2025-12-16
Blog Page 1373

LABek Osakidetzaren jarrera salatu nahi du langileon protesten kontra ertzaintza erabiltzeagatik

0

Atzoko gertakarien jarira, LABek lotsagarri deritzo PNVk darabilen jarrerari, Ertzaintza bidaliz Gurutzetako ospitalean era baketsuan itxita zeuden langileak kanporatzera; era berean ,Usansolo-Galdakaoko ospitalean bertako Langile Asanbladak buruturiko kanpaldiak ere segurtasun zinpekoen bisita ere jaso zuen, esateko ezin zutela bertan egon eta intzidentzi parte bat irekiko zutela.

Osakidetzako zuzendaritza lanaldiaren igoerarekin tematua jarraitzen du

0

Gaur Osakidetzako Mahai Sektorialaren bigarren bilera burutu da eta LABek zuzendaritzaren aldetik gardentasun falta eta negoziatzeko borondate eza besterik ez dutela jaso salatu nahi du. Beste behin , lanaldiaren igoera ardatz hartu dute baina ez dute proposamen argirik aurkeztu.

LABeko Nazio Biltzarrak bere elkartasuna adierazi die Donostiako gazte independentistei

0

LAB sindikatuko Nazio Biltzarrak, gaur Donostian egin batzarrean aho batez horrela erabakita, Donostiako gazte independentisten aferan Segiko kide izateagatik zigortuak izan diren zortzi gazteei eta haiekin batera auziopetuak izandako guztiei elkartasuna adierazi nahi die. Elkartasun hori helarazteko asmoz, gaur eguerdian, LABeko zuzendaritzako ordezkaritza bat Aske Gunean izan da, gazteekin.

LABeko delegatu batek jasandako jazarpen sindikala salatzeko elkarretaratzea

Duela hilabete inguru LABeko ALFAko delegatu bati bi hilabeteko santzioa ezarri zioten lantokian despidoak salatzeko egindako grebekin bat egin zuten ALFAko langile batzuen akusazio faltsuetan oinarrituta. Mehatxuak egotzi dizkiote LABeko delegatuari eta etxera bidali dute. Askatasun sindikalaren aurkako eraso zuzena izateaz gain LABen kontrako eraso zuzena ere bada hau. Bihar, apririlak 12,  adiskidetze saiakera egongo da Donostiko Lan Delegaritzan eta LABek elkarretaratzea deitu du delegatuari babesa eman eta jazarpen sindikala salatzeko.

ConcentraciĂłn para denunciar que “Kutxabank se forra gracias a los desahucios”

Hoy 11 de abril, y coincidiendo con la junta de accionistas de BBK-Kutxabank, los "Movimientos y colectivos contra los recortes y el paro de Bizkaia" han convocado una concentración para denunciar los desahucios a las 15:30 en la sede central de BBK en Bilbo. Asimismo, llaman a concentrarse frente a las sucursales de BBK a las 18:30h de la tarde.

Bilbok, Bartzelonak eta Iruñeak bat egin dute polizia errepresioaren kontra

0

Grebalarien Kolektiboak (Nafarroako errepresio sozialak kaltetutako herritarren batzarrak) poliziaren errepresioari kontra egiteko prentsaurrekoa egin du gaur Iruñean Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko lanean ari den Iñigo Gogoan plaforma eta gomazko piloten erabilpenaren kontra aritzen den Bartzelonako plataformako kide Carles Guillotekin batera.

M29ko Greba Orokorrean parte hartzeagatik Bilboko 3 gazteren aurkako 42 urteko zigor eskaera filtratu du fiskaltzak

0

Deustuko Greba Asanbladak konzentrazio+asanblada informatiboa deitu du gaurko, apirilak 11 arratsaldeko 19:30etan, fiskaltzak filtratu berri duen Deustuko eta Indautxuko 3 gazteren aurkako 42 urteko zigor eskaera aztertu, muntaia polizialei eta errepresioari ezetza eman eta beste eredu ekonomiko eta sozial bat exijitzeko.

Joseba Etxarri: “Herritartasuna eta naziotasuna. Diaspora”

0


Euskal Estatuari bidea zabaltzen liburu bilduman jorratzen den "herritartasuna" kontzeptua aztertu eta hausnartzeko Ipar Hegoa Fundazioak egindako bigarren mintegian, Joseba Etxarri kazetariak Herritartasun eta naziotasun kontzeptuetan diasporak hartzen duen papera azaldu zuen.

Apirilak 13 manifestazioa Donostiako 9 gazteei ezarritako kartzela zigorra salatzeko

0

Apirilak 13 Manifestazioa Donostian Donostiako 9 gazteei ezarritako kartzela zigorra salatzeko