Astelehenean eta asteartean, Kiroldegietako langileek 3 orduko paroak burutu zituzten hitzarmenaren negoziazioaren defentsan. Patronala negoziazio mahaitik altsatu da eta hitzarmenaren ultraktibitatea abenduaren 31an bukatzen da.
{module[111]}
Astelehenean eta asteartean, Kiroldegietako langileek 3 orduko paroak burutu zituzten hitzarmenaren negoziazioaren defentsan. Patronala negoziazio mahaitik altsatu da eta hitzarmenaren ultraktibitatea abenduaren 31an bukatzen da.
Renfe eta ADIFeko enpresa batzordeek Ancho Metrico deritzon tren sarean "Barik" txartela ezartzeko prozesuaren aurrean bi zuzendaritzak erakusten ari diren interes eza eta antolakuntza kaskarra salatu dute.
Erabiltzaileei eragozpenak eta kalte ekonomikoak ez eragitearren RENFE-Operadora eta ADIFeko zuzendaritzei eskatzen aritu gara behar diren kudeaketak egin ditzatela “BARIK” sistema ezartzeko Creditransaren iraunaldia amaitu aurretik, ezarpen horrekin bidaiarientzako zerbitzua hobetuz eta Bizkaiko garraio publiko osoan garraio titulu eredu bakar bat ezarriz.
Enpresa Batzordeetako ordezkariok enpresei behin eta berriz sistema ezartzeko instalazioa bizkortzeko eta Creditransaren indarraldia amaitu aurretik prozesua amaitzeko eskatu eta gero, ulertezina zaigu ikustea nola RENFE-Operadora eta ADIFen kasuan egin duten, baina Ancho Métrico (lehengo FEVE) sarean oraindik ez dagoen eginda.
Duela gutxi RENFE-Operadorako (Ancho Métrico zerbitzua) zuzendaritzak adierazi zigun “BARIK” sistema 2014ko martxo hasierarako martxan izango zela Ancho Métrico sarean; era berean, beste garraio publiko batzurekin batera erabiltzeko asmoa zuten erabiltzeei sortuko dizkieten eragozpenen aurrean, “sentitzen zuela” adierazi zigun. Ez gatoz bat jarrera horrekin, eta zuzendaritzari eskatu diogu bilatu dezala formula bat FEVE bestelako garraio publikoekin batera erabili behar duten erabiltzaileei kalteak ez eragiteko.
Bestalde, Bizkaiko Garraio Publikoen kontsortzioko kide diren administrazio publikoei dei egiten diegu beharrezkoak diren kudeaketak egin ditzatela Enkarterriko eskualdeko biztanleen eta Bizkaiko gainerako lurralde historikoan bizi diren herritarren artea tratu desberdina egon ez dadin eta mantendu dezaten Creditrans txartel bakarra garraiobide guztiak baldintza berdinetan egon arte.
Bizkaia, 2013ko abenduak 3
LABek Bankak bezero euskaldunoi euskarazko zerbitzua emateko betebeharra – dekretu bidez ezarria- ez duela betetzen eta honen aurrean Eusko Jaurlaritzak ez duela ezer egiten salatu du gaur Bilbon. Euskararen normalizazioa eskatuz, sindikatuak Popular, Sabadell, BBVA eta Banco Santander banketxeetan euskarak duen trataera irudikatzeko parodia burutu du.
Bankak ez du betetzen Eusko Jaurlaritzak 123/2008 Dekretu-Legean ezarritako betebeharra, hau da, bankako bezeroek hala eskatuz gero idatziz zein ahozko zerbitzua euskaraz ematea. Dekretu hori ez betetzeagatik jatorrizko bertsioan ezartzen ziren isunak (enpresa handientzat, batez ere) PSE-PPko aurreko Eusko Jaurlaritzak kendu zituen, dekretua bera indargabetuz. Baina oraingo PNVko Jaurlaritzak ez ditu isunak berrezarri, euskerarekiko konpromiso eskasa azalduz ere. Ondorioz, bankak inmunitate osoa du legea ez betetzeko, betiko modura.
LABetik egoera hau salatzen dugu, eta lan munduan eta bankako jardueran espreski euskararen normalizazioa egia izan dadin arautegi zorrotza eskatzen dugu, diru gehien duten enpresa handietatik hasita.
Euskaldunok ere maileguak hartu eta aurreztu egiten dugu. Euskarazko zerbitzuak nahi ditugu. Euskal Herriko bankan, euskaraz!

ELA, CC.OO, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek deituta milaka langile irten dira kalera lan-baldintza duinak eskatzeko eta inolako murrizketarik gabe ikastetxe guztietan aplikatuko den EAEko hitzarmena aldarrikatzeko.
Grebak oso jarraipen zabala izan du eta sektoreko ikastetxe gehienetan izan du eragina grebak, salbuespen gutxi batzuk izan ezik. Grebak eragin handiago izan du lurralde eta eskualde batzutan, Bizkaia kasu, baina oro har oso jarraipen zabala izan du. Goizean goizetik elkarretaratzeak eta manifestazioak burutu dira ikastetxe herri eta hainbat eskualdeetan eta jarraian milaka pertsonak hartu dute parte Donostia, Gasteiz eta Bilbon burutu diren manifestazio jendetsuetan.
Grebara deitu duten ELA, CC.OO, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek, beste behin ere, patronalei eskatzen die berehala alde batera utz dezatela Estatuko hitzarmena, EAEko hitzarmena bere osotasunean aplika dezatela eta hitzarmena berritzeko negoziazioari ekin diezaiotela inolako murrizketa planteamendurik gabe eta lan-erreformaren aurrean ikastetxe bakoitzean beteko denaren beharrezko bermeekin.
Patronalak beraien inposaketak alde batera utzi eta inolako murrizketarik gabe hitzarmenaren berritzea negoziatzeko prest agertzen ez diren bitartean ez digute mobilizazioa beste biderik uzten.
Modu berean, berriro ere Eusko Jaurlaritzari dei egiten diogu gatazka honetan duen ardurari hel diezaiola eta murrizketak politikak alde batera utzita gatazkari konponbidea emango dion irteera aurki dezala langileak sakrifikatu gabe eta hezkuntza sistemari eta lan-baldintzei egonkortasuna emanez.
Honen harira, langileei dei berri bat egiten diegu biharko egunean, lanuztea egiteaz gain, Gasteizen 11:30etan Lakuako Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik abiatu eta Legebiltzarrean bukatuko den manifestazioan parte har dezaten, Eusko Jaurlaritzari erantzukizuna eskatzeko eta legebiltzarrean lantzen ari diren aurrekontuetan murrizketak alde batera utzi eta egoera honi ere irtenbidea emango dion baliabideak kontutan har ditzaten.
EUSLAB bada LAB sindikatuak euskararen normalizazioan eragiteko duen egitasmo estrategikoa. Egitasmoak honako 2 esparru barnebiltzen ditu: SINEUS (sindikatuaren barne mailan euskara normalizazio bidean jartzeko egitasmoa) eta LANEUS (lan mundua euskalduntzeko egitasmoa).
LAB sindikatuak lan mundua euskalduntzeko estrategia egokitzeko 2014 urtean martxan jarriko duen prozesua aurkeztu du gaur, Euskararen egunean. Egitasmoak lan mundua euskalduntzeko LABen LANEUS ildoa gaurkotu eta egungo ziklo berrira egokitzeko hausnarketa eta eztabaida bultzatu nahi du. Proiekzio publikoa izango du eta webgunean gaiarekin interesatua dagoen edonork ekarpena egiteko aukera izango du.
Hori horrela, lan munduan euskarak bizi duen errealitatea ezagutzea guztiz beharrezkoa da beronen garapen zein hedapena ziurtatuko duten Hizkuntza Politika eragingarriak zimentu sendoen gainean eraikitzeko. Bada, gure herriko instituzioei ez zaie komeni lan munduan euskarak bizi duen egoeraren gordintasuna agertzea, jakin badakitelako, orain arte egin dutena hutsaren hurrengoa dela eta euskara lan munduan normalizatuko bada, egungo egoeratik abiatuko diren Politika eragingarriak beharrezkoak izango direla.
Lan munduan inposatzen ari diren politikek lan harremanak aldatu egin dituzte. Ondorioz, sindikalgintza eredu berria ezinbestekoa da, eta horrek lan munduan hizkuntza normalizazio prozesuan ere eragina du.
Gaur gaurkoz ezinbestekoak zaizkigu:
Euskararen normalizazioa helburu, LAB sindikatuak Euslab egitasmo estrategikoa du abian (euskararen normalizazioa estrategikotzat, barne zein kanpo mailan). Barne mailan, SinEus egitasmoarekin dihardu sindikatuak lanean. Azken urteetan SinEus ildoaren aldeko desoreka egin bada ere, unea iritsi da LanEus, alegia, lan mundua euskalduntzera bideratutako LABen estrategia, indartzeko.
2014.urtean zehar, LAB sindikatuak lan mundua euskalduntzeko estrategia egokitzeko prozesu oso bat martxan jarriko du, gaur, abenduaren 3an abiatzen dena.
Helburuak:
Lan mundua euskalduntzeko estrategia berrituaren ezaugarriak:
Inflexio puntu nagusiak:
2014ko Urtarriletik ekaina bitarte
Uda
Iraila
Urria/ azaroa:
laneus Langileok aldaketa euskaraz, kalean zein lanean, askatasunean
Hausnarketa prozesurako dokumentua eta ekarpenak
Gizarte Ekimeneko greba egunen bezperan Eusko Jaurlaritzako Lan Sailan bilera izan zuten sindikatu eta Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako patronalek. Sektorean dagoen gatazka bideratzeko pausuak ematea bilatzen zuen bilera Kristau Eskolek zapuztu egin dute. LABek jarrera honen aurrean abenduaren 3 eta 4ko greben deialdien garrantzia berretsi du.
Lan Sailak, dagoen gatazka konpontze aldera, alde bietako arrazoiak entzun ostean bitartekari lana saiatu da egiten eta hurrengo proposamena luzatu digu:
• Mahai negoziatzailea zabaltzea, 2009ko lan hitzarmena oinarria izanik eta bertan lan erreformaren puntuak blindatu: ultraktibitatea eta “deskuelgeak”.
• Orain arte egondako zorrak negoziatu eta hemendik aurrera sortuko direnak baita (LABek eta Ikastolak dugun akordioaren antzekoa lortzea)
• Patronalaren aldetik, sententziari errekurtsorik ez jartzea (Kristau Eskolak argi utzi du galdutako azkenengo sententzia errekurrituko dutela).
Izan ere beste aukera bat mahai gainean ipini dugu, Mahai Negoziatzailea dagoen bitartean eta sententzia irmo izan arte (Madrileko Auzitegi Gorenak erabaki arte) bertoko lan hitzarmena aplikatzea zentro guztietan borondate onaren seinale bezala. Sindikatuen eta Lan Saileko ordezkarien harridurarako, Kristau Eskolak baztertu du aukera on bat dagoen korapiloa askatu ahal izateko eta uko egin dio negoziazioari, ez zela horretaz hitz egiteko momentu argudiatuz. K.Ek erakutsi du bere helburu bakarra abenduaren 3 eta 4ko greba boikoteatzea eta desmobilizatzea zerbitzu minimoak igoz.
Atzo goizean Kristau Eskolak izan duen jarrera lotsagarria eta arduragabekoa izan da. Horretaz gain, K.Ek eduki duen jarrera salatu nahi dugu. Alde batetik, zuzendaritzen artean eta komunikabideetan zabaldutako mezuarengatik eta gero beste aldetik , sindikatuekin daukaten ez negoziatzeko jarrerarekin. Gatazkaren konponbidean aukera paregabea izan dugu eta mespretxatu dute. Zein da K.Eren helburua? Akaso ez du gatazka hau konpondu nahi? Langile, familia eta ikasleenganako errespetua izatea
exijitzen diegu.
LAB negoziatzeko eta akordioak lortzeko prest agertu da beti, besteak beste, ikastolen kasuan erakutsi dugun bezala. Baina Kristau Eskolaren aldetik emandako ikuskizuna ez dugu inolaz ere onartzen. Horregatik biharko eta etziko greben deialdiak berresten ditugu eta inoiz baino arrakastatsuak izan behar dira.
Beste aldetik, greba egunetan egin behar diren zerbitzu minimoak direla eta, Kristau Eskolak proposamen bat luzatu dio Lan Sailari, non esaten duen DBH, Batxilergoan eta Ziklo Formatiboetan 4 gelako dozente bat ezarri behar den eta HH eta LH 3 gelako dozente bat ezarri behar dela. Argi eta garbi esan beharra dugu K.Een helburua ez da ikasleen segurtasuna, greba boikoteatzea baizik. Hala eta guztiz ere, biharko eta etziko grebetarako betiko zerbitzuak mantenduko dira. Kristau Eskolak errekurtsoa jarriko duela adierazi digu (hurrengo deialdiei begira).
Osakidetzak Sektore Mahaia deitu zuen joan den ostiralean, Osakidetzaren II Euskararen Planaren harira. Era berean, gaur, asteartea, beste mahai bat dago deituta. LAB gaurkoan ere aldarrikapen berekin joko du sektoreko mahaira; murrizketetan atzera egitea exijitzera.
Osakidetzaren asmoa argazki polita lortzea bazen, LABek zapuztu egin dio abagunea, mahaira eramanez Osakidetzako langileon aldarrikapenak. Bada garaia kendutako guztia bueltatzeko eta Lan Baldintzen Akordio berria negoziatzen hasteko.
Pilota Osakidetza eta PNVren teilatuan dago oraingoan. Ez badiote uzten murrizketak gauzatzeari, eta batez ere, lanaldia luzatzeari, LABek ez du negoziatzeko aukerarik ikusten. Eszenatoki honetan, osasun sarean gatazkek areagotu baino ez dute egingo; ez soilik langileon aldetik, baizik eta erabiltzaileon aldetik ere.
Izan ere, azken hilabeteotan egin bezala, LABek sektoreko sindikatuei dei egiten die jarrera komuna adosteko Osakidetzaren inposaketaren bidea aldatze aldera. Gure lan-zentroetan borrokan gauden bitartean, ez dira ulergarriak sindikatu batzuen Osakidetzarekiko epelkeria. Lan zentroetan murrizketen kontra elkarturik bagaude borrokan, jarrera berbera mantendu beharko genuke mahai sektorialean.
Hala, gaurkoan berriro LABek sektore mahaira joko du aldarrikapen berekin: atzera egitea murrizketetan –eta batez ere, lanaldiaren luzapenean-; eta Akordio berri baten benetako negoziazioa, egutegi eta edukiekin. Era berean, sektoreko mahaian dauden beste sindikatuei (SATSE, SME, ELA, CCOO eta UGT) Osakidetzaren aurrean posizio komuna eta tinkoa hartzeko oinarrizko proposamena luzatuko diegu, asteartean bertan.