2024-09-13
HomeEkintza PolitikoaHerrirak Bilbon bizi osorako kartzela zigorraren kontra antolatutako kontzentrazioan parte hartu du...

Herrirak Bilbon bizi osorako kartzela zigorraren kontra antolatutako kontzentrazioan parte hartu du LABek

Zazpi ordutako kontzentrazioa burutu zuen Herrirak ekainaren 28an, 12:30etatik 19:30etara, Bilboko Areatzan bizi osorako kartzela zigorraren kontra eta 197/2006 doktrina ezarri zaien bost bilbotarren kaleratzearen alde.

Txandaka burutu zen mobilizazioan, LABeko kideek beste sindikatu batzuekin batera hartu zuten parte. Ekimen ibiltariaren kaieran euren ekarpena egin zuten LABeko kideek, sindikatuak bizi osorako kartzela zigorraren kontra burututako ekimenen argazkiekin.

197/2006 doktrina eten. Bizi osoko zigorrik ez!
Herrira-ren irakurketa 

Jarraian sinatzen dugunok, Bilboko eta Euskal Herriko jendarteari helarazi nahi genioke, 197/2006 doktrina ezarri zaien eta Alde Zaharreko bizilagun diren lau preso politikok bizi duten egoera latza.

197/2006 doktrina, legearen kontrakotzat jo zuen Estrasburgoko giza eskubideen aldeko tribunalak 2012ko uztailaren 10ean, Ines del Rio preso politikoa kasu, emandako epaian. Bertan, presoaren berehalako kaleratzea exijitzen zen.

Mendeko hutsez ezarritako legea, inongo arrazoibide juridikorik ez duena eta nazional zein internazional mailan, eragile andanak gogor gaitzetsi dutena. Doktrinaren ezarpenak ondorio fisiko eta psikologiko larriak ditu, presoen eta haien senideengan eragin zuzena izanik.

Bide batez, gure auzokide den Joseba Artolak bizi duen egoera larria salatu nahi dugu. Ekainean, 27 urte beteko dira espetxean dagoenetik eta zazpi, etxean behar zuenetik.
Josebaren egoera berean, auzokideak ditugun beste 3 preso politiko aurkitzen dira egoera berdintsuan, Inma Pacho, Fernando del Olmo eta Raul Alonso, baita Indautxuko auzokidea den Josu Amantes ere, zeintzue aurretik aipatutako doktrina ezarri zaien 22 eta 21 urte daramatzatelarik preso.

197/2006 doktrinaren indargatzea beharrezkotzat jotzen dugu, euskal preso politikoek pairatzen duten salbuespen egoerarekin behingoz amaitu eta gure auzokideen berehalako kaleratea exijitzen dugularik.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

00:01:24

Cementos Rezolako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurrean langileek aurrera eramandako borrokaren balioa nabarmendu eta jasotako babesa eskertu dugu

Añorgako lantegiaren aurrean egin dugu LABeko ordezkariok bi hilabete eta erdiko borroka luze eta gogorraren balorazioa, eta behartutako kaleratzeak saihestu badira, langileek eginiko ahaleginen fruitua izan dela azpimarratu dugu.

“Zerga-sistema aldatu, aberatsek gehiago ordain dezaten” izenburupean solasaldiak egingo ditugu Bilbo eta Iruñean

Fiskalitateari buruzko eztabaida soziala hauspotzeko asmoz, solasaldi bi antolatu ditugu datorren astean Bilbo eta Iruñean, “Zerga-sistema aldatu, aberatsek gehiago ordain dezaten” izenburupean. Izan ere, sindikatuak erreforma fiskal sakona aldarrikatzen du, kapitalaren errentek eta aberastasun handiek zerga gehiago ordain ditzaten.

Bilboko erailketa matxistaren aurrean deituko diren mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu

Gaur, irailak 12, gizonezko batek bere 31 urteko bikotekidea hil du Bizkaiko hiriburuko Santutxu auzoan. LABetik gertaturikoa irmoki gaitzesten dugu eta Emakumeen Mundu Martxak eginiko irakurketarekin bat egiten dugu, datozen ordu eta egunetan Bilbon nahiz gainerako herri eta hirietan antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzeaz batera.