2026-09-10
HomeZerbitzu PublikoakJustiziaJustiziaren pribatizazioaren aurkako elkarretaratzeak

Justiziaren pribatizazioaren aurkako elkarretaratzeak

EAEko Justizia Administrazioko langileek, ordezkaritza sindikal osoen parte hartzearekin (CCOO, ELA, LAB, CSIF, CGT eta UGT), Justizia pribatizatzeko asmoa salatu dute gaur hiru herrialdetan. Espainiar zein EAEko gobernuei berehala neurriak har ditzatela exijitu die.

Egun Erregistro Zibila Lege Aurreproiektu baten mehatxupean da; mehatxupean diogu, esku pribatuetan uztea ekar dezakeelako, eta horrek, orain arte izan ez den kostu ekonomiko bat sor lezakeelako erabiltzaileentzat (berrordainketa alegia); hori gutxi balitz, herritarren datuak interes pribatuen eskuetan gera daitezke.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko esku-hartze soziala borrokan: benetako negoziazioaren alde!

LABek, ELAk eta ESK-k salatu dugu Gizardatz Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko patronala blokeo egoerara eramaten ari dela negoziazio mahaia.

Euskal langileei dei egiten diegu Ernaik igandean Donostian egingo duen manifestazio nazionalean parte har dezaten

Oldarraldi faxista eta erreakzionarioari aurre egiteko modurik eraginkorrena Euskal Herrian agenda sozial eta nazional eraldatzaile bat garatzea dela uste du sindikatuak, eta horren aldeko konpromisoa berretsi du, baita bide horretan Ernairekin elkarlanean jarraitzekoa ere.

Tubos Reunidosentzat enplegua eta bi lantegietako jarduera bermatuko dituen industria-proiektu baten aldeko eskakizunari eusten diogu LABen

Uztailean egindako azken bileraren ondoren, gaur berriro bildu gara Amurrioko eta Trapagarango lantegietako enpresa-batzordeak Tubos Reunidosen Konkurtso Administrazioarekin, enpresaren egoeraren eta inbertitzaile berriak bilatzeko prozesuaren jarraipena egiteko.