2026-01-03
Blog Page 1400

Aiaraldeak bihar PLANTO egingo du

Otsailak 8an Aiaraldeko Plataforma osatzen duten eragile sozial eta sindikal ezberdinek eskualdearen egoeraren berri emateko eta agenda neoliberal kapitalista salatzeko, informazio eta kontzientziazio kanpaina jarri zuten abian Aiaraldeko herrietako zerbitzu eta komertzioen laguntzarekin. Bihar, otsailak 22, manifestazioa egingo dute arratsaldeko 20:00etan Laudioko Lamuza plazatik hasita.

Cementos Lemonako kaleratzeak salatu dituzte Madrilen

Cementos Lemonako langileek elkarretaratzea egin dute Madrilgo Audientzia Nazioanalaren auzitegien aurrean bertan egin den epaiketaren harira. Cementos Portland Valderrivas taldeak 291 langile kaleratzeko ezarritako EEEaren aurrean Lemoako enpresa batzordeak jarritako salaketaren ondotik etorri da epaiketa. Lan erregulazio espediente horrekin Cementos Lemoako 34 langile kaleratuak izan direla. Kontziliazio saioan adostasunik eman ez denez epaiketa egin, eta epaiaren zain geratu dira.

Autonomia pertsonalaren aldeko nafar agentziaren eta patronalaren jarrera salatzeko elkarretaratzea

Asteartean, ezintasunak dituzten pertsonei arreta eskaintzen lan egiten dutenen lan hitzarmenaren negoziaziorako mahaia bilduta zegoen bitartean, CCOO, ELA, UGT eta LAB sindikatuek deituta, ANAPek patronalaren eskuetan delegatu izanak dakartzan eraginak salatzeko elkarretaratzea egin zen Nafarroako Lan Tribunalaren aurrean.

Servicios informáticos y Kutxabank

0

En las últimas semanas, las movilizaciones, paros e incluso huelgas en IdE, Cibernos e Ibermática, empresas que de una u otra manera prestaban servicios informáticos a BBK, Kutxa y Vital, nos han descubierto una de las caras ocultas de la integración de Kutxabank. El banco ha anunciado que prescindirá de todos aquellos servicios duplicados y todas y todos sabemos lo que esto significa; pérdida de empleo, Eres o despidos.

LABek greba gehiago iragarri ditu ADEGI eta LARESen jarreraren aurrean Gipuzkoako 3. Adineko Egoitzen eta Eguneko Zentroetan


LAB sindikatuak Gipuzkoako 3. adineko Egoitza eta eguneko zentroen Lan Hitzarmenaren Negoziazioaren balorazioa eskaini zuen atzo Bilbon. Urriaren 19an hasitako negoziaziora ADEGI eta ARES lanaldi igoera, soldata izoztea eta lan erreforma bere osotasunean aplikatzen zuen proposamenarekin joan ziren. Bigarrenean Gipuzkoako Aldundiak planteatutako hobekuntzek eskatzen zuten aurrekontua patronalaren esku uztea planteatu zuten. LABentzako argi geratu da ADEGI eta LARESek negoziazioa luzatu eta oztopatu nahi dutela uztailaren 7an hitzarmen estatala inposatzeko.

LABek Gdeim Izik-eko ekintzaileen kondena salatzen du eta Saharako preso politiko guztien askatasuna eskatzen du

0

2010eko azaroaren 8an, El Aiún kanpokaldean kokatzen den Gdeim Iziken kanpamentuan milaka pertsona sahararrek protesta antolatu zuten beraien bizi baldintza deitoragarriak salatzeko, berau marokoar indar okupatzaileen aldetik bortizki sakabanatua izan zen desagertutakoak eta biktimak eraginez.

Epaiketa politikoen aurkako elkarretaratzea

0

LABeko Idazkari Nagusi Ainhoa Etxaide eta Nafarroako bozeramaile Igor Arroyok, ELEAK mugimenduak Iruñeko Gobernu ordezkaritzaren aurrean Entzutegi Nazionalean epaituak izaten ari diren Burlatako gazteen absoluzioa eta oro har, euskal gazteria bakean utz dezatela aldarrikatzeko antolatutako kontzentrazio iraunkorrean parte hartu zuten asteartean.

O28: SAKANA EZ DA IXTEN!


Con el fin de defender a Sakana y garantizar nuestro futuro, el 28 de febrero HAREMOS UNA HUELGA GENERAL EN SAKANA PARA CONCENTRARNOS DELANTE DEL PARLAMENTO, y manifestar asi, cara a cara, las exigencias que consideramos justas.

Otsailak 28, Sakanan Greba egiteko mila arrazoi


Sakana eta gure etorkizuna defendatzeko, datorren otsailak 28an SAKANA GREBA OROKORRA EGINEN DUGU DENOK PARLAMENTU AURREAN JOATEKO, dagozkigun eskaerak aurrez aurre egiteko.