2026-01-20
Blog Page 1431

Quinton Hazzel enpresako lagileak mobilizazioak iragarri dituzte euren lanpostuen defentsan

0

Langileok astearte eta ostegunero eguerdiko 12:00etatik 13:00tara enpresaren aurrean kontzentrazioak egitea erabaki dute, enpresaren jarraipena sustatuko lukeen proiektua aurrera eramateko Klarius Taldearen borondate eza salatzeko.

Tras casi 60 días de huelga los y las trabajadoras de Guardian ven puntos positivos en la propuesta de la dirección

0

La propuesta de la dirección concreta la retirada del ERE de extinción, aunque a su vez propone un ERE de suspensión para el 2013. Una opción que desde la sección sindical de LAB "no se contempla y en ningún caso aceptará".

Ainhoa Etxaide:«Urkulluren hitzetan bestelako bide bat jorratzeko asmorik ez dugu ikusi»

0

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari berriaren izendapenaren harira lehen balorazioa egin du. Etxaidek, Urkulluren diskurtsoan sindikatuaren aurreikuspen ezkorrenak berresten direla adierazi du eta jakinda Madrildik inposaketa eta ukapena etorriko zaizkiola, zer nolako politikak egin behar dituen galdetzen dio. Honen aurrean, irtenbide posible bakarra bestelako eredu ekonomiko eta sozial bat eraikitzea dela gogorarazi dio.

Nafarroan ezartzen ari diren politiken aldaketa ezinbestekotzat jotzen du LABek

0

Nafarroak egun pairatzen duen egoera larriari buelta emateko alternatiba bakarra dagoela aldarrikatu du gaur LAB sindikatuak AInhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia eta Igor Arroyo, LABeko Nafarroako bozeramalearen eskutik. LABentzat alternatiba eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzean dago, eta Nafarroan mugimendu sozial zabal batek lor dezake hori. Norabide horretan lan egiteko prestutasun osoa erakutsi du sindikatuak.

Bizkaiko Metalgintzako delegatuek herrialdeko hitzarmena aldarrikatu dute Bilbon

0

Metalgintzako Bizkaiko LABeko ordezkariek batzarra egin dute gaur Bilboko Arrupe Etxean Metalgintzako negoziazio mahaiaren egoera eta LABek bertan aurkeztu duen proposamena aztertzeko . Ondoren, 11.30etan herrialdeko hitzarmena aldarrikatuz manifestazioa egin dute Euskadi plazaraino.

El comite del Ayuntamiento de Burlata se encierra en el consistorio para exigir al alcalde que inicie las negociacioes del convenio

Los representantes de los trabajadores denuncian que el texto vencio en 2007 y desde entonces el primer edil ha impuesto todas las decisiones de forma unilateral.

LABek Sar Quavitae enpresan jasandako jazarpen sindikala eta delegatuen kaleratzea salatu ditu

LABek adineko pertsonen zaintza lanetara dedikatzen den SAR QUAVITAE enpresak bere mehatxuak betez LABeko bi ordezkari kaleratu dituela salatu du gaur Bilbon. Horietako bat, Enpresa Komiteko presidentea zen, eta bestea, Lan Osasun eta Segurtasun Batzordekoa.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Corrugados enpresan emandako 60 kaleratze baliogabetzen ditu

0

Gaur EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Corrugados Azpeitia enpresak 60 langile kaleratzearen erabakia baliogabetu du. Enpresa batzordeak positiboki jaso du erabakia eta honen atzean azken 6 hilabeteetan borrokan aritu diren langileak daudela adierazi du.

EEEn aurka eta enpleguaren defentsan borrokan ari diren hainbat enpresetako langileek Eusko Jaurlaritzari irtenbideak bilatzeko lanetan jar dadin eskatu diote

EEEn aurka eta enpleguaren defentsan borrokan ari diren hainbat enpresatako langileek eta LABeko delegatuek elkarretaratzea egin dute gaur Gasteizko Legebiltzarraren aurrean, Lehendakaria hautatzeko bertan egin den bilkuraren harira. Besteak beste, CAF, Corrugados Azpeitia, Cementos Lemona, Guardian Llodio, Holtza, Gamesa, Alestis, 0-10, eta Laminaciones Arreguiko enpresako langileek hartu dute parte.