2025-12-31
Blog Page 1435

Atzoko gertakari larria salatu eta etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko manifestazioak bihar Bilbo, Gasteiz eta Donostian

Atzo Donezteben, etxe kaleratze prozesu batean zegoen pertsona batek bere buruaz bertze egin du. Euskal Herria Martxan ekimenaren sustatzaile garen ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN, CNT sindikatuek eta eragile sozialek etxebizitza gabezia eta hau galtzeko arriskuarekin lotura duten heriotza gehiegi eman direla salatzen dugu.

Euskal Estatuak Europan duen bideragarritasuna aztertu du Ipar Hegoa Fundazioak

Bihar, azaroak 29, Ipar Hegoa Fundazioak "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburua aurkeztuko du Bilboko Foru Artxibategian. Azterlan sakon honen bidez, Euskal Estatuak Europan duen bideragarritasuna aztertu da, horretarako nazioarteko komunitate akademikoak nazio bat osatu eta ezaugarritzeko beharrezkotzat jotzen dituen funtsezko elementuak aztertuz: arrazoi historiko eta politikoak, arrazoi identitario eta kulturalak, arrazoi sozioekonomikoak eta lurralde antolakuntza.

Araban zendu den garraiolaria aurten Hego Euskal Herriko errepideetan lan istripuan hil den laugarren profesionala da

Kamioi gidari bat hil da gaur goizaldean izandako lan istripu batean. Ezbeharra N-1 errepidean gertatu da gaueko 00.30ak inguruan, Oka Iruña udalerriaren parean, Araban, bere kamioia irauli denean. Aurten Euskal Herriko errepideetan lan istripuan zendu den laugarren garraiolaria da. Protesta eta elkartasuna adierazteko ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuok kontzentrazioa egingo dugu ostiralean, azaroak 30ean, 11:30ean Arabako Foru Aldundiaren aurrean.

CAFeko langile batzarrak EEE errefusatu eta mobilizazioetan hastea erabaki du

0

Gaur, azaroak 28, goiz eta arratsaldez burutu diren langileen batzarretan, langileek enpresak Beasaingo CAFen ezarri nahi duen EEEa errefusatu eta mobilizaziotan hastea erabaki dute. Batzarrean aurkeztutako "Ados al zaude EREa errefusatzearekin eta presio neurriak aurrera eramatearekin?" galderari baiezkoa 1295 langilek eman die eta 91k ezezkoa.

LABek, garraioa pribatizatzeko Madrilgo Gobernuaren asmoaren aurrean, honen kudeaketa Euskal Herriratzea exijitzen du

0

Hainbat ekimen burutuko ditu honetarako, helburu bikoitzarekin: pribatizazioari aurre egitea eta sektore hauen kudeaketa Iruñeako eta Gasteizko Gobernuek beregana dezatela aldarrikatzeko. LABek garatuko dituen ekimenek 3 ardatz izango dituzte: alderdi eta erakundeekikoa; langileen, erabiltzaileen eta iritzi publikoarekikoa, eta batzordeetakoa.

Lan duin eta eskubide sozialen aldeko mobilizazioak Euskal Herrian

0

Euskal Herria Martxan kanpainaren bigarren egunean mobilizazio ezberdinak egin ziren Irun, Errenteria, Elizondo, Altsasu eta Gasteizen. Lehenengo hiruetan lan duin eta eskubide sozialen aldeko elkarretaratze eta manifestazioak egin ziren eta Gasteizen berriz, egun ditugun politikak aldatzeko dagoen urgentzia aldarrikatu eta herri gisa gure politika propioak garatzen utz diezagutela exijitzeko Bizikleta Martxa bat egin zen.

LAB emplaza al resto de sindicatos a desbloquear la negociación Convenio Provincial del Metal de Nafarroa

0

Tras constatar que en la negociación de la mesa del metal de Navarra existe un bloqueo de la negociación, el sindicato LAB emplaza al resto de sindicatos a una imprescindible unidad sindical que sirva para desbloquear la negociación colectiva en base al blindaje del Convenio Provincial del Metal de Nafarroa frente a la reforma laboral.

LABen irakurketa Eusko Jaurlaritzak sektore publikoko langileei abenduko aparteko paga ordaintzeko erabakiaren aurrean

0

Azken hilabetetan adierazi izan dugun bezala, Madrildik inposatzen den sektore publikoaren suntsiketari aurre egiteko erabakiak politikoak izan behar dira, ez teknikoak edota juridikoak, mozorrotu nahi dituzten bezala. Dena dela, oraingoan Madrilen agindua desobeditzeko erabaki hau politikoa bada ere, PSE eta EAJren arteko hika-miken kutsu partidista du gehiago.

Elkarretaratzea Bilboko epaitegietan kopagoaren kontra

0

LAB sindikatuak epaitegietan ezarri nahi duten tasen legea salatzeko elkarretaratzea egin du gaur Bilboko epaitegietan. Erabaki honek herritarrei, gaitasun ekonomikoaren arabera, epaitegietara jotzea eragotziko die eta horregatik Euskal Herrian ez aplikatzea ere eskatzen du sindikatuak.