2026-08-15
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek SAEk Donostian egingo duen kongresuko ohorezko presidentea Ana Mato izatea kritikatzen...

LABek SAEk Donostian egingo duen kongresuko ohorezko presidentea Ana Mato izatea kritikatzen du

SAE sindikatuak bere 24. Kongresua ospatuko du Donostian hilabete honetan. Ohorezko Presidente karguan nor eta Espainiako ministroa den Ana Matos dago. Gainera, Ohorezko Batzordeak Jon Darpón, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu berria du buru.

LABek lotsagarri deritzo osasun publikoa bai espainiar Estatuan bai Euskal Herrian deuseztatzen ari diren horiek sindikatu baten kongresuan ohorezko karguak izateari. Mobilizazio eta borroka fase gogorrean ari garen honetan, SAE sindikatuak ideia hoberik ez du izan: Euskal Herrian zein Estatuan osasungintzako langileoi eskubideak kentzen dizkigutenak goraipatzea.

LABek SAEren jarrera salatu nahi du, iruditzen zaigulako Osakidetzako langileontzako iraina eta probokazioa dela. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...