Iragan ostegunean Gasteizko legebiltzarrean Haurreskolak Partzuergoko haur eskoletan gaztelera ere erabiltzeko ez legezko proposamena onartu zuten. EAEko Gobernuak erabaki hau onar ez dezan eskatzeko, bihar osteguna, otsailak 14, 10:00etatik 10:30etara LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek hezkuntzako hainbat eragileekin batera Gasteizko parlamentuaren aurrean elkarretaratzea egingo du "Euskararen normalizazio bidean haur eskolak euskaraz" lelopean.
LABek Administrazioan ematen ari den etengabeko EEE salatzen du
Gaur goizean jakin dugu Nafarroako Gobernuak 336 lanpostu suntsitzeko hartu duen akordioa, horietako batzuk zuzenki suntsitu dituzte eta besteak beteko ez diren jubilazioak dira.
Botiken berrordainketaren aurkako mobilizazioak bihar
Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformek botiken berrordainketaren aurkako elkarretaratzeak antolatu ditu bihar, otsailak 14 goizeko 11:00etan, Bilboko Osakidetzako egoitzan, Donostiako Groseko anbulategian, Gasteizko Santiago Ospitalean eta Lizarrako Foruen enparantzan. LAB sindikatuak bat egiten haien aldarrikapenekin eta bertan parte hartzeko deia luzatzen du.
Pasaiako Portuko Agintaritzaren Enpresa Batzordeak Estatuko Portuetako Agintaritza guztietan deitua dagoen bi orduko lan-etenaldian parte hartzea erabaki du
Pasaiako Portuko Agintaritzaren Enpresa Batzordeak ordezkari guztien aldeko bozkekin, LAB (6), UGT (1), CCOO (1) eta ELA (1), datorren uztailak 8an Lan–Hitzarmenaren ultraaktibitatea indargabetzeko auziaren aurrean Madrileko gobernuaren dekretuei erantzun bateratua emateko erabakia hartu dute. Oso larria deritzote lan erregulaziorik gabe gelditzearen arriskua, hori baita erreforma guzti hauen helburua.
Martxoak 3: Gaurko borroka, biharko enplegua
Duela 37 urte, 1976ko martxoaren 3an, langileriak Euskal Herrian inoiz jasan duen erasorik latzena jasan zuen. Greban zeuden langileak eliza batean bildurik zirenean, espainiar polizia armatuak jendea irtenarazteko asmoz erakina gaseztatu eta irteten hasi zirenean tiroka hasi eta bost langile erahil eta ehundik gora zauritu zituzten. Egun latz hori gogora ekarri eta hildako 5 langileen omentzeko datorren Martxoaren 3an, ELA, LAB, ESK, STEE/EILAS eta sindikatuek deituta, ekitaldia egingo da Gasteizko Martxoak 3 Plazan (Zaramaga), goizeko 12:00etan.
LABek bat egiten du enpleguaren defentsan hainbat enpresa batzordek Martxoaren 9rako deitutako manifestazioarekin
Bestelako enplegu politika bat 
aldarrikatzea 
eta 
behartzea da une honetan Euskal Herriaren erronka, eta horregatik, LABek
manifestazioa babestu eta bultzatu egingo du.
Etxez-etxeko laguntzari azken agurra eman diote heriotzera daramatela salatzeko
Ematen ari diren murrizketen ondorioz, 2008arekin alderatuta, Etxez-Etxeko Laguntza zerbitzua erdira jaitsi da (langileak, lan orduak, erabiltzaileak…). Urteetan Arabako Foru Aldundiak Etxez Etxeko Laguntza heriotzera zigortu duela salatzeko, CCOO-ELA-LAB eta UGT sindikatuek zerbitzua beraren ehorzketa irudikatu nahi izan dute gaur Gasteizen.
Haurreskoletan gaztelaniaren inposatzea errefusatu dute
LAB sindikatuak Gasteiz, Bilbo eta Donostiako Hezkuntza Delegazioen aurrean Haurreskoletan gaztelania inposatzeko Eusko legebiltzarrean hartutako erabakiaren aurkako elkarretaratzeak egin zituen atzo.
Llaman a rodear el Parlamento de Navarra a favor del cambio social
Coincidiendo con el pleno monográfico sobre el empleo, la Asamblea de Parados y Paradas, sindicatos y colectivos sociales llaman a rodear el Parlamento de Navarra en defensa del empleo público, en contra de los recortes, a favor del reparto del trabajo y la riqueza y para reivindicar un cambio social inmediato. La movilización dara comienzo con una concentración a las 9:00h. frente al Parlamento.

