2026-06-18
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakLAB sindikatuak bere Enplegu Proposamena aurkeztu du Parlamentuan

LAB sindikatuak bere Enplegu Proposamena aurkeztu du Parlamentuan


LAB sindikatuko enplegu politikako idazkari Oihan Ostolazak agerraldia egin zuen Gasteizko Legebiltzarreko enplegu batzordean, sindikatuak berak eskatuta, LABen enplegu proposamena aurkezteko. Proposamen horrek jasotzen dituen neurriak eta abian jarriko balitz izango lukeen eragina azaldu zuen Ostolazak.

LABen enplegu proposamenaren aurkezpena Gasteizko Legebiltzarrean

Guk egin ditugun kalkuluen arabera, eta beti ere jakinik estimazio batzuk direla, enplegu proposamen honetan jasotako neurriak aplikatuz gero 67.869 lanpostu sortzeko aukera egongo litzateke Euskal Autonomia Erkidegoan. Kontutan hartu behar da EPAren azken datuen arabera 164.700 langabetu daudela Euskal Autonomia Erkidegoan.

• 35 orduko lanastea ezarriz 42.116 lanpostu sortuko lirateke.
• Aparteko orduak ezabatuz 5.753.
• Jubilazio adina 65 urtetan mantenduz 12.000.
• Gaur egungo aurrejubilazio sistema mantenduz 3.000.
• Zerbitzu publikoak garatuz 5.000. Zerbitzu publikoak garatu diogunean krisiaren aitzakipean eman diren murrizketen ondorioz galdutako enpleguak berreskuratzea (batez ere hezkuntzan eta osasungintzan) eta behar adinako garapena ez duten azpisektoretan (gizarte zerbitzuak, 3. adina, lehen harrera, …) enplegu berriak sortzea proposatzen dugu.

Enplegu hauen sorrerak 1.805 milioi €tako kostua izango luke. Hauek dira proposatzen ditugun finantza bideak:

• Iruzur fiskalaren %50 bilduz 900 milioi €.
• AHT eta beste makroproiektu batzuk geldiaraziz 400 milioi €.
• Erreforma fiskal baten bidez 867 milioi €.

Beraz, finantza bide hauen bidez guztira 2.167 milioi € lortzeko aukera egongo litzateke eta lehen aipaturiko 67.869 enpleguren sorrerak 1.805 milioi €tako kostua du.

Datu hauek erakusten dute borondate politikoa egonez gero kalitatezko enplegua sor daitekela, baina horretarako enpleguaren gaiak lehentasun politikoa izan behar du eta orain arte instituzio ezberdinetatik bultzatzen diren enplegu politikekin zerikusirik ez duen eta lanaren ikuspegi integrala izango duen bestelako enplegu politika berri bat garatu behar da.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.