2026-07-10
HomeEkintza PolitikoaBizi arteko zigorraren aurkako mobilizazioak lantegi, eskualde nahiz hiriburuetan

Bizi arteko zigorraren aurkako mobilizazioak lantegi, eskualde nahiz hiriburuetan

Gaur, martxoak 20, Estrasburgon Ines del Rioren auzia jorratuko da; horren harira, LABek enpresa eta lantokietan hainbat mobilizazio deitu ditu, 197/2006 doktrina salatu eta bere ezarpena etetea exijituz.

LABen mobilizazioak egingo dira besteak beste Bilbon, Iruñea eta Donostian:

Donostia
– Donostiako epaitegien aurrean (Teresa Kalkuta plaza) goizeko 11.00etan

Bilbo
11.00etatik 11.15etara:
– Udaletxe atarian, udaletxeko sail sindikalak deituta.
– Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko sail sindikalek deituta, Moyua plazan.
– Telefonicacko sail sindikalak deituta, Artxandako zentralaren aurrean.

Iruñea
12:00etan Gobernuu ordezkaritzaren aurrean. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gasteizko Mercedesen Aldi Baterako Laneko Enpresen presentzia handiak prekarizazioa dakarrela salatu dugu

Mercedeseko LAB, ELA eta ESK-k, lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu Mercedes-Benz Gasteizko lantegian egiten ari den inbertsioak eta apustua bere plantillaren eta inguruko industriaren profesionaltasunaren eta lan onaren emaitza direla.

Esku-hartze sozialeko langileek elkarretaratzea egin dute Zaramagako Bizan berriaren inaugurazioan

Gasteizko alkate Maider Etxebarriari eta Gizarte Politiketako zinegotzi Lucho Royerori eskatu diete benetako bitartekaritza bat abian jar dezatela sektorearen gatazka konpontzeko; izan ere, dagoeneko 7 greba-egun eta mobilizazio ugari pilatu dituzte, erakundeak jarrera pasiboa izan duten bitartean.

Bergarako eta Zarauzko Ibilgailuen Azterketa Teknikoko langileak greban

Bigarren greba eguna izan dute gaur ITASUAko beharginek, eta egoera desblokeatu eta benetako negoziazioa ahalbidetu ezean, greba mugagabeari ekingo diote.