2026-11-12
HomeZerbitzu PribatuakBestelakoakEusko Ikaskuntzako langileen herena kaleratua

Eusko Ikaskuntzako langileen herena kaleratua

Eusko Ikaskuntzaren Batzorde Eragileak, 12 pertsonek osatua, 7 langile bidali ditu kalera (plantilla osoaren heren bat), erabakia hartzeko burutu zen bilerara Batzorde Eragileko 6 kide soilik agertu zirelarik. Eusko Ikaskuntzako langileok Batzorde Eragileko kide batzuren inplikazio eza salatu nahi dugu, eta erakundeari dagozkion erabaki nagusiak hartzeko eratutako organoko kideen konpromezu ezaren eta ez agertu izanaren aurrean, hartutako erabakien legitimitatea zalantzan jartzen dugu.

Gainera, zera salatu nahi dugu: gizarte jasangarri baten alde lan egiteko xedearekin aurkeztu ohi den erakudeak, ez du lan banaketa edo bestelako aukera jasangarriagoen aldeko apusturik egin. Era berean, eta behin baina gehiagotan hala eskatu zaion arren, Eusko Ikaskuntzak langileokin komunikatu eta hitz egiteari uko egin dio. Langilegoak beste neurri batzuk aztertzeko aukera eskatu zuen hainbat idatzitan, eta azkenik proposamen bat ere landu zuen, baina proposamen hau ez da kontuan hartu eta zuzendariak bertan jasotako porposamen guztiei ezezkoarekin erantzun ondoren aurkeztu da Batzorde Eragilean.

Eusko Ikaskutzaren zuzendaritzak hainbat kaleratze bureau fax bidez komunikatu ditu, zuzeneko inongo komunikaziorik gabe. Kalte ordainak jaso dituzte langile batzuk kaleraketa aurrez komunikatu gabe. Eusko Ikaskuntzako langileok, erakundeak bultzatu eta defendatzen dituen baloreei jarrraiki, zuzendariari eta erabakiak hartzen dituzten batzordeei, horrelako neurriak aurrera eramaterako garaian jarrera eredugarria izan dezatela eskatzen diegu. Egiteko modua erabat kontraesankorra baita zabaldu eta defendatu nahi dituen (hala esan ohi du behintzat) baloreekin.

Eusko Ikaskuntzak lana azpikontratatzen jarraitzen du lanak banatu eta erakunde jasangarri baten alde egin beharrean. Langileok salatu nahi dugu orain dela urte bete proiektu batzuetan azpikontratatzeari uko egin zitzaion bitartean gastuak aurrezteko helburuarekin, orain proiektu berean azpikontratatzeko asmoa duela erakundeak, soldatak aurrezteko helburuarekin.

Momentu honetan Eusko Ikaskuntza hausnarketa prozesu batean murgildurik dago, eta bertan langileok ez dugu oraindik parte hartzeko aukerarik izan, gardentasun falta honek erakundean bertan izan genezaken etorkizunaren inguruko zalantzak sortarazten dizkigularik.

Gure babesik eza eta neurri hauen injustizia salatu nahi dugu. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskal langileriaren indar erakustaldia: 200.000 lagun inguru kalean etxebizitza eta soldata duinen alde

Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialerako prozesua eta euskal langileriaren askapenaren alde egiten duen mugimendu soziosindikala goratu ditu LABek. Patronalari lantokietan eta etxebizitzaren eremuan...

Euskal langileen erantzun masiboa eta maizterrak protagonista, greba orokorraren goiz honetan

Milaka euskal langilek bat egin dute lantokiak hustu eta kaleak betetzeko deiarekin; Hego Euskal Herrian jarraipen oso zabala izaten ari da, estatuan baino zabalagoa: industrian jarraipen oso zabala izaten ari da lau herrialdeetan; zerbitzu publikoetan ere nabarmena da eragina, bereziki irakaskuntzan eta udaletan; garraioan ere eragin nabarmena izan du: hiri garraioan eta Euskotrenen, esaterako, soilik gutxieneko zerbitzuak dituzte, eta Santurtziko zein Pasaiko portuak aktibitaterik gabe dira, langile gehienak greban direlako.

Greba Orokorra jarraipen zabala izaten ari da

Azaroaren 11ko greba orokorra eragin nabarmena izaten ari da Hego Euskal Herri osoan: jarduera ohikoa baino askoz apalagoa izaten ari da oro har, eta...