2023-12-10
HomeBidalketak2014Lana eta familia bateragarri izatea ahalbideratuko duen politika sozial baten alde

Lana eta familia bateragarri izatea ahalbideratuko duen politika sozial baten alde

"Kontziliazio eskubidearen alde, ampliación de presupuestos ya!"

LABek lana eta familia bateragarri izatea ahalbideratuko duen politika sozial bat martxan jartzeko exijituko dio Jaurlaritzari irailaren 5ean LAKUAN egingo duen elkarretaratzean.

Lana eta familia bateragarri egiteko laguntza agortu direla onartu berri du Jaurlaritzak. Azken erabaki honek Eusko Jaurlaritzak darabilen politika sozialaren gabezia eta porrota erakusten du berriz ere. Jaurlaritzaren kanpaina propaganda amarru hutsa da, langileon bizi kalitatearen eguneroko okertzea estaltzeko estrategia besterik ez. Guzti hau salatzeko eta politika sozial berri bat martxan jartzea eskatzeko, LABek dei egiten dizue datorren ostiralean, hilak 5, goizeko 11:15etan Lakuan (Donostia Kalea)  "Kontziliazio eskubideren alde, ampliación de presupuestos ya!" lelopean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lizarran erditzeko zerbitzua itxi izana Osasun Departamentuaren aurreikuspenik ezari egozten diogu, haren utzikeria eskualdeko osasun zerbitzu publikoak desegiten ari baita

LAB sindikatuan hilabeteak daramatzagu Lizarrako Osasun Barrutiko osasun zerbitzu publikoen egoera larria salatzen, eta duela aste batzuk informazio kanpaina bat egin genuen datu ofizialen bidez frogatzen zuena Estellerriko herritarrak sufritzen ari direna egiazkoa dela, eta ez sentsazio hutsa. Orain, aurreko gerentearen kudeaketa tamalgarriak eta Osasun Departamentuaren ekimenik ezak eskualdeko ospitalea erditzeko zerbitzurik gabe utzi dute, zerbitzua berreskuratzeko datarik gabe, bere garaian etxeko ospitalizazioarekin gertatu zen bezalaxe.

Estatuan baino gutxiago ordaindu beharko dutenez, Fortuna Handien gaineko Zergaren inguruko akordioak patronalari eta kapital errentei mesede egiten die

Ditugun eskumenak presio fiskala areagotu eta zerga sistema sakonki eraldatzeko baliatu behar direla uste dugu LAB sindikatuan. Hala, EAJ-PSEren gobernuak Elkarrekin Podemosekin egindako akordioa ez da inondik inora ere nahikoa, eta kontrako norabidean doa.

Salatzen dugu atzo Erandion hildako langileak 66 urte zituela eta bakarrik ari zela soldadura lanak egiten

Lankide, senitarteko zein lagunei elkartasuna adierazteaz gain, lan-erreformek prekaritatea areagotu baino ez dutela egin nabarmendu du sindikatuak, lan-osasuna bermatu behar duten instituzioek gaiarekiko duten axolagabekeria kritikatzeaz gain.