Grebalariak ASKE! plataformak prentsaurrekoa eskaini du gaur batez ere greba orokorren testuinguruan ematen ari den jazarpenaren eta errepresioaren areagotzea salatzeko. Modu berean, dei berezia egin die arlo sozial eta sindikalean lanean ari diren pertsonei eta herritar guztiei, lanean jarraitzeko, errepresioaren aurrean ez kikiltzeko, auzipetutako pertsona guztiei elkartasuna adierazteko eta maiatzaren 30eko greba orokorrean parte hartzeko.
LABek dei egiten die Lanbide Heziketako ikasleei D ereduan matrikulatu daitezen
Gaur, maiatzak 27, Euskal Autonomi Erkidegoan Lanbide Heziketako matrikulazio aldia irekitzen da eta LAB sindikatuak Lanbide Heziketako ikasle berriak D ereduan matrikulatzeko deia egiteko eskaera luzatu nahi die.
Atxikimendu ugari nazioartetik maiatzaren 30eko Greba Orokorrari
Hego Euskal Herrian martxoaren 30ean deitutako Greba Orokorrarekin bat egiten duten nazioarteko hainbat sindikatu eta eragileren atxikimenduak jasotzen ari da LAB sindikatua.
Euskal Herriko gutun soziala eratzeko lehen batzarra Eibarren
Gaur, maiatzak 25, Euskal Herriko gutun sozialaren eraketa prozesua abian jarri da Eibarko Unibertsitatean (EHUn) ospatu den lehenengo batzarrean. Bertan Euskal Herri osotik etorritako hainbat eragile sindikal eta sozialetako 200 ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute.
Enpresa batzordeen ehundaka eta ehundaka atxikimendu maiatzaren 30eko grebari begira
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuok, hainbat eragile sozialekin batera, Maiatzaren 30erako greba orokorra deitu genuenetik, ehundaka eta ehundaka enpresa izan dira deialdi honekin bat egin dutenak. Atzo Eibarren eragile sozial nahiz sindikalek Hego Euskal herrirako Gutun Soziala eratze prozesurako eginiko asanblada, 4 hiriburuetako arratsaldeko manifestazio jendetsuak eta enpresetako atxikimendu hauek, denek itxuratu egiten dute euskal gizartearen erantzuna hainbeste bidegabekeria eta pobreziaren aurrean.
Milaka lagun kalean eskubide sozialen alde eta greba orokorrera deituz
Maiatzaren 25a mobilizazio eguna izan zen Hego Euskal Herrian. Maiatzaren 30eko greba orokorraren deitzaileek Iruñea, Bilbo, Gasteiz eta Donostian mobilizazioak egin zituzten “Por una carta de derechos sociales para Euskal Herria. Maiatzak 30 greba orokorra” lelopean. Goizean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eratzeko I Nazio Batzarra burutu zen Eibarren. Bertan, gutunaren eratzearen zergatiak eztabaidatu eta sakondu ziren.
LABek lanpostuan sexualki erasotu duten Cáritaseko hezitzaile sozialarekiko eta zauritu duten beste pertsonarekiko elkartasuna adierazi nahi du
Ohar honen bitartez, LABek lanpostuan sexualki erasotu duten Cáritaseko hezitzaile sozialarekiko eta zauritu duten beste pertsonarekiko elkartasuna adierazi nahi du, atzo Duestun izandako gertakariak gogorki salatzeaz gain.
LABek Garoña behin betiko itxi eta desmantelatzea eskatzen du
Neurri fiskalen inguruko erabaki bategatik Garoña 2012ko abenduan itxiko zutela publiko egin ondoren, berriro ere bere jardueraren luzapena eskatzera datoz orain. LAB sindikatuak ez du baztertzen eskaera hau berriro mahai gaineratzearen ideia Madrilgo Gobernuarena berarena izan ez daitekeenik.
Ikastola eta gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileak kalean murrizketen aurka eta eredu propio baten alde
Atzo maiatzaren 23an Gizarte Ekimeneko eta Ikastoletako langileek 3 hiriburuetan manifestazioak egin zituzten euren lan baldintzen alde, pairatzen ari diren murrizketak salatzeko eta LOMCEren lege arrotzaren aurka.

