Ayer, en una entrevista ofrecida en Onda Vasca, Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB, repaso la actualidad sindical refiriendose entre otras cosas, a la reunión con el consejero de empleo, el marco vasco de relaciones laborales, la negociación colectiva, la confictividad laboral, la reforma laboral y las relaciones actuales con el sindicato ELA.
Ainhoa Etxaide: «Si existe voluntad de recuperar el diálogo social, primero hay que hacer un camino para establecer unas bases que respondan a la realidad actual»
“Euskal Estatuari bidea zabaltzen” liburu bilduma konpartitu eta sakontzeko mintegia Iruñean
Ipar Hegoa Fundazioak, UEUren lankidetzarekin, argitaratutako "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburu bildumaren gogoetak konpartitu eta sakontzeko Ipar Hegoak bost mintegi antolatuko ditu. Lehena otsailaren 16an izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Lehenengo mintegi honen helburua eta aipatu liburuan egindako ekarpenetatik abiatuta, Euskal Estatuaren eraikuntza politiko eta juridikoari buruz hausnartzea izango da.
Euskararen normalizazio bidean haur eskolak euskaraz
Iragan ostegunean Gasteizko legebiltzarrean Haurreskolak Partzuergoko haur eskoletan gaztelera ere erabiltzeko ez legezko proposamena onartu zuten. EAEko Gobernuak erabaki hau onar ez dezan eskatzeko, bihar osteguna, otsailak 14, 10:00etatik 10:30etara LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek hezkuntzako hainbat eragileekin batera Gasteizko parlamentuaren aurrean elkarretaratzea egingo du "Euskararen normalizazio bidean haur eskolak euskaraz" lelopean.
LABek Administrazioan ematen ari den etengabeko EEE salatzen du
Gaur goizean jakin dugu Nafarroako Gobernuak 336 lanpostu suntsitzeko hartu duen akordioa, horietako batzuk zuzenki suntsitu dituzte eta besteak beteko ez diren jubilazioak dira.
Botiken berrordainketaren aurkako mobilizazioak bihar
Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformek botiken berrordainketaren aurkako elkarretaratzeak antolatu ditu bihar, otsailak 14 goizeko 11:00etan, Bilboko Osakidetzako egoitzan, Donostiako Groseko anbulategian, Gasteizko Santiago Ospitalean eta Lizarrako Foruen enparantzan. LAB sindikatuak bat egiten haien aldarrikapenekin eta bertan parte hartzeko deia luzatzen du.
Pasaiako Portuko Agintaritzaren Enpresa Batzordeak Estatuko Portuetako Agintaritza guztietan deitua dagoen bi orduko lan-etenaldian parte hartzea erabaki du
Pasaiako Portuko Agintaritzaren Enpresa Batzordeak ordezkari guztien aldeko bozkekin, LAB (6), UGT (1), CCOO (1) eta ELA (1), datorren uztailak 8an Lan–Hitzarmenaren ultraaktibitatea indargabetzeko auziaren aurrean Madrileko gobernuaren dekretuei erantzun bateratua emateko erabakia hartu dute. Oso larria deritzote lan erregulaziorik gabe gelditzearen arriskua, hori baita erreforma guzti hauen helburua.
Martxoak 3: Gaurko borroka, biharko enplegua
Duela 37 urte, 1976ko martxoaren 3an, langileriak Euskal Herrian inoiz jasan duen erasorik latzena jasan zuen. Greban zeuden langileak eliza batean bildurik zirenean, espainiar polizia armatuak jendea irtenarazteko asmoz erakina gaseztatu eta irteten hasi zirenean tiroka hasi eta bost langile erahil eta ehundik gora zauritu zituzten. Egun latz hori gogora ekarri eta hildako 5 langileen omentzeko datorren Martxoaren 3an, ELA, LAB, ESK, STEE/EILAS eta sindikatuek deituta, ekitaldia egingo da Gasteizko Martxoak 3 Plazan (Zaramaga), goizeko 12:00etan.
LABek bat egiten du enpleguaren defentsan hainbat enpresa batzordek Martxoaren 9rako deitutako manifestazioarekin
Bestelako enplegu politika bat 
aldarrikatzea 
eta 
behartzea da une honetan Euskal Herriaren erronka, eta horregatik, LABek
manifestazioa babestu eta bultzatu egingo du.
Etxez-etxeko laguntzari azken agurra eman diote heriotzera daramatela salatzeko
Ematen ari diren murrizketen ondorioz, 2008arekin alderatuta, Etxez-Etxeko Laguntza zerbitzua erdira jaitsi da (langileak, lan orduak, erabiltzaileak…). Urteetan Arabako Foru Aldundiak Etxez Etxeko Laguntza heriotzera zigortu duela salatzeko, CCOO-ELA-LAB eta UGT sindikatuek zerbitzua beraren ehorzketa irudikatu nahi izan dute gaur Gasteizen.

