2026-10-12
HomeZerbitzu PribatuakBidai AgentziakViajes Ecuadorren kaleratze mehatxuak

Viajes Ecuadorren kaleratze mehatxuak

2013ko irailaren 2an, Viajes Ecuador enpresak langileen legezko ordezkaritzari jakinarazi zion iraizpen kolektiboko prozedurari ekiteko asmoa duela, Langileen Estatutuaren 51. artikuluak eta 1483/2012 Errege Dekretuak diotenaren arabera.

Oraindik ez dakigu aipatu kontratuen Enplegua Erregulatzeko Espedientea Iraungitzearen zehaztapenak zertan diren, ez eta zenbat langileri eragin liezaiokeen. Beldur gara neurria, edonola ere, oso kaltegarria gertatuko dela, gure enpresako langile askoren lanpostuen galera ekarriko duelako.

LAB sindikatuak, Euskal Herrian enpresa honetako ordezkaritza handiena izanik, egiten duen irakurketa argia da: kontuan hartuz, Viajes Ecuadorreko langileei, egun eta 2013ko abendura arte, Lanaldia Murrizteko Enplegua Erregulatzeko Espedienteak eragiten diela, lanaldia %25ean murriztuz, eta enpresak, sindikatuekin adostu barik, 2012ko abenduaren 19an, indarrean jarri zuela espedientea, ozen esan dezakegu, enpresa honetako langileei dagozkien lan-eskubideak zapaltzen ari direla berriro. Honek argi eta garbi adierazten du ekarri duten eta gauzatzen ari diren neurria ez zela beharrezkoa, euren benetako asmoen aurrerapena baizik, eta orain, plantillaren zati bati eragiten dion iraungitzeko EEE honekin agerian geratu da hori.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.

Intersindikalak salatu du Correosen langile falta dagoela eta azaroaren 29ko hauteskunde deialdiaren aurrean langileen profesionaltasuna zalantzan jartzen dela

Intersindikala osatzen dugun erakunde sindikalok (LAB, CIG, ESK, Intersindikal Canaria, ELA eta CNT) oso kezkatuta gaude datorren azaroaren 29rako deitutako hauteskundeen eta Correosek gaur egun pairatzen duen langile faltaren egoeraren aurrean.

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Maria Txibiteri, Nafarroan 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren alde posizionatu eta ekimen politikoa abian jartzeko

CEN patronalak CCOO eta UGTrekin akordio interprofesionala negoziatzeari uko egin ondoren, eta Parlamentuak lege-proposamena hartu ez ondoren, Nafarroako Gobernuari bide politikoa berreskuratzea eskatuko diogu...