2025-12-14
Blog Page 1224

Zuzenean edota zeharka kontratatutako obretan kontrol neurri guztiak ezartzeko exijitzen dio LABek Gipuzkoako Diputazioari

0

Herenegun, Deskargako obretan gertatu den azken istripuaren berri izan genuen Diputazioak abiatutako obren jarraipenerako batzordean. Istripua, diogun bezala, Deskargako obran gertatu zen pasa den maiatzaren 16an. Oraingo honetan zauriturik ez da izan.

Bereziki larria da istripu hau gertatu izana, kontuan izanik pasa den urteko irailean jazo zen istripuaren arrazoi berdinak berriro errepikatu direla. Bertan Aballa enpresako langile gazte bat hil zen orduan. Ikuskaritzak kriminalitate zantzuak ikusi ditu iazko istripua argitzeko abiatutako ikerketan.

Oraingo honetan ere “Lagarto” delako kamioi baten balaztek huts egin eta maldan beheran joan ziren langileak, beste dumper kamioi batekin talka eginez. Esan bezala, zorionez zauriturik ez da izan azken istripu honetan, gidariek kabinatik garaiz jauzi egiteko astia izan baitzuten.

Bereziki salagarria da aurreko istripuan gertatuta bezala, langileek kamioia behar bezala ez zegoela abisua emana zutela aurretik: kamioian hutsegiteak zeudela, mantenimendu egokia falta zuela … esana zuten.

Mantenu falta, presa, zuhurtziagabekeria etab. Gertatutakoa zenbait enpresak duten zigorgabetasunaren adierazle da, izan ere, gogoratu behar dugu obra hau aurreko legealdian BIDEGIK lizitatua izan zela, eta ez zuela lizitazio pleguetan inolako klausularik sartu praktika enpresariak okerrak zigortzeko. Zoritxarrez, hizpide dugun obra Foru Arauaren aplikazio eremutik kanpo geratzen da eta esan behar da, Foru Arauak, arazo guztiak konpontzen ez baditu ere, horiek ekiditeko kontrol bideak errazten dituela.

Salagarria da gertatutako istripua, are salagarriagoa, UTE Deskargak istripua ezkutatu izana, batez ere langileen bizia denean jokoan jartzen dutena, beren interes ekonomikoak lehenetsiz, segurtasun neurrietan inbertitzearen gainetik. Errua agerikoa da.

Hau esanda, ez dugu alboratu nahi Diputazioak zuzenean kontratatutako obren gainean edota bere menpeko dituen erakundeen bidez kontratatutakoetan duen zaintza erantzukizuna. Horregatik, Foru Araua aplikatzen ez den obretan, iluntasun gehieneko horietan, langileek euren eskubideak defendatzeko aukerarik gutxien duten horietan, eskura dituen kontrol neurri guzti-guztiak ezartzeko exijitzen diogu, istripuak ekiditeko eta, batez ere, gertatzen direnean, ezkutatuak izan ez daitezen. Pertsonen bizia baitago jokoan.

Lan istripuak gertatuko dira eta osasun galera ere emango da, berau eragiten duten lan baldintzak aldatzen ez diren bitartean, azpikontratazioa, behin-behinekotasuna, enpresen eta obren gaineko kontrol gabezia, herrialdeko hitzarmenen inkunplimendua, kasu; bestela esanda, prekarietatearekin amaitzen ez den bitartean.

Araua ezarriz Aldundiak emaniko urratsak erakusten du sektoreko langileen lan baldintzak hobetzen laguntzeko baliagarria izan daitekeela. LABen konprometituak gaude eta jarraipen lan garrantzitsua egiten diogu, laneko segurtasunaren eta osasunaren alde, eta obra hauetan Gipuzkoako herrialdeko hitzarmena aplikatua izan dadin.

Horregatik guztiagatik lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparrua beharrezkoa dugu. Marko berri bat, langileen eskubideak, osasuna eta segurtasuna lehenetsiko dituena, gutxi batzuen mozkin eta interesen gainetik.
 

 

 

Sestaoko alkatearen dimisioa eta bere jarrera justifikatzen saiatu direnekiko PNVren desautorizazioa eskatzen du LABek

Sestaoko alkateak pertsona migranteen aurka egindako irain eta mehatxuak guztiz onartezinak dira. Arrazismoaren eta xenofobiaren apologia egitea edozein kargu publiko kargugabetzeko adina arrazoi bada, gutxieneko sentsibilitate sozial eta demokratikorik ere ez izateagatik.

Egindako mehatxu eta irainak berez onartezinak badira, onartezina da ere PNVk, bere Enplegu sailburutik hasita, Sestaoko alkatearen defentsan adierazi duten jarrera.

Bi jarrera horiek ondorio bakarra izan beharko lukete: Sestaoko alkate Josu Bergararen berehalako dimisioa eta bere jarrera justifikatzen saiatu direnekiko PNVren desautorizazioa. Horrela izan ezean, ulertuko da PNVk, enplegu sailburuak eta Gobernu bozemaleak ere Sestaoko alkatearen jarrera arrazista eta xenofobo berdina dutela. Orduan, guztiek utzi beharko lituzkete euren karguak.
 

 

 

Langileok zergetan 917 milioi ordaintzen ditugu eta enpresariek 194 besterik ez

Nafarroan indarrean dagoen politika fiskalaren desoreka larria irudikatu du LABek Nafarroako Parlamentuaren parean, Errenta Aitorpenerako Kanpainaren testuinguruan. LABek langileok zergetan 917 milioi ordaintzen ditugun bitartean, enpresariek 194 ordaintzen dituztela salatu du.

Izan ere, pasa den urtean 1054,9 milioi euro jaso ziren PFEZen bidez (horietatik, 917 baino gehiago laneko errentetan dute jatorria), enpresariek ordaintzen duten Elkarteen Zergak 194,3 milioi besterik biltzen ez zuen bitartean. Kontutan hartu beharra dago gaur egun, enpresarien kopurua langileena baino askoz txikiagoa izan arren, sortutako ondasuna (Barne Produktu Gordinean islatuta) kasik erdibana banatzen dela.

Horrela bada, desoreka bikoitza da: enpresariez osatutako gutxiengo batek sortutako ondasunaren erdia eskuratzen du, baina zergetan langileriak ordaintzen duenaren bostena besterik ez du ordaintzen. Premiazkoa da Politika Fiskalan sakoneko aldaketa ematea, ondasuna berbanatu eta egoera sozial larriari buelta emateko.

LAB SINDIKATUAREN IRAKURKETA
Politika fiskala goitik behera aldatu behar da Nafarroan aberastasuna banatuz egoera sozial larriari buelta emateko

«Bizi baldintza duinak izateko hezkuntza, osasun atentzioa eta prestazio sozialak behar ditugu. Enplegua sortu eta banatzeko politikak behar ditugu. Baita zerbitzu publiko unibertsalak eta kalitatezkoak ere. Dena hori behar dugu desberdintasunei aurre egin nahi badiegu.

Hala ere, UPNren politika fiskala kontrako noranzkoan doa. Hona hemen adibide batzuk: pribatizazioak, enplegu publikoaren suntsipena, oinarrizko errentaren murrizketak, osasun atentzioaren kaxkartzea, eskola publikoaren abandonoa,… UPN-ek diseinatu duen politika fiskalak propio dakartza pobrezia eta prekarietatea, babes falta eta desberdintasunen areagotzea.

Nafarroan, kapitalaren errentek gora egiten dute urtez urte, Nafarroako errenta osoaren %43,7 izan arte. Aldiz, Elkarteen Zergak (enpresek ordaintzen dutena) 194,3 miloi euro baino ez zituen jaso, langileok 917 milioi ordaintzen genituen bitartean (2013an, Nafarroako Ogasunak 1.054,9 miloi euro bildu bazituen errenta aitorpenaren kanpainan eta horietatik %87 laneko errentetatik bildu ziren). Hau lotsagarria!

UPNren Gobernuak mimo handiz tratatzen ditu enpresen irabaziak, kapitala eta ondasunak pilatzen dituztenak. Eta nola egiten du? Europan baino gutxiago presionatuz fiskalki. Europan presio fiskala BPGaren %38,8koa da. Nafarroan, aldiz, ia 12 puntu gutxiago, %28. Nafarroako Gobernuak diru gutxiago jasotzen du uzten dielako gehien dutenei ahalik eta diru gutxien ematen denon ongizaterako. Hauxe da haien eredua, gehiengoak ordaindu eta pairatzen dugunok: langabeen erdia babes ekonomikorik gabe, Osasunbidean itxoin zerrenda inoizko handienak, dependentzian murrizketak eta haur eskoletarako gero eta diru gutxiago,…

Baina dena hau ez omen da aski UPNrentzat. Orain, Abiadura Handiko Trena edo Nafarroako Ubidearen dirua lagunen poltsikoetara eramaten dituzten berberek iragarri dute erreforma fiskal are injustuagoa egin nahi dutela. Eta ziria sartu nahi digute: diru gutxiago bilduz, aberatsak diru gutxiago emanez, ekonomia piztuko dela diote. Hau azala! Guztiz kontrakoa da. UPN-ek egin nahi dizkie opari fiskal berriak enpresariei eta dirudunei hondamendian are gehiago amiltzen gaituzte.

Beraz, LABetik politika fiskal hau iraultzea eskatzen dugu egungo egoera sozial eta ekonomiko onartezina irauli ahal izateko. Politika fiskala ezin da geratu elite politiko eta ekonomiko baten eskuetan, bere lagunen amarruak eta interes egoisten alde. Horregatik, LAB-ek eskatzen du:

• Aberastasuna egiazki banatzeko, politika fiskal progresiboa.
• Errenta guztiak, lanekoak zein kapitalekoak, berdin tratatuko dituen politika fiskala. Enpresarien eta dirudunen pribilegioak bukatu behar dira.
• Iruzur fiskala eta iruzurgileen zirrikituen aurkako politika fiskal sendo bat.

Behar dugu politika fiskal burujabe bat, justizia soziala eta enpleguaren sorrera eta banaketa egiteko diru baliabide nahikoak jasotzeko ahalbidetu behar diguna.»

 

 

 

Gipuzkoako metalgintzako LABeko delegatuak akordio-proposamena enpresetan ezagutarazten eta partekatzen hasi dira

0


Deba-Behea eskualdeko LABeko metalgintza sektoreko delegatuek EAEko Lan Harremanen Kontseiluan eta Eusko Jaurlaritzan eginiko akordio proposamena ezagutzera eman eta partekatzeko xedez orri informatiboak banatu zituzten atzo eskualdeko lantegietan.

Deba-Behea eskualdeko LABeko metalgintza sektoreko delegatuek bilera egin zuten atzo Itziarren, eskualde mailako mobilizazioei segida emango dien egutegia prestatzeko.

Bilera eta gero, Itziarreko poligonoan, LABek, EAEko Lan Harremanen Kontseiluan eta Eusko Jaurlaritzan eginiko akordio proposamena azaltzen duen orri informatiboa banatu zuten lantegietan, proposamena langileei ezagutzera eman eta partekatzeko xedez.

LAB sindikatuak herrialdeko hitzarmenak Gipuzkoan berebiziko garrantzia duela azpimarratu du, 50.000 langile baino gehiagoren eskubideak barnebiltzen baititu.

Gaur egun akordiorik ez egotearen arrazoia ADEGI patronalaren itxikeria dela salatu dute. Hori dela eta, maitzaren 28an Donostian ADEGIren egoitzaren aurrean 4 orduko kanpaldia egingo dutela aurreratu dute, bertan hainbat ekimen burutuko dituztelarik.
 

 

 


{linkr:related;keywords:metalgintza;exclude:3389;limit:5;title:Albiste+gehiago}

Langabeziaren eta pobreziaren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen du LABek

Bizkaiko langabetuen asanbladek eta kolektiboek bihar Bilbon "Langabeziaren eta pobreziaren aurka… Borrokatu!" lelopean deitutako manifestazioarekin bat egiten du LAB sindikatuak. Manifestazioa Arriagan hasiko da eguerdiko 12:00etan.

• Inoiz ezagutu ez ditugun langabezia mailetara heldu gara Hego Euskal Herrian. 288.818 lagun zeuden langabezian aurtengo apirilean. Eta kopuru hau etengabean doa hazten. Bizkaia benetan ari da bereziki zigortua izaten, izan ere, lau herrialdeen artean Bizkaia da langabetu kopuru handiena biltzen duena: 102.300 lagun.

• Langabezia eta pobrezia etengabean zabaltzen ari dira gure herrian. Hau ez da zorigaiztoa edo ekidin ezineko gertaera, hau krisiaren kudeaketa antidemokratiko honetan burutzen ari diren politika zehatzen fruitu zuzena da. Hartu den erreforma eta neurri antilaboralen bidea herritarrak pobretzen eta gure ekonomia suntsitzen ari da.

• Bizkaiko kapital handiak –Petronor, BBVA, Iberdrolak…- euren mozkinak lotsagabeki iragartzen dituzte lau haizeetara ekonomiaren berpizkundea datu horien atzean balego bezala eta, bien bitartean, gure herrietako kaleetan pobrezia zelan zabaltzen ari den ikusten dugu egunez egun.

• Botere ekonomiko eta politikoaren tandema Bizkaian da bereziki ikusgarria.

• Politiken norabidea errotik aldatu behar da. Aberastasun nahikoa sortzen dugu geure herrian denok duintasunez bizi ahal izateko. Arazoa da aberastasun hori gero eta injustuago banatzen dela eta gero eta poltsiko gutxiagotan pilatzen ari dela, krisia aitzaki. Arazoa da burutzen diren politika guztiak bide hori errazteko egiten direla. Eta burutzeko modua, jakina, langileoi bizkar emanda eta zuzenean eragiten diguten gaietan parte hartzea galaraztea daukate.

• Parte hartzeko uzten diguten modu bakarra kaleak betetzea eta mobilizatzea bada, kalean betetzen jarraituko dugu. Hortaz, LABek bat egiten du Bizkaiko langabetu asanblada ezberdinek bihar, hilaren 23an, Bilbon deitu duten manifestazioarekin, 12:00etan Arriagatik irten eta Eusko Jaurlaritza aurrean amaituko dena.
 

 

 

Los sindicatos abandonan la mesa de negoción ante las imposiciones de la Diputación

LAB, ELA, UGT y CCOO han dado a conocer que abandonan la mesa de negoción, convocada para hoy, ante la negativa de la Diputación de abordar en ella la cuestión más importante: la negociación de un nuevo acuerdo del convenio. Tras celebrar una asamblea, los y las trabajadoras han salido a la calle para reivindicar el derecho a la negociación, a un convenio digno y por unas condiciones laborales justas.

Lectura de LAB, ELA, UGT y CCOO
Tras años sin negociación colectiva, en los que se ha producido un importante recorte salarial y una grave reducción de la contratación de personal, en enero se inició la negociación de un nuevo convenio en Diputación.

Los sindicatos decidimos presentar una plataforma unitaria. La plataforma unitaria recoge una serie de puntos básicos que desde todos los sindicatos consideramos que se deben abordar en la negociación y que son los siguientes, de forma resumida:

– Reducción de la jornada efectiva anual actual como medida generadora de empleo.
– Reconocimiento y recuperación de la pérdida de poder adquisitivo sufrida desde 2010.
– Devolución Paga Extraordinaria diciembre de 2012.
– Mantenimiento de los servicios públicos: No más privatizaciones y reversión progresiva de servicios actualmente privatizados.
– Garantizar, asimismo, la calidad del servicio público, para lo cual es imprescindible la recuperación de las sustituciones, en general, y en el IFAS en particular.
– No a la destrucción de empleo público: cobertura del 100% de las plazas vacantes y compromiso de NO amortización de plazas. Creación de plazas en 2014 y reducción de la precariedad, tanto en el IFAS como en la DFB.
– Blindaje del Acuerdo-Convenio: compromiso por parte de la DFB y sus OO.AA. de cumplimiento de lo que se acuerde, además de inclusión del mismo en el articulado.

La Diputación, tras meses mareando la perdiz, aparte de no comprometerse a nada y no dar una contestación por escrito a nuestras peticiones, a la vuelta de Semana Santa, ha determinado romper unilateralmente la negociación alegando “motivos políticos ajenos a la Diputación”.

Una medida sin precedentes que desprecia el derecho a la negociación colectiva y que pensamos que debe ser respondida desde todos los ámbitos.

Hoy día 22 de mayo, nos citan de nuevo a mesa de negociación y de nuevo obvian en el orden del día un punto fundamental: LA NEGOCIACIÓN DE UN NUEVO ACUERDO CONVENIO.

Ante su negativa a abordar dicho punto, los cuatro sindicatos hemos decidido abandonar la mesa y continuar con las movilizaciones previstas.

En el día de hoy hemos celebrado una asamblea y posterior manifestación en la Gran Vía en la que hemos vuelto a reivindicar:

¡¡Por el derecho a la negociación!!
¡¡Por el derecho a un convenio y unas condiciones laborales justas!!

 

 

 

Kalitatezko zerbitzu publikoen defentsa egin du LABek Jaurlaritzaren aurrean

0

Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoan ia lau mila kontratazio gutxiago egin dituela erakusten duten datuen aurrean, LAB sindikatuak zerbitzu publiko ezberdinetan zerbitzuok hobetu eta garatu, eta honenbestez enplegua sortzeko proposamenak aurkeztu zituen pasadan apirilaren 30ean. Aurreko asteotan Irakaskuntzan eta Osasungintzan suntsitu den enplegua salatu ostean, gaur administrazioan ematen ari den enplegu galera salatu LABek Bilbon.

Kalitatezko zerbitzu publikoak jasotzeko ezinbestekoa den enplegu publikoaren sorrerarako neurriak proposatu ditu LABek

LABek zerbitzu publiko ezberdinetan zerbitzuok hobetu eta garatu, eta honenbestez enplegua sortzeko proposamenak aurkeztu ditu.

LABen ENPLEGU PROPOSAMENAK 
 
Orokorra
 Osasungintza
 Irakaskuntza

 

 

Lan istripu gehiagorik ez! eskatzeko elkarretaratzea Leioan

Maiatzaren 20an Leioako campusean lanean ari zela bizia galdu zuen langilea gogoan eta haren senitarteakoei babesa emateko bi orduko lanuztea eta elkarretaratzea burutu zen atzo EHUko Leioako campusean. LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek istripua gaitzetsi eta ardurak argitzeko behar diren ikerketa guztiak egitea exijitu zuten.
 

 

 

ELAk Ikastoletako Lan Hitzarmena auzitan jarri du, LABeko hiru ordezkari bertan behera uztearren

0

Pasa den apirilaren 30ean hauteskunde sindikalak egin ziren Tuterako ARGIA Ikastolan. Langileek hiru ordezkari hautatu behar zituzten, zuzeneko bozkaren bidez (langile bakoitzak hiru bozka ditu nahi dituen pertsonak aukeratzeko). LABek hiru hautagai aurkeztu zituen eta ELAk bakar bat.

LABeko hautagaiek 27, 25 eta 24 bozka lortu zituzten, ELAkoak 4 bozka eskuratzen zituen bitartean. Argi dago, beraz, langileen borondatea zein den.

Bada, ELAk hauteskundeak inpugnatzea erabaki du, hiru urteko eszedentzia boluntarioan dagoen eta lanera bueltatzeko eskubidea duen langile bat zentsoan agertzen zela argudiatuta. ELAk dio ez dagoela argi bueltatzeko eskubidea duen.

Egin duten interpretazioa enpresarena (ikastolarena) baino murriztaileagoa da, ikastolak uneoro bueltatzeko eskubidea duela ulertzen baitu. Areago, eszedentzia hartu aurretik zeukan lanpostura, hain zuzen ere, sinatutako hitzarmenak dioen bezala, LABek zein ELAk ere sinatu genuen hitzarmena.

Burutu berri den arbitraian arrazoia eman diote eta ondorioz hauteskundeak bertan behera geratu dira. LAB ez dator bat arbitroaren irizpidearekin eta epaitegietara joko du.

Baina LABentzat tira-bira juridikoaz harago, larria dena zera da: ELAk zalantzak sortu izana Lan Hitzarmenaren 42. artikuluaren interpretazioarekin, 3 urtez eszedentzian dagoen langileak lanpostu erreserbarako eskubidea izatea (eta ondorioz, hauteskunde zentsoan agertu behar du). Langile askok baliatu duten eskubidea, ongi baliatu ere inolako arazorik izan gabe. Bada, ELAk hori ukatu egin du, zertarako eta hauteskundeak bertan behera utziz LABek Tuterako Argia Ikastolan hiru ordezkari izan ditzan eragozteko.