2024-04-27
HomeIndustriaMetalgintzaELA eta CCOOek San Eloyko langileen erdia baino gehiagoren eskubideak alde batera...

ELA eta CCOOek San Eloyko langileen erdia baino gehiagoren eskubideak alde batera utzi dituztela salatu dute LAB eta ESK sindikatuek


Iketz eta San Eloy enpresetako LAB eta ESKko komite kideek enpresa bien egoeraren berri eman zuten atzo prentsaurrean. Egun bi lantokiak datorren uztailaren 31rako aurreikusitako likidazio eta itxiera prozesuan daude. ELA eta CCOOek sortutako "beldur kanpaina" medio bi lantokiek bizi duten errealitate kontrajarria salatu dute.

San Eloy taldeko LAB eta ESK komite kideen balorazioa  

Gaur egun, enpresa bi hauen egoera likidazio eta itxiera egoera da, 2013.eko uztailaren 31an gauzatuko dena. Halere, bi enpresa hauen jaurderarekin aurre jotzeko asmoz, Metal Smelting eta Metal Performersen jabea adjudikatzailea izango da. Horrek, behin prozedura judizialeko tramiteak beteta, Fundiciones San Eloyen 55 pertsona eta Mecanizados Iketzen 15-20 pertsona lanean hasiko direla bermatuko du.

Azken hilabeteetan, gure ahalegin guztiak inbertsore horrekin, lan baldintzen inguruko negozioazio eta akordioa lortzea izan da, bai planitilla barruan, zein kanpoan geratuko zirenenak.

Lehen unean, Abadiño eta Elorrioko udaletxeen lankidetza eskatu genuen, mediazio lan bat egin zezaten, inbertsorea eta langileen ordezkariak negoziazio mahai batetan eser zitezen.

Enpresa komiteetako LAB eta ESKko sindikatuen ordezkariak, inbertsorearekin adosteko proposamena aurkeztu genuen. Lehen momentu batetan, bi plantillen aldetik onespena jaso bagenuen ere, negoziaketa prozesua eta emaitzak oso ezberdinak suertatu dira San Eloyen eta Iketzen.

Mecanizados Iketzen benetako negoziaketa bat burutu zen bitartean, eta inbertsoreak eskeintzen zituen lan baldintza gutxienekoak bermatzen ez ziren arte (bai barruan zein kanpoan geratzen zirenenenak), grebarako deialdia burutu zen Iketzeko plantilla osoaren eskutik. Baina greba ez zen gauzatu inbertsorearekin akordioa lortu zelako.
Aldiz, Fundiciones san Eloyen, ELA eta CCOOko delegatuek bultzatutako, non beldurraren diskurtsoa barreiatu den, non inbertsoarekin ezin zela negozioatu bestela alde egingo zuela mezu hedatu den, San Eloyko plantilla Iketzen plantillatik bereiztu behar zela, eta … ez da benetako negoziazioa burutu, inbertsoreak onartu duena soilik hitzartu da. Are gehiago, Iketzeko plantillak greba deialdia egin zuenean, San Eloyko langile batzuk bere indar guztia jarri zuten hura atzera botatzeko, dei eta mezu anonimoak egin ziren, mehatxatu eta irandu zen, gerenteari deitu zitzaion eta greba geldiarazteko zer egin zezaketen, “las medidas que se podían tomar” bezelako kartelak itsatsi ziren.

Emaitza argia da, Iketzeko langileek lortutako akordioa honakoa litzateke; berehala sartuko direnentzat 3 urtetako enplegu bermea, 4. eta 10. urteen artean despidorik balitz 11.000 € inguruko konpentsazioa, dagokion indemnizazioaz gain. Lan poltsan geratzen direnentzat, 2015/12/31 bitarteko enplegu bermea, eta lan poltsan zerrenda beteko ez balitz, eta langilearen aldeko nahitanahiezko laudo baten ostean, enpresak hilabeteko epean kontratatzeko betebeharra izando luke, eta azken hau ere bete ezean, 3.000 €ko konpentsazioa eta lehen postuan mantentzea lan poltsan. Bermatutako eta kontsolidatutako gutxieneko soldata, 22.300 € litzateke, bizkaiko metaleko soldata kontzeptuen araberakoa izango dena, akordioaren ultraaktibitatea, adostutakoa zein Bizkaiko metaleko konbenioa ez aplikatzeko erreformaren kontratako klausulak. Hau da, berehala kontratatuko dituzten langileen zein lan poltsan geratzen direnentzako bermeak.

San Eloyen lortutako akordioa aldiz, lehen momentuan sartuko direnentzako enplegu bermea %85koa izando da soilik, hau da, plantillaren %15 kaleratua izan daiteke, eta noski ondoren lan poltsaren bitartez sartuko zirenentzako (bertan Metal Smelting enpresako 4 pertsona gehitu dira, ELAko afiliatuak omen direnak) ez dago inongo enplegu bermerik. Lehen momentuan sartuko ziren langileentzat kaleratuak balira 3. eta 7. urtera bitarte 1.015 €tik 5.078 € bitarteko despidoagatiko osagarri bat izango lukete. Lan poltsaren zerrenda beteko ez balitz, nahita nahiezko laudo bat egongo dela adostu da, baina berau gauzatuko ez balitz inongo zigorrik edukiko ez lukeena Ez daude deskulegearen aurkako klausularik, ezta derrigorrezko arbitraia ekiditekorik. Kontsolidatutako gutxieneko soldatak 19.500 € lirateke, soldataren kontzeptu bat “a cuenta convenio” bezela jasota dagoelako eta berau ez dago kontsolidatuta. Hori bai, ELA zein CCOOko delegatuek ordaindutako lizentzia eta baja medikuen konplementuetan indarra egin dute … Argi dago, ELA eta CCOOk soilik, eta inbertsoreak utzi dienerarte, lehen momentuan sartuko diren langileen eskubideak (55 pertsona) defendatu dituzte, alde batera utzita klalean geratzen direnen 63 pertsonen eskubideak.

Eta hori da gertatu dena; LAB eta ESKko delegatuak langabezian geratu diren bitartean (lan poltsaren azken postuetan), ELA eta CCOOko delegatuak (Bat izan ezik, baina lanpoltsaren lehenengo postuan) inbertsorearekin lanean jarraituko dute, egoera hori gainera plantilla guztira hedatu daiteke, ELA eta CCOOeko delegatuek bultzatuta inbertsoaren aurrean bakardadean aurpegia eman dutenak, kalean daude, ez betetzeko zigorrik jasotzen ez duen lan poltsa batetan. Aipatu nahiko genuke kalean geldituko den langile batek barruan gelditzen den ELAko delegatu bati bere lanpostua irakatsi behar diola, edota fusio sekzioan CCOOko delegatua buru den sekzio horretan 17 langileen etorkizuna erabaki dela.

Bukatzeko, gezur borobila da inbertsoarearen proposamena ontzat ematen zuten 90 langile egotea, 65 pertsona izan ziren, plantillaren erdia baino zerbait gehiago (119 langiletik), ELA nahastea du helburu, zeren eta sinatu zuten 87 pertsonek estintzio EREaz hitzegiteko egin zen asanblada baten akta besterik da -gerenteak ere sinatu zuena-, ELA eta CCOO sinatzeko prest zeuden estintzio EREa hain zuzen, eta sinatu ez dutena “LAB eta ESKkoaek sinatu nahi ez dutelako” aitzakipean.

Ondorioak argiak dira, langile guztion eskubideak lortzeko borrokatzeko erabakia hartu den enpresan, guztiok elkarrekin, inbertsoareakin akordioa lortu da, gutxieneko lan baldintza batzuk lortuz eta enplegu bermearekin.
San Eloyen langilegoa Iketzen langilegoaren aurka oldartu nahi izan den tokian, egoeraren berri emateko salaketa publikoa egin eta “politizatu” nahi zela esaten zen tokian, ELA eta CCOOen eskutik belduraren diskurtsoa gailendu den tokian, etorkizuenan beteko den bermerik gabeko akordioa lortu da, langabezian geldituko den plantilla erdia baino gehiagoren eskubideak alde batera utzita.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enpresak Imegarreko grebalarien aurka erakutsitako jarrera onartezina salatu eta borrokaren zilegitasuna aldarrikatu dugu

Egun hauetan mobilizatzen aritu dira Imegarreko langileek, eta enpresari beren lankideak berriz onartzeko eta gatazka konpontzeko eskatu diote. Aldiz, enpresak, jarrera desafiatzailea eta mehatxagarria izan du. Behin baino gehiagotan, kontseiluko kideek aurre egin diete langileei, mehatxatu eta iraindu egin dituzte. Baina ez hori bakarrik; izan ere, salatu nahi dugu pikete batean parte hartzen zegoen LAB-eko kide bati salaketa jarri diotela, akusazio faltsupean. Horregatik, gaur, enpresak bere langileekiko eta langileei laguntzera joan diren pertsonekiko izan duen arduragabekeria publikoki salatu dugu.

Alex Aranzabalek egindako kudeaketa txarra salatu nahi dugu

Informazio-ohar honen bidez, azken hilabeteetan Aguirre y Aranzabal (AYA) enpresan eta Alex Aranzabal gerentearekin izandako gertakariak argitu nahi ditugu. Lehen pertsonan ikusi dugu nola igaro den denbora, eta nabarmenki gertatu da gainbehera kudeaketaren esparru guztietatik.

Bollera izatea, aske egiten gaituen erabakia. Askatasunez bizi nahi dugun erabakia. LANTOKIETAN ASKE!

Lesbiana izateagatik jazartuak eta zigortuak izatea oraindik orain gutako askok bizi dugun egoera da.