2026-11-05
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzak euskararen normalkuntzarako plan integrala behar du

Osakidetzak euskararen normalkuntzarako plan integrala behar du

Osakidetzan erabiltzen diren tresna informatikoak euskaratzea adostu zuten atzo EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk Legebiltzarrean. LAB sindikatua bertan izan zen EH Bilduk gonbidatuta, eta akordioa aurrepauso bezala baloratzen badu ere, Osakidetzak benetan behar duena euskararen normalkuntzarako plan integral bat dela adierazi zuen.

LAB sindikatuaren adierazpenak Legebiltzarrean

«Hartutako erabakia aurrerapauso bat da, eta horrela baloratzen dugu LABetik, baina Osakidetzak behar duena euskararen normalkuntza INTEGRALA dela ere badiogu. Normalkuntza integralaren bidean:

o Prozesu planifikatu eta arautua, baliabideak eta aurrekontu behar dira.
o Herritar hizkuntz eskubideak bermatzen dituena.
o Langileok euskara ezagutu, lan egin eta lan harremanak euskaraz garatzeko eskubidea bermatzen dituena.

Gaurko agerraldia probestu nahi dugu OSAKIDETZAN ESUKARAREN NORMALIZAZIOAN eman diren atzerapausuak salatzeko:

EAEn 1982an Euskararen legea onartu zen. Honek euskara eta gaztelania bi hizkuntza ofizialak direla ezartzen du eta jendartean egunerokoan biak legez parekatzen ditu.

2003ko Martxoaren 18an, hau da orain dela hamar urte, Eusko jaurlaritzak 67/2003 dekretua ebatzi zuen. Dekretu honek OSAKIDETZAN euskararen normalizazio prozesua arautu behar duten oinarriak ezarri eta zehaztu zituen. 2.artikuluan lehen mailako atentzioa zeintzuk osatzen duten argitzen du eta 4. artikuluan lehen mailari ( pediatriari, bezeroak atenditzeko eremuari eta medikuntza orokorra (erizaina eta famili medikua) ematen zaio lehentasun.

2005ean Osakidetzako euskara plana martxan jartzen da, osasun publikoan euskararen erabilera normalizatzeko asmoz. Plan honek 6 urteko iraupena zuen eta bi ebaluazio. Lehenengo ebaluazio partziala 2009an egin zen eta lehen mailako atentzioaren garrantzia azpimarratzen du.Era berean, planak izan duen PLANAREN garapen eza azpimarratzen du.

2013 urtean gaude eta oraindik ez da, ez legea, ez dekretua, ez euskara plana bete. Guztiaren gainetik, osakidetzaN eta zerbitzu publikoetan EUSKARA normalizatzeko BORONDATE POLITIKO falta dago. Honen adibidea dugu aurrekoa astean Haurreskolak Partzuergoari buruz hartutako erabakia.

Honen aurrean, LAB SINDIKATUAK argi du ALARMA GORRIA PIZTU eta OSAKIDETZA EUSKALDUNTZEKO plan integrala garatzea ezinbestekoa dela, euskararen biziraupena eta garapena bermatzeko. LABek bide horretan lanean jarratituko du.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek ontzat jo du CAFek amiantoaren eraginpean langileak jartzeagatik egindako arau-hauste oso larria berresten duen ebazpena, eta enpresari erantzukizunak eskatu dizkio

Sindikatuak azpimarratu du gertakariak salatzeko eta langileen osasuna defendatzeko egindako lana, eta CAFri exijitu dio kaltetutako langileekin dituen erantzukizun guztiak bere gain har ditzala.

Bost langile hil dira lan istripuz azken 24 ordutan Euskal Herrian

Atzo, azaroak 3, bi heriotza gertatu ziren, Larrabetzun bata eta Laudion bestea, lehen ikerketen arabera biak istripu ez traumatikoak. Gaur, berriz, Nafarroa hegoaldean, Pitillasen, hiru langile hil dira gaur purina-gune itxi batean itota. Hala, 67 dira dagoeneko 2026an istripuz hildako langileak.

Calzadako maizterrek Farley funts putrearekin negoziazio kolektiboa abiatu nahi dute, eta Balmasedako Udalaren babesa eskatzen dute

Gaur, Farley funts putreari aurre egiten ari diren La Calzadako maizterrek hitza hartu dute Balmasedako udalbatzaren osoko bilkuran. Bi eskaera argi helarazi dituzte: Balmaseda behingoz tentsio handiko eremu gisa izendatzea, eta Farleyk negoziazio kolektiboa onar dezan eta alokairu-kontratu guztiak berritu ditzan lortzeko babesa ematea.