2023-12-11
HomeIndustriaMetalgintzaMetalgintzako delegatuek patronalari argi esan diote ez dutela hitzarmena desagertzen utziko

Metalgintzako delegatuek patronalari argi esan diote ez dutela hitzarmena desagertzen utziko

Bizkaiko Metalgintzako delegatuek manifestazioa egin dute patronalaren (FVEM) egoitzaraino Herrialdeko Hitzarmenaren defentsan. Bertan, hitzarmenaren egoera larria eta LABek desagertzen ez duela utziko esaten zuen gutun bat helerazten saiatu dira, baina ez diete barrura sartzen utzi.

LABeko Bizkaiko Metalgintzako delegatuek FVEMri igorritako gutuna

FVEM, METALEKO LANTEGIEN BIZKAIKO FEDERAKUNTZARI

«Bizkaiko metaleko lan hitzarmenaren egoera oso larria da. Hitzarmen honen menpe milaka familia bizkaitar daude. Uztailaren 7a baino lehen berritzen ez bada, ondorio larriak ekarriko ditu, ez soilik langileentzat, baita enpresentzat ere. Egoera honen jakitun, LAB sindikatuak mahaian, negoziazioa desblokeatzeko proposamen bat egin du, Federazioak baztertu duena.

LAB sindikatuak ez du metaleko hitzarmena desagertzen utziko. Patronalaren erantzukizuna da soilik, negoziazioak bizi duen blokeo egoera. Horregatik, 21eko bileraren aurrean, patronalari bere jarrera inmobilista utzi eta hitzarmenaren defentsa egin dezala eskatzen diogu.

Horrela ez balitz, sektorea enfrentamendu egoera batera hurbilduko luke, sindikatu honek nahi ez duena baina behar izanez gero defendatuko duena.

A LA FEDERACIÓN VIZCAINA DE EMPRESAS DEL METAL-FVEM

La situación de la negociación del Convenio del metal de Bizkaia es muy delicada. Del futuro de este Convenio dependen decenas de miles de familias vizcainas. La no renovación del mismo antes del 7 de julio, tendría consecuencias muy graves, no sólo para los trabajadores y trabajadoras, sino también para las empresas. Conscientes de esta situación, el sindicato LAB ha realizado en la mesa una propuesta para desbloquear la negociación, que ha sido rechazada por esta Federación.

El sindicato LAB os quiere comunicar que no va a permitir que desaparezca el Convenio del Metal. La situación de bloqueo que sufre la negociación del convenio es responsabilidad única y exclusiva de esta patronal. Es por ello que ante la reunión del día 21, le solicitamos a esta patronal que cambie su posición inmovilista y se moje en la defensa del convenio.

De no ser así, acercaría más al sector a un escenario de confrontación que este sindicato no desea pero que está resuelto a defender.

Bilbon, 2013ko Martxoaren 19an.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lizarran erditzeko zerbitzua itxi izana Osasun Departamentuaren aurreikuspenik ezari egozten diogu, haren utzikeria eskualdeko osasun zerbitzu publikoak desegiten ari baita

LAB sindikatuan hilabeteak daramatzagu Lizarrako Osasun Barrutiko osasun zerbitzu publikoen egoera larria salatzen, eta duela aste batzuk informazio kanpaina bat egin genuen datu ofizialen bidez frogatzen zuena Estellerriko herritarrak sufritzen ari direna egiazkoa dela, eta ez sentsazio hutsa. Orain, aurreko gerentearen kudeaketa tamalgarriak eta Osasun Departamentuaren ekimenik ezak eskualdeko ospitalea erditzeko zerbitzurik gabe utzi dute, zerbitzua berreskuratzeko datarik gabe, bere garaian etxeko ospitalizazioarekin gertatu zen bezalaxe.

Estatuan baino gutxiago ordaindu beharko dutenez, Fortuna Handien gaineko Zergaren inguruko akordioak patronalari eta kapital errentei mesede egiten die

Ditugun eskumenak presio fiskala areagotu eta zerga sistema sakonki eraldatzeko baliatu behar direla uste dugu LAB sindikatuan. Hala, EAJ-PSEren gobernuak Elkarrekin Podemosekin egindako akordioa ez da inondik inora ere nahikoa, eta kontrako norabidean doa.

Salatzen dugu atzo Erandion hildako langileak 66 urte zituela eta bakarrik ari zela soldadura lanak egiten

Lankide, senitarteko zein lagunei elkartasuna adierazteaz gain, lan-erreformek prekaritatea areagotu baino ez dutela egin nabarmendu du sindikatuak, lan-osasuna bermatu behar duten instituzioek gaiarekiko duten axolagabekeria kritikatzeaz gain.