Gaur, 2013ko uztailaren 2an, herrialdeko metaleko mahaia bildu da. LAB sindikatuak, CCOO eta UGTrekin batera, aurreko bileran egindako proposamena berretsi du eta ADEGIri erantzunkizunez jokatzeko eskatu dio. ADEGIk Madriletik oparitu dieten Lan Erreforma bere osotasunean aplikatzeko asmoa adierazi du, “hitzarmena nahi baduzue, uko egin zuon eskubideei eta onartu lan erreforma” esanaz.
Lanuzteak EITBNETen uztailaren 9 eta 12an
EITBNETeko langileek eitb.com webgunearen suntsiketa salatzeko lau orduko lanuzteak deitu dituzte uztailaren 9 eta 12an. Webgunea EITBNETeko 20 langilek eta M4Fko 54 lankidek egiten dute. M4F enpresan ezarritako EREak bertan lan egiten duten erdia kalean gelditzea suposatzen du.
Jabi Amorrorturi azken agurra gaur Gernikan
LAB sindikatuko Eraikuntza eta Kimika sektoreko arduradun nazionala pasadan larunbatean, ekainak 29, hil zen. LAB sindikatuak azken agurra egingo dio gaur, uztailak 1, Gernikako Izaro Tanatorioan arratsaldeko 18:00etan. Hileta arratsaldeko 19:00etan izango da Gernikako San Frantzisko parrokian.
Herrirak Bilbon bizi osorako kartzela zigorraren kontra antolatutako kontzentrazioan parte hartu du LABek
Zazpi ordutako kontzentrazioa burutu zuen Herrirak ekainaren 28an, 12:30etatik 19:30etara, Bilboko Areatzan bizi osorako kartzela zigorraren kontra eta 197/2006 doktrina ezarri zaien bost bilbotarren kaleratzearen alde.
Las mujeres ganan de media un 24,8% menos que los hombres en Hego Euskal Herria
La desigualdad salarial por razón de género constituye una forma de discriminación que todavía persiste en la actualidad; pero no por ser un hecho conocido debemos dejar de denunciarlo. La Encuesta Anual de Estructura Salarial difundida el pasado viernes por el INE cuantifica la diferencia entre los ingresos salariales de hombres y mujeres.
LAB sindikatuak bere Enplegu Proposamena aurkeztu du Parlamentuan
LAB sindikatuko enplegu politikako idazkari Oihan Ostolazak agerraldia egin zuen Gasteizko Legebiltzarreko enplegu batzordean, sindikatuak berak eskatuta, LABen enplegu proposamena aurkezteko. Proposamen horrek jasotzen dituen neurriak eta abian jarriko balitz izango lukeen eragina azaldu zuen Ostolazak.
Ainhoa Etxaide: “Negoziazio kolektiboa suntsitzea ez da irtenbidea”
LAB sindikatuak manifestazio zaratatsua egin zuen pasadan ostiralean Bilbon sektore eta enpresetako gure hitzarmenen defentsan. Krisia honetan inposatu zaizkigun erreformen aurkako lehen greba orokorraren bigarren urteurrenaren bezperan, LABek, ekainaren 29 eta martxoaren 29ko greba orokorretan esan bezala, Euskal Herrirako alternatiba badela aldarrikatu zuen.
AINHOA ETXAIDE{saudioplayer}http://biltegia.labsindikatua.org/audioak/13_06_28AinhoaEtxaide.mp3{/saudioplayer}

