ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek LOMCE aurreproiektuak inposatu nahi dituen atzerapausoak onartzeko prest ez daudela esateko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilbon. Erreforma proiektu hau inposatzailea, zentralizatzailea, uniformitzailea, espainolizailea, atzerakoia, adoktrinatzailea, segregatzailea eta elitista dela deritzote eta Hego Euskal Herriko eta Nafarroako gobernuei gure herrian ez ezartzeko bideak jartzea eskatzen diete.
LABek ekimen sorta aurkeztu du 2012ko 14. paga berreskuratzeko
2102ko 14. ordainsaria berreskuratzeko jorratu beharreko bidea aurkeztu du gaur Nafarroako LAB administrazioko ordezkariek. Ekimenen sorta hauen muina Nafarroako Gobernuaren akordioari helegite kolektibo bat aurkeztea izango da. Lan honetan, mobilizazio soziala bultzatzea eta akordio politiko eta sozialak berebiziko garrantzia hartuko dute.
Gabonetako ordainsaria zerbitzu publikoetako langile guztiei dagokion eskubidea da
EAEko administrazio publikoko behin-behineko langileek 2012an jasotako Gabonetako pagaren zatia bueltatu behar izatearen erabakiak, Madrildik etortzen diren murrizketen aurrean Iñigo Urkulluren Gobernuak, langile publikoen oinarrizko eskubideak erasotuz, men egingo duela erakusten du.
Preocupación en la plantilla de Consonni por la posible desaparición de los 100 puestos de trabajo directos
La dirección de Consonni prentede trasladar una parte de la planta a Aranda de Duero tras los desperfectos causados por un fuego iniciado en un solar contiguo a la empresa. Si las instituciones y la empresa no llegan a un acuerdo para reubicar la planta el posible que desaparezcan 100 puestos de trabajo directos.
EAEko mahai orokorra ahalik eta azkarren biltzeko eskatu du LABek
LAB sindikatuak EAJ-PNVren gobernu berriak zerbitzu publikoetan hartutako erabakien gaineko jarrera kezkagarria dela deritzo eta EAEko mahai orokorra lehenbailehen biltzeko eskaera luzatu dio Urkulluri.
Lan erreformari helduz bajan dagoen langile bat kaleratu dute Gorbeia zahar etxean
Murgian dagoen Gorbea Zahar Egoitzan, irailaz geroztik zuzendaritzaren presioen ondorioz bajan dagoen langile bat kaleratu dute. Lan erreformak absentismoagatik ahalbidetzen dituen kaleratze objetiboen aukerari heldu diote aipatu neurria hartzeko.
Enplegu suntsiketaren aurkako manifestazioa Lemoan
Cementos Lemona, Incoesa, Tecnichapa, Ormazabal, Tarabusi, Negarra, Gea-Ibérica, Araluce, Alfus, Hierros Sancho, TMC, Aliasa eta Manufacturas Alfe enpresa batzordeek datorren urtarrilaren 18rako, eskubide laboral eta sozialen alde eta enplegu suntsiketaren aurka manifestazioa deitu dute Lemoan.
Eurest enpresan ematen ari diren kaleratzeak salatzeko elkarretaratzea
Euresteko Langileon Komiteak deituta Bilboko Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean kontzentrazio bat burutuko dute langileek ematen ari diren kalerapen ezberdinak eta enplegu suntsiketa orokorrean salatzeko.

