2026-01-11
Blog Page 1402

Enkarterriko enplegu eta industriaren aldeko manifestazioa otsailaren 23an

0

Virtisu lantegiko Enpresa Batzordeak pairatzen ari diren egoera larria salatu dute gaur prentsaurrean. Enkarterrik duen industri enpresarik handiena da Virtisu eta bere itxierak 105 lanpostu zuzenen amaiera suposatuko luke. Enpresa Batzordeak Enkarterriaren egoera latza eztabaida politikoaren erdian jartzearen garrantzia azpimarratu du eta lan horretan, manifestazioa iragarri dute datorren otsailaren 23rako. "Enkarterrietako enplegua eta industriaren alde , Virtisu ez itxi!" lelopean arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera ekimenari Zallako Udaletxean.

LABek egoitza berria zabalduko du otsailaren 22an Durangon

0

LAB kide guztioi esker, azken urteetan sindikatua asko hazi da eskualdean. 2003. urtean 1619 afiliatu zituen eskualdean, egun ordea, 240 delegatu inguru eta 2.737 afiliatu izatera iritsi gara.

Osakidetzak euskararen normalkuntzarako plan integrala behar du

0

Osakidetzan erabiltzen diren tresna informatikoak euskaratzea adostu zuten atzo EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk Legebiltzarrean. LAB sindikatua bertan izan zen EH Bilduk gonbidatuta, eta akordioa aurrepauso bezala baloratzen badu ere, Osakidetzak benetan behar duena euskararen normalkuntzarako plan integral bat dela adierazi zuen.

Osakidetzak euskararen normalkuntzarako plan integrala behar du

Osakidetzan erabiltzen diren tresna informatikoak euskaratzea adostu zuten atzo EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk Legebiltzarrean. LAB sindikatua bertan izan zen EH Bilduk gonbidatuta, eta akordioa aurrepauso bezala baloratzen badu ere, Osakidetzak benetan behar duena euskararen normalkuntzarako plan integral bat dela adierazi zuen.

Euskararen normalizazioa aldarrikatu dute haur eskoletako langileek Parlamentuan

0

Atzo Gasteizko parlamentuan osoko bilkura zela eta,  LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek eta hezkuntzako hainbat eragile, pasa den astean bertan PNV, PP eta UPyDren eskutik onartu zen euskararen aurkako legearen aurrean heuren haserrea eta ezinegona adieraztera hurbildu ziren . "Euskararen normalizazio bidean haur eskolak euskaraz" lelopean Legebiltzarrak hartutako erabakia atzerapauso galanta dela salatu zuten.

LEADERNETen kaleratutako bi langile berriro hartzea lortu du LABek

Duela hilabete bat, LEADERNETeko gerenteak, Tito Herediak, 5 langile kaleratu zituen hauteskunde sindikalak sustatzeagatik. Horietako bik tinko eutsi diote lanera bueltatzeko aldarrikapenari eta uko egin diote inongo kalteordainik onartzeari. 

LABek berriro 12 neurri zehatz exijitzen dizkio Osasun Sailari eta Osakidetzako Zuzendaritzari

0

2012ko irailaren 21ean, LABeko delegatuak Osakidetzako Erakunde Zentralean kateatu ziren, bai Osasun Sailari, bai Osakidetzako Zuzendaritzari, euskal osasun publikoaren defentsan 12 neurri zehatz ezartzea eskatzeko. Sindikatuak berriz ere mahai gainean jarri nahi izan ditu.

Pentsiodunen Plataformek botiken berrordainketari insumisioa egiteko deia egin dute


Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformek 
botiken berrordainketaren aurkako elkarretaratzeak egin ditu gaur Bilboko Osakidetzako egoitzan, Donostiako Groseko anbulategian, Gasteizko Santiago Ospitalean eta Lizarrako Foruen enparantzan.

Kaleratzeen kontrako mobilizazioak Bilboko Modas Maria Luz dendan

0

Merry-Hat enpresa eta MODAS MARIA LUZen jabeek prozesu konkurtsalaren bidez dendak istea erabaki dute. Datorren martxoaren 3an langileok kalean geratuko dira, kalte-ordaina eta abendutik honako soldatak kobratzeke. Langileek enpleguen defentsan azkenerarte borrokan jardungo direla adierazi dute.

Mobilizazioak 
Otsailak 16 eta 23, larunbata, 12:30etatik 13:30etara Bilboko Correo kaleko 18n