2026-09-26
HomeIrakaskuntzaIkastolakELAk Ikastoletako Lan Hitzarmena auzitan jarri du, LABeko hiru ordezkari bertan behera...

ELAk Ikastoletako Lan Hitzarmena auzitan jarri du, LABeko hiru ordezkari bertan behera uztearren

Pasa den apirilaren 30ean hauteskunde sindikalak egin ziren Tuterako ARGIA Ikastolan. Langileek hiru ordezkari hautatu behar zituzten, zuzeneko bozkaren bidez (langile bakoitzak hiru bozka ditu nahi dituen pertsonak aukeratzeko). LABek hiru hautagai aurkeztu zituen eta ELAk bakar bat.

LABeko hautagaiek 27, 25 eta 24 bozka lortu zituzten, ELAkoak 4 bozka eskuratzen zituen bitartean. Argi dago, beraz, langileen borondatea zein den.

Bada, ELAk hauteskundeak inpugnatzea erabaki du, hiru urteko eszedentzia boluntarioan dagoen eta lanera bueltatzeko eskubidea duen langile bat zentsoan agertzen zela argudiatuta. ELAk dio ez dagoela argi bueltatzeko eskubidea duen.

Egin duten interpretazioa enpresarena (ikastolarena) baino murriztaileagoa da, ikastolak uneoro bueltatzeko eskubidea duela ulertzen baitu. Areago, eszedentzia hartu aurretik zeukan lanpostura, hain zuzen ere, sinatutako hitzarmenak dioen bezala, LABek zein ELAk ere sinatu genuen hitzarmena.

Burutu berri den arbitraian arrazoia eman diote eta ondorioz hauteskundeak bertan behera geratu dira. LAB ez dator bat arbitroaren irizpidearekin eta epaitegietara joko du.

Baina LABentzat tira-bira juridikoaz harago, larria dena zera da: ELAk zalantzak sortu izana Lan Hitzarmenaren 42. artikuluaren interpretazioarekin, 3 urtez eszedentzian dagoen langileak lanpostu erreserbarako eskubidea izatea (eta ondorioz, hauteskunde zentsoan agertu behar du). Langile askok baliatu duten eskubidea, ongi baliatu ere inolako arazorik izan gabe. Bada, ELAk hori ukatu egin du, zertarako eta hauteskundeak bertan behera utziz LABek Tuterako Argia Ikastolan hiru ordezkari izan ditzan eragozteko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.