskatu izan du planak langile funtzionarioei, estatutarioei eta behin-behinekoei ere eragitea. • Sinatuta dagoen akordio bat ez da zertan urtero berretsi. Testuak, paradoxikoki, hala jasotzen du, eta propaganda hutsaren kutsua du. • Uztaileko Mahai Orokorreko bileran, Jaurlaritzak ez zuen proposamenak eztabaidatzeko aukerarik eman. Soilik presioaren ondoren onartu zuen sindikatuen ekarpenak jasotzeko astebeteko epe bat zabaltzea. Eztabaidarik ez da izan, eta ez da LABen eskakizunik jaso. Sindikatuak medioen bidez jakin du Jaurlaritzaren erabakia. • Jaurlaritzak erabakia dagoeneko otsaileko bileran hartu zuen, eta bere plana onartu egin zuten CCOOk eta UGTk. Sindikatu bat beraren sinadurarik gabe ere har zezakeen, inposatu zezakeen, erabakia Jaurlaritzak. Badirudi leialtasunak saritu nahi izan dituela, eta jokabide sindikala baldintzatu. • Lakuako gobernuak Madrilen menpe jarraitzen du. Plana otsailean onartu zuenetik gaurdaino, Madrilekin kontu teknikoak zuzentzen baino ez da aritu. Are, bere oharraren arabera, ez du plana langile funtzionario eta behin-behineko guztiei irekitzeko eskaerarik egin. Mahai Orokorrean eta gainerako negoziazio mahaietan bere aldarrikapenak eramaten jarraituko du LABek, eta legeak eta prozedurak aztertu ondoren aukera hauek ikusten ditu: 1. Lehen aukera LABek exijitzen du Hego Euskal Herriko administrazioek legeak baimentzen dituen EPE espezifikoak egin ditzaten, horretarako dagoen birjartze tasa espezifikoa erabiliz. Horrela, errelebista langile finkoa izango litzateke. Prozesu hauek luzatu daitezkeenez, beste bi modalitate egiteko aukera dago: 2. Bigarren aukera Errelebistari ordezkapen kontratu bat egitea. Kontratu hau bukatuko da errelebo kontratua egiteko egin den EPEa bukatzen denean. Kasu honetan, LABek defendatuko du errelebistaren kontratu hori ordezkapen zerrendetatik egitea, eta zerrendarik ez balego, administrazioak lan poltsa sortzearen alde borrokatuko du. 3. Azken bidea 2024ko apirilaren 1etik aurrera egindako kontratu laboral finko batekin binkula daiteke errelebo kontratua. Gerta daiteke errelebistaren kontratu hori erretiro partziala hartuko duen langile kategoria berekoa ez izatea. LABek eskatzen die Hego Euskal Herriko administrazio guztiei aurrerapauso bat emateko eta, legeak ahalbidetzen duen bezala, langileak errelebista finko egingo dituen EPEak martxan jartzeko. Eta, bitartean, erabili ditzatela dituzten lan-poltsa eta ordezkapen zerrendak erretiro partziala lortu dezaketen langileei eskaintzeko. LABek arazoa gure administrazioetan behingoz konpontzeko borondatea eskatzen die Jaurlaritzari eta sindikatu sinatzaileei, eta aukera langile guztiei berriz zabaltzeko borrokan jarraituko du.

LABek eta ESK-k Arabako Esku-Hartze Sozialeko IV. Hitzarmena baztertu dugu eta Aldundiari ekiparazioaren bidean benetako aurrerapausoak exijitu dizkiogu

Gaur, urriaren 1ean, LAB eta ESK sindikatuok Arabako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin dugu, sektorearen finantzatzaile nagusia baita, esku-hartze sozialeko langileek IV. Hitzarmen Kolektiboaren sinaduraren aurrean duten jarrera argi adierazteko. Sinadura gaur goizeko 12:30ean egitekoa da, ELA, CCOO eta AISA patronalaren artean. LAB ez da negoziazio-mahaira joango eta ez du hitzarmen hau sinatuko; bi sindikatuok erabat baztertzen dugu akordioa.