2026-06-24
Blog Page 1246

LAB: «Pentsioen kontrako neurri injustuak ez dira amaitu, murrizketen kontra eta pentsio duinen alde mobilizatzen jarraitu behar dugu»

Gizarte Segurantzak iragarri du zuzendu eta onartu eginen diela 61 urterekin jubilatzea 2013ko apirila baino lehen kaleratutako pertsonei. Herritar horiek Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezia ordaintzen zuten, euren poltsikotik, kotizatzen jarraitu ahal izateko.

Azken hilabeteotan Gizarte Segurantzaren jokabideak, etengabeko aldaketa bidegabeekin, ziurgabetasuna eta haserrea eragin ditu langileen artean. Hortaz, Gizarte Segurantzako arduradunen arduragabekeria ikusita, adi egon beharko dugu aurrerantzean ere iragarritakoa bete dadin.

LABek gogora ekarri nahi du pentsioen kontrako neurri injustuak ez direla hemen amaitzen. Pentsioen azken erreformak, Zapatero eta Rajoyrenak, atzerakada handia izan dira pentsio publiko eta duinen aldeko borrokan: jubilazio-adinaren luzatzea, pentsioen eros-ahalmenaren galera, kotizazio urte gehiago eskatzea pentsioen kalkulua egiteko, iraunkortasun faktorea, aldez aurretiko jubilazioei trabak jarri eta atzeratzea,… Azken finean, helburu bakarra duten erreformak: gero eta pentsio baxu eta berantiarragoak.

Ez Madrileko Gobernuak ezta “elkarrizketa sozialaren” eragileek ez dezatela pentsa zuzenketa honekin ahaztua geratuko dela haien ardura zuzena ondoko urteotan langileok jasan eginen ditugun ondorio kaltegarrietan, haien eskutik etorri baitira pentsioen kontrako erasoak. Beraz, mobilizatzen jarraitu behar dugu Euskal Herrian murrizketen kontra eta denon pentsio duinen alde.
 

 

 


Lan istripuak ekiditeko hitzetatik haratago joan dadin eskatzen dio LABek Bilboko Udalari

LABek positiboki baloratzen du Bilboko Udalak lehen aldiz Arangoiti auzoko etxebizitzetan gertatutako istripu mortalaren inguruan onartutako adierazpen bateratua, baina hitzetatik haratago joan daitezela eskatu die udal ordezkariei. Irtenbideak jartzeko unea da LABentzat, lan baldintza duinak ziurtatu eta langileon bizitza eta osasunaren galera saiestuko dituzten neurriak ezartzeko unea.

LABen irakurketa Bilboko Udaletxeek onartutako adierazpen bateratuaren aurrean

Irailaren 1ean arangoiti auzoko etxebizitza batzuetan gertaturiko istripu mortalaren inguruan, Bilboko udaleko bozeramaileen biltzarretik adierazpen bateratu bat bidali da eta kontzentrazio bat ere deitu da gaurko irailaren 3a eguerdiko 12etan udaleko eskaileretan.

LAB sindikatutik positiboa ikusten dugu udaletik lehen aldiz zerbait planteatzea, udaletxeko obretan gertaturiko istripuetan ere (udalaren anpliazio lanetan gertaturiko istripu mortala kasu) ez bait da aurrerapausurik eman udal korporaziotik.

Hau esan ostean, uste dugu ezin dela gelditu deklarazio eta kontzentrazioak egitean soilik, baizik eta, beharrezkoak direla osasun edo biziaren galera saiestuko duten lan eta enplegu baldintzak bermatzea. Beharrezkoa da hainbat obra eta zerbitzuren promotorea den horrek (udala zein diru publikoa erabiliz enpresa pribatuak izan) egiten diren obretan ondorengoak bermatzea: epe egokiak, hitzarmen probintzialaren mantentzea, kate-subkontratazioaren limitazioa, prekarietateari aurre egitea, enplegua bermatzea, segurtasun eta osasun plan errealak egitea, neurri prebentibo efikazak hartzea, segurtasun eta osasun koordinatzailearen papera, etab. Eta baldintza guzti horiek bete daitezen neurriak jarri behar dituzte.

Bilbon egiten ari diren obretan ematen diren irregulartasunak ezagutuz eta laister Zorrozaurren egingo den obra dela eta, LAB sindikatutik, udaleko talde politiko guztiekin batzartzea eskatu genuen, klausula sozialak direlakoetan aurrerapausuak emateko helburuaz. Talde politiko guztiekin batzartu ginen, PP rekin izan ezik gure gonbitea errefusatu zuelako. PNV eta PSOE-PSEk Gipuzkoan onartutako klausula sozialak ez zutela balio juridikorik erantzun ziguten, mahai gainean inolako alternatibarik jarri gabe eta beste ezer erantzun gabe.

Gainera EH Bilduk klausula sozialen inguran aurkeztutako mozioa ez zen aurrera atera PNVak aurkeztutako emendakin baten ondorioz. Emendakin hura PNV eta PPren bozkei esker onartu zen. Emendakin horrek ez zekarren inongo klausula sozialik eta hitz ederrez beteriko adierazpen batera mugatzen zen, gai honen inguruko inongo konpromisorik hartu gabe.

Guzti honegatik, pausu bat haratago ematea eskatzen dugu, alde batetik abian diren lanen jarraipena egiteko mekanismoak inplementatuz eta bestetik klausula sozialak ezarriz eta enpleguaren kalitatea bermatuz, Bilboko udala atzean dagoen obretan aurrerapausuak eman daitezen eskatzen dugu. Espero dugu elkarretaratze hau inflexio puntu bat izatea, alderdien posizio aldaketa bat klausula soziala ber-hartzeko eta udaletxeko osoko bilkuran onartuak izan daitezen, eta honela datozen lizitazioetan aplikatu daitezen. Ezin da onartu “mendeko obra” (honela kalifikatu zuen alkateak) lan baldintzak izkutuan mantenduz, lan Osasuna eta langileen bizitza arriskuan jarriz burutzea.

Hortarako, talde politiko guztiak interpelatzen jarraituko dugu proposamenak egiteko eta behingoz gai honetan aurrera egin dezagun elkartasun adierazpena eta konzentrazioetatik haratago. Ez da kexatzeko unea, soluzioak jartzekoa baizik, lan balditza duinak ziurtatu eta langileon bizitza eta osasunaren galera saiestuko dituzten neurriak ezarriz.

 

 

 

LABek Osakidetzak Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean ezarri nahi duen sistema salatu du

0

Sistema berriak pribatizazioan sakakontzen duela salatzen du LAB sindikatuak eta enpresa publikoek eskainiko duen arreta komunitarioaren eredu baten alde lan egin dezan exijitzen dio Osakidetzari.

LABen irakurketa
LAB-ek, Osakidetzak Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean ezarri nahi duen sistema salatu egiten du. Pribatizazio gehiago

Lehenik eta behin LAB-ek dio, buru osasuneko gaurko ereduaren aldaketaren aldeko beharrarekin bat datorrela eta buru gaitzak nozitzen dituzten pertsonen normalizazioa eta gizarteratzea bultzatzen duen arreta komunitarioaren ereduaren aldekoa dela, leheneratzera daraman kalitazteko laguntzaren bidez.
Hala ere, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean Osakidetza ematen ari den urratsek, Bizkaiko osasun mentalaren arretaren pribatizazioa ziurra baino ziurrago izango dela pentsarazten digute.

Osakidetzak bi eremu garatu nahi ditu:
– Komunitarioa: eguneko ospitalen bidez eta TAC-en bidez (Asertzio Tratamendu Komunitarioa). Azken honetan, bai psikiatrek bai erizainek buru gaitza larriak dituzten gaixoen etxeetara bisitak egingo lituzke.

– Giza-sanitarioa: eguneko egoitzak, etxebizitzak eta egoitz txikiak bultzatzen dituena
Osakidetzak, egoitz txikien ardura Bizkaiko Diputaziak langilego pribatuaren bidez izango duela baieztatu egin digu. Hau da, berriz ere, dirua publikoa enpresa pribatuek kudeatuko dute.
LAB-ek salatu nahi du, Osakidetzak, era oskurantismoaz, gero eta maizago sartzen ari dela pribatizazioa osasun zerbitzuetan: eta argi eta ozenki esan beharra dago, pribatizazioak, sistemaren kalitatea eta seguritatea, aurrezte eta errentagarritasun ekonomikoaren menpean jartzen dituela.

Jarraian, Osakidetza BOMS-an (Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea) izaten ari den jarrerarekin zergatik ez gatozen bat azalduko dugu.
Hasteko, honako hau gertatzen ari da:
– BOMS-k hartu dituen erabiki guzti hauetan hiritarren parte hartze txikia.
– Erakunde Sindikalekiko mespretxuzko jarrera nabaria, informazioa txarra eta berantiarra delarik.
– Osakidetzak ohe psikogeriatrikoak kentzearen apostua egin du eta hauxek dira hau baieztatzen duten datuek:
o 2010etik BOMS-an 127 egoitz-ohe kendu dira.
o Eta orain Zaldibarren beste 35 gehiago kenduko dituztela iragarri dute.
– Beste aldetik, salatu nahi dugu, oheak kendu egingo dituztela oraindik orain gaixoekin egingo dutena erabaki barik.
– Arartekoak 2000. urtean Legebiltzarrari interpelatu egin zion, eredu komunitariaren garapena oso ahula zelako eta bere buruari galdetzen zion gastuak gutxitzeko Osakidetzaren estrategia ote zen.

Orain baiezta dezakegu Arartekoa zuzen zegoela, eta nahi dutena, buru osasunaren arazoa gainetik kentzea da, gizartearentzak hain garrantzitsuak diren zerbitzuok pribatizatu nahian.

– Antolakuntza berri honen ondorioz, lanpostuak aldatu egin dira eta Ospitalaratze mailan langileak gutxitu egin dituzte.
Eragin handiena jasan izan dute kategoriak zerbitzu langileak eta erizain langileak izan dira, pixkanaka pixkanaka gutxitzen dituztelarik.

LAB-ek hau eskatzen dio Osakidetzari.
Arreta komunitario eredua, non zerbitzuak Enpresa publikoek eskaintzen bait dituzten; hots, Osakidetzak edota BDF-ak eman beharko lituzke zerbitzuak eta ez enpresa pribatuek.

Horretarako hauxe jotzen dugu beharrezkotzak:
1.- Buru osasunean inbertsio handiagoa, EB-ren parean izango delarik.
2.- Plangintza egokia eta bitartekoen erabilera egokia.
3.- Buru osasunaren plangintza sanitarioan hiritarren eta erakunde sindikalen parte hartzea.
4.- Gizarte-gastuaren handitzea, buru gaixoen ardura duten familiei portzentaia handituz.
5.- Langile kopurua handitzea. Buru osasunean erizain espezialiata gehiago behar dirak. Gaur egun unitate batzuetan erizain bakar batek 40 gaixo artatu behar ditu.
6.- MBE, PBE, eta EBE-ko formazio plazen kopurua handitu behar dira, buru gaixodunak behar bezala artatu ahal izateko.
7.- Buru osasuneko langileei formakuntza eman, gaur eguneko beharretara egokituz.
8.- Azkenik, Osakidetzari argi eta garbi jokatzea eskatzen diogu:
BOMS-an iharduten langileek eta buru gaixodunen senideek, Osakidetzak aipatu gaixook artatzeko dituen asmoak ezagutu behar dituzte.

Gainera esan nahi dugu, BOMS-an lan egiten dugunok zenbait mobilizazio egiten ari garela Osakidetzak BOMS-ko oheak kentzeko (orain 35 Zaldibarren) asmoen aurka eta zerbitzuen etengabeko pribatizazioaren aurka.

Horrela, Zaldibarren egunero goizeko 11etan txistuak egiten ditugu eta aste honen zehar konzentrazioak eta asanbladak egingo ditugu non erabakiko dugun Sare osoan zer nolako pausuak eman; pausu hauek gero eta handiagoak izango direlarik.

Halaber, hiritarroi iragarriko diren ekitaldietan parte hartzeko eskatu nahi diegu. Izan ere, guztion artean, erabiltzaileak, senideak eta langileak, lor dezakegu Osakidetzak atzera jotzea. Bere asmoak bertan behera utziz, oheak kentzeari uko eginez eta egoki funtzionatzen duten zerbitzuak bere horretan mantenduz.

 

 

 

LAB Nafarroan bere ordezkaritza gehien handitzen duen sindikatua da aurten, UGT eta CCOO jaisten diren bitartean

0

Eremu sindikala mugitzen hasi da, hauteskunde sindikalen garai trinkoaren atarian gaudenean, atxikitutako agiri ofizialetan ikus daitekeenez. 2013ko abenduaren 31tik 2014ko uztailaren 31ra dauden zazpi hilabeteetan, Nafarroan aldaketaren alde egiten duen indar sindikalak, LABek 21 ordezkari gehiago lortu ditu, UPNren Gobernuaren eta Patronalaren menpe dauden sindikatuek, UGT eta CCOOek, hurrenez hurren 11 eta 41 ordezkari galdu dituzten bitartean.

Nabarmentzekoa da LABek dituen bitartekoak UGT eta CCOOek dituztenak baino askoz apalagoak direla, azken hauek UPNren Gobernuaren finantziazio berezia jasotzen baitute prestakuntza programa eta bestelakoen bidez. Oraindik hauteskunde sindikalen multzo handiena egiteke badago ere, aipatutako datuek joera adierazgarria islatzen dute: UGT eta CCOOen morroitza sindikalaren arbuioa nahiz LABen aldeko apustua. Ildo honetan, datozen hilabeteetan LABek Nafarroako txoko guztietara heltzeko ahaleginak biderkatuko ditu.

Nafarroako aldaketa politiko eta sozialaren alde, klase sindikalismo konprometituaren alde egiten duten horiei, LABekin bat egiteko gonbidapena luzatzen diegu, bai bere hautes zerrendetan parte hartuz, bai bere hautagaitzen alde bozkatuz eta baita ordezkaritza sindikalik ez duten enpresetan hauteskunde sindikalak sustatuz.
 

 

 

Colectivos sociales y sindicales llaman a concentrarse en Barakaldo a las 19:30 la Plaza Bide Onera para denunciar la última muerte laboral

Para denunciar las muertes en el lugar de trabajo y la precariedad laboral, diferentes colectivos sociales y sindicales de Barakaldo convocan una concentración bajo el lema “lan istripurik ez! la precariedad laboral mata”. Esta iniciativa se desarrollará este próximo mércoles 3 de septiembre a las 19:30 horas en la céntrica plaza bide onera, junto a la escultura "Las Chimeneas" de Agustín Ibarrola.

Esta iniciativa viene motivada ante el hecho de que en torno a las 09:30 de esta mañana un trabajador vecino de barakaldo de 49 años ha fallecido en accidente laboral cuando se encontraba en una obra en el barrio bilbaíno de Arangoiti cuando el vehículo industrial con el que trabajaba ha volcado y ha caído sobre el trabajador, causándole la muerte. al parecer, la máquina ha empezado a caer cuesta abajo y al intentar el trabajador subirse para detener el “dumper”, el vehículo ha volcado atrapándole debajo.

En concreto esta persona trabajaba para la empresa “construcciones ribaga”; que a su vez fue subcontratada por la compañía “Construcciones Amenabar”. quedando claro que subcontratación, precariedad y accidente laboral van de la mano.

Lectura de Colectivos Sociales y sindicales de Bakaldo Este es el segundo trabajador de nuestro municipio que fallece en accidente laboral en lo que llevamos de año. ambos en el sector de la construcción. así, cabe recordar que el pasado 20 de mayo moría t.c.l. de 52 años al caer desde una altura de 25 metros mientras realizaba tareas de impermeabilización en el tejado de la biblioteca central de la upv/ehu en leioa. persona que no contaba ni con tan siquiera un contrato.

A pesar de la “recesión” que ha sufrido la construcción, la siniestralidad en este sector sigue siendo alarmante; siendo evidente que no se impulsan medidas reales, ni por parte de las empresas ni desde las instituciones públicas, para eliminar los accidentes laborales en las obras.

•Con ésta ya son 30 las muertes en euskal herria de personas trabajadoras en accidente laboral: 12 en bizkaia, 8 en navarra, 7 en gipuzkoa y 3 en álava.

COLECTIVOS SOCIALES Y SINDICALES DE BARAKALDO:
Asociaciones de Vecinos y Vecinas de Barakaldo, Asamblea de Parad@s de Barakaldo, Barakaldoko Gazte Asanblada, Berri-Otxoak, Centro Asesor de la Mujer “Argitan”.
 

 

 

Lana eta familia bateragarri izatea ahalbideratuko duen politika sozial baten alde

"Kontziliazio eskubidearen alde, ampliación de presupuestos ya!"
LABek lana eta familia bateragarri izatea ahalbideratuko duen politika sozial bat martxan jartzeko exijituko dio Jaurlaritzari irailaren 5ean LAKUAN egingo duen elkarretaratzean.

Lana eta familia bateragarri egiteko laguntza agortu direla onartu berri du Jaurlaritzak. Azken erabaki honek Eusko Jaurlaritzak darabilen politika sozialaren gabezia eta porrota erakusten du berriz ere. Jaurlaritzaren kanpaina propaganda amarru hutsa da, langileon bizi kalitatearen eguneroko okertzea estaltzeko estrategia besterik ez. Guzti hau salatzeko eta politika sozial berri bat martxan jartzea eskatzeko, LABek dei egiten dizue datorren ostiralean, hilak 5, goizeko 11:15etan Lakuan (Donostia Kalea)  "Kontziliazio eskubideren alde, ampliación de presupuestos ya!" lelopean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko.
 

 

 

Lana eta familia bateragarri izatea ahalbideratuko duen politika sozial baten alde

0
"Kontziliazio eskubidearen alde, ampliación de presupuestos ya!"

LABek lana eta familia bateragarri izatea ahalbideratuko duen politika sozial bat martxan jartzeko exijituko dio Jaurlaritzari irailaren 5ean LAKUAN egingo duen elkarretaratzean.

Lana eta familia bateragarri egiteko laguntza agortu direla onartu berri du Jaurlaritzak. Azken erabaki honek Eusko Jaurlaritzak darabilen politika sozialaren gabezia eta porrota erakusten du berriz ere. Jaurlaritzaren kanpaina propaganda amarru hutsa da, langileon bizi kalitatearen eguneroko okertzea estaltzeko estrategia besterik ez. Guzti hau salatzeko eta politika sozial berri bat martxan jartzea eskatzeko, LABek dei egiten dizue datorren ostiralean, hilak 5, goizeko 11:15etan Lakuan (Donostia Kalea)  "Kontziliazio eskubideren alde, ampliación de presupuestos ya!" lelopean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko.

Langabeziak joera eten du eta abuztuan handitu egin da berriro

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako datuen arabera, erakunde horrek Hego Euskal Herrian dituen bulegoetan 215.390 langabetu erregistratu ziren. Horrez gain, honi gehitu beharko genizkioke lanik ez duten eta erregistratutako langabezia-kopuru ofizialean agertzen ez diren (maiz, datuotan azaldu ez izana justifikatzen duen arrazoirik adierazi gabe) 12.400 enplegu-eskatzaile.

Lau hilabeteko jaitsiera aldiaren ondoren, behin udarari lotutako aldi bateko kontratazioa amaituta, langabezia ohiko bilakaera berrartu du. Nafarroan bakarrik egin du behera langabeziak aurreko hilarekin alderatuz (545 langabetu gutxiago), aroari lotutako nekazaritza-kanpainak eraginda. Gainontzeko eskualdeetan langabeziak 1.795 pertsonetan egin du gora, aipatu gehikuntza zerbitzu sektorean eta industrian bilduz.

Dena dela, Gizarte Segurantzako afiliazio datuak are negatiboagoak izan dira. Zehaztearren, abuztuan lau herrialdeetan sistemari afiliatutako pertsonen kopuruak 7.338 pertsonetan egin du behera.

Hortaz, datu horiekin egiaztatu dugu, datu makroekonomiko batzuk adieraz dezaketen ekonomiaren susperraldi arina ez dela islatu lanpostuen sorrera garbian. Aitzitik, enpleguaren suntsipenak bere horretan dirau, nahiz eta behin-behineko eta aldi bateko kontratazioa hedatzen ari den. Horrek frogatzen du Espainiako gobernuak ezarri dituen ondoz ondoko lan erreformek porrot egin dutela.

Izan ere, abuztuan sinatu ziren kontratuen %95a baino gehiago aldi batekoak izan ziren. Halaber, bigarren hiruhilabetekoari dagokion Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, iaz egun osoko 11.400 bat lanpostu suntsitu ziren eta aldi baterako okupazioa 7.300 pertsonetan handitu zen.

Bien bitartean, krisialdiaren iraunkortasuna eta langabezia-babesaren murrizpena estaldura-tasa murrizteari laguntzen dioten faktoreak dira. Gaur egun, langabetu-kopuruaren erdia baino gutxiagok jasotzen dute langabezia-laguntzaren bat, eta ordaindutakoaren araberako prestazioen batez besteko zenbatekoa %4,3an gutxitu da iazko urtearekin alderatuta.
 

 

 

Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzaren diru-partida zabaltzea eskatzen dio LABek Jaurlaritzari

Jaurlaritzak lana eta familia bateragarri egiteko laguntza agortu direla onartu berri du. LABek laguntza hauen desagerpena Eusko Jaurlaritzak langileon bizi kalitateari egiten dion erasoa dela deritzo eta berehala langile guztion eskubidea bermatzeko diru-partida zabaltzea exijitzen dio.

Eusko Jaurlaritzak onartu egin du lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak agortu egin direla, noiz eta oraindik lau hilabete falta direnean urtea amaitzeko. Hortaz, langileak diru-laguntzarik gabe geratuko dira seme-alabak, mendeko pertsonak edo osasun egoera larrian daudenak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu behar dutenean.

Hau da Eusko Jaurlaritzaren politika sozialaren beste ondorio kaltegarri bat. Beste behin ere noiznahi erabiltzen duten “konpromezua pertsonekin” delako leloa propagandarako amarru hutsa bihurtzen da, langileon bizi kalitatearen eguneroko okertzea estali ahal izateko. Adibideak begi bistan daude: azken lau urteotan lana eta familia bateragarri egiteko aurrekontua 35-etik 17 miloi eurora murriztu egin da, pertsonek 6 hilabete baino gehiago jasan behar izan dute diru-laguntzak jaso aurretik, diru-laguntzen izoztea azken urteotan, zaintza behar dutenen pertsonen arreta bermatu beharko luketen errekurtso sozialen garapen eza,… 

Neurri guzti hauek larritu eta zaildu baino ez dituzte egiten langileen aukerak bizitza pertsonala, lana eta familia batera eramateko orduan. Eta horri gehitu behar diogu lan munduan nagusi diren prekarietatea, ordutegien malgutasunaren inposizioa, soldaten apaltzea, …. Ondorioak nabariak dira: estresa, sufrimendua eta gainkarga ekonomikoa langileentzako. Laneko prekarietatea eta murrizketa sozialak, patronala eta Eusko Jaurlaritza, biek eskutik pertsonen ongizatearen aurka. 

Beraz, LAB sindikatuak eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari berehala zabaltzea diru-partida hau lana eta familia bateragarri egiteko diru-laguntza hauek eskatzen dituzten langile guztien eskubidea bermatzeko. Eta horrekin batera, LABek azaldu nahi du badela garaia politika sozial berri bat martxan jartzeko kontziliazioari begira bestelako oinarrien gainean: diru-laguntzen unibertsaltasuna, pertsonen eskubideen zerbitzuan fiskalitate berri bat, egungo lan baimenak eta programen berrikusi irizpide berdinzaleen arabera, zaintza lanen balorazio soziala eta kontziliazioarako zerbitzu sozial publiko baten garapena.