2025-12-18
Blog Page 1363

30.000 langiletik gora irten dira kalera Euskal Herrirako eredu propio bat aldarrikatzeko

LAB sindikatuaren deialdiari jarraituz 30.000 langile inguru atera dira kalera Euskal Herrirako eredu propio baten alde eta langile borrokaren garrantzia eta beharra aldarrikatzera. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, Durangoko mobilizazioan izan da eta bertan egindako interbentzioan, euskal langileriaren borroka goraipatu eta etorkizuenan eskubideak izan nahi baditugu modu kolektiboan defendatu beharko ditugula adierazi du.
 

MAIATZAREN LEHENA

0

Borrokatu, matxinatu eta irauli EUSKAL HERRIA. Mobilizazioak eskualdeka inposatu nahi diguten politikak aldatu eta Euskal Herriak bere bidea erabaki dezan.

Bigarren greba egun arrakastatsua Gipuzkoako Erresidentzietan

Bigarren greba eguna burutzen ari da Gipuzkoako Erresidentzietan. Gaurkoan ere jarraipena oso altua izanten ari da, eguneko zentroetan langileen %80a eta helduen egoitzetan %90a atera da kalera. Donostian kotxe karabana egin dute erresidentzia ezberdinetatik eta Lazkaon elkarretaratzea burutu dute Sanitasen aurrean.

Bidaiarien garraioaren Gipuzkoako hitzarmen probintzialean aurreakordioa lortu da


Bidaiarien garraioaren Gipuzkoako hitzarmen probintzialean aurreakordio batetara iritsi dira patronala eta LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuak. Aurreakordioak LAB sindikatuak eskatzen zituen oinarrizko eskakizunak jasotzen ditu eta ondorioz, balorazio oso positiboa egiten du. 

Maiatzak 1. Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria

0


MAIATZAK 1 MOBILIZAZIOAK
 

Euskal Herri osoa emerjentzia egoeran dago. Horrela sinistarazi nahi diguten arren, emerjentzia egoera hau ez da krisiaren emaitza, baizik eta krisiaren aitzakiaz aplikatzen ari diren politiken ondorio zuzena.


Erasoak etengabean datoz. 
Madriletik plan oso bat ezartzen ari dira, kapitalismorik basatiena ezartzeko. Plan hau langile klasea pobretzean eta bere burua defendatzeko bitartekorik gabe uztean oinarritzen da. Horretarako legeak, dekretuak eta abarrak bata bestearen segidan datoz ostiral-ostiralero. Iruñea eta Gasteizko gobernuek zuzenean ezartzen dute handik agindutako guztia eta, horretaz gain, bide berdinetik datozen neurriak ere aplikatzen dituzten euren eremuan.

Politika horiek aldatzera behartu behar ditugu. 
Horixe da modu bakarra herri moduan eta herritar moduan etorkizun duina izan dezagun eta sartu nahi gaituzten zulo beltzetik irten gaitezen. Ez dugu partxerik nahi. Ez dugu erdibiderik nahi. Benetako aldaketa politiko eta sozial sakona nahi eta behar dugu. Eta horixe borrokatzera goaz!

Euskal Herria irauli behar dugu. 
Horretarako indarrak bildu, mobilizatu, altxatu, matxinatu eta gure eskualdeen etorkizuna defendatuko dugu, euskal langileriaren oraina eta etorkizuna defendatzeko.

Euskal Herriak bere bidea erabaki behar du.
 Erasoei erantzuteaz gain, alternatiba eraiki beharra dago. Beste eredu bat posible dela aldarrikatzetik berau eraikitzera pasatu behar dugu. Lehen urratsa Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna izango da, gure herriarentzat eredu propioa eraikitzera eramango gaituen bidea osatzeko helburuarekin euskal gizarte osoaren indarrak biltzeko lehenengo pausoa. Zentzu honetan, maiatzaren 30erako deitutako greba orokorra gure eskubideen kontra egiten diren eraso guztien aurrean “nahikoa da” indarrez esateko modua da, baina baita ere inflexio puntu bat alternatibaren eraikuntzan.

  • Langileriaren protagonismoa. Geu gara, euskal langileok eta herritarrak, bide hori zertan zertan oinarritu behar den erabaki behar dugunak. Horixe da modu bakarra erabakiak gutxi batzuen artean gutxi batzuentzako hartu ez daitezen. Benetako aldaketa langilerik bultzatuko du edo ez da benetakoa izango. Aldaketa espainiar hondamendiaren eta inposaketaren kateetatik askatzeko. Aldaketa gure eskubideak errespetarazi eta jendarte justua lortzeko.

Tenneco Automotive Iberica enpresako langileak hitzarmena blindatzeko paroak hasi dituzte

0

Ia bi hilabete dira Ermuako Tenneco Automotive Iberican Enpresa-Hitzarmena negoziatzen hasi zirela. Denbora honetan hainbat puntutan akordioak lortu dituzte enpresak eta komiteak, baina oraindik ere hitzarmena sinatzetik urruti daude enpresak blindajerik onartzen ez duelako.

Euskal Herria – New York

Jule Goikoetxearen post-a Naiz.info-ko Temati-ka blogean, "Euskal Estatuari Bidea Zabaltzen" liburuko hainbat lanen aurkezpenaz Columbiako unibertsitatean. Joan den astean New Yorkeko Columbia Unibertsitatean burutu Nazioarteko kongresuan egindako azalpen eta eztabaiden berri ematen du egileak.

Temati-ka
EGILEA: JULE GOIKOETXEA