2026-10-03
HomeHerriak du hitza eta erabakiaKataluniako prozesu independentistaren aldeko elkartasun ekitaldiak Euskal Herrian irailaren 7an

Kataluniako prozesu independentistaren aldeko elkartasun ekitaldiak Euskal Herrian irailaren 7an

“CATALUNYA-EUSKAL HERRIA, bi herri helburu bakarra, INDEPENDENTZIA” lelopean Independentistak Sareak biharko deitutako ekitaldiekin bat egin eta horietan parte hartzera deitzen du LAB sindikatuak.

Independentistak Sareak deituta, “CATALUNYA-EUSKAL HERRIA, bi herri helburu bakarra, INDEPENDENTZIA” lemapean bihar larunbata, arratsaldeko 19.00etan Euskal Herriko hiriburu desberdinetan egingo diren ekitaldiei atxikimendua eman nahi die LAB sindikatuak eta bertan parte hartzeko deia egiten die euskal herritarrei orohar eta langileriari bereziki, Kataluniar herria egiten ari den prozesu independentistarekiko elkartasuna adierazi eta Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko helburuz. Arratsaldeko 19.00etan Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo diren ekitaldietan LABeko ordezkaritza zabala izango da, tartean, zuzendaritzako hainbat kide.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...