2026-05-13
Blog Page 1214

Gipuzkoako Diputazioak azpikontratak arautzeko onartutako arau forala positibotzat jotzen du LABek

LABek atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartu zen “erosketa publiko sozialki arduratsuari buruzko edukiak jasotzen dituen arau forala”ri buruzko balorazio positiboa egiten du.

Arau Foral honen helburua da, Gipuzkoako Diputazioak azpikontratatzen dituen zerbitzu guztietarako, enplegu eredu bat babestea, enplegu duina eta kalitatezko zerbitzua bermatuz eta azpikontratazioa lan baldintzak prekarizatu, zerbitzuaren kalitatea okertu eta kapital publikoa iteres pribatuen esku jartzeko betiko logika aprutuz. LABek arau honi ekarpenak egin dizkio eta ontzat hartuak izan dira.

Hau da LABek publikoki iragarri zuen dinamikaren helburua, juntetan, parlamentuetan eta udaletan mozioak onartu ditzaten, baldintza pleguetan azpikontratetako langileen lan baldintzak hobetzeko klausula sozialak sartzeko erabakiak hartuz.

Obra publikoetarako Arau Forala Bildu, PSE eta Aralar taldeek onartu bazuten ere, beste esparru batzuetarako helburu berdinari erantzuten dion gaurko araua aho batez onartu da. Horrela, argi geratzen da enplegu eredu jakin baten alde eta zerbitzuaren kalitatearen alde egitea erabaki politikoa dela.

Atzoko erabakia ez dator bat PVNk Bilboko udalean azaldutako jarrerarekin, plenoan daukan gehiengoa erabili zuen, sindikatu honek aurkezturiko mozioa urriko plenoan eztabaidatzea ekiditeko. Gipuzkoarrentzat ona dena, ona da Bilbotarrentzat ere.
 

 

 

Nafarroako pentsiodunek eros-ahalmena galtzen jarraitzen dutela salatu du LABek

Madrileko Gobernuak iragarri berri du heldu den urtean pentsioak %0,25 igo eginen direla. Igoera mixerable hau 1,5 euro baino ez da 600 euroko pentsioa jasotzen duenarentzat. Madriletik , atzo PSOE, gaur PP, hainbeste izozketa eta pentsioen erreformekin, milaka pertsona heldu eta pentsiodun pobreziara kondenatzen ari dira.Guzti hau salatzeko, LABek, Iruñeako Gizarte segurantzaren aurrean elkarretaratzea egin du. Bertan, Madrileko Gobernuen erabakiek pentsioetan duten eragina azaltzen duen txostena aurkeztu dute.

Madrileko Gobernuak iragarri berri du heldu den urtean pentsioak %0,25 igo eginen direla. Igoera mixerable hau 1,5 euro baino ez da 600 euroko pentsioa jasotzen duenarentzat. Madriletik , atzo PSOE, gaur PP, hainbeste izozketa eta pentsioen erreformekin, milaka pertsona heldu eta pentsiodun pobreziara kondenatzen ari dira.

Adarra jotzen digute esaten dutenean  %0,25 ziztrin honekin pentsiodunok pozik eta esker oneko egon beharko genukeela.

·      %0,25eko igoerak ez digu balio aurre egiteko eguneroko oinarrizko produktuen garestitzeari: argiak 511 gora egiten du konpainia elektrikoen espekulazioaren ondorioz, berrordainketa eta 420 botika %100ean ordaintzeko beharra farmazia multinazionalen onerako, BEZa bezalako zerga injustuenaren igoera, elikagaien prezioak,…

·      %0,25-ek ez du balio pentsio duinagoak izan ditzagun. Pobreziaren muga 1.000 eurotan dago. Hala ere, Euskal Herrian 4 pentsioetatik 1 700 euroen azpitik dago, eta 13.415 pentsiodunek 350 euro baino ez dute jasotzen.

·      % 0,25-arekin ez dugu gure pentsioek azken 5 urteotan galdu duten eros-ahalmena errekuperatuko. Denetara, gure eros-ahalmenak %3-%4ren artean galdu du.

 
 
Bataz besteko pentsioa
Alargun pentsioa
2010 an
938,44
655,97
2014 an
907,47
634,32
Urteko galera

433,58 euro

303,1 euro

 

%0,25a da hurrengo urteetarako jarri diguten topea.  Eta inposizio hau jartzen digutenak Gizarte Segurantzaren Kutxa Bakarra hustutzen duten berberak dira, Boltsan negozioak egiteko, irregularki finanziatzeko, pentsio pribatuei bidea irekitzeko. Denak erregimen berean daude, VISA txartelaren itzalean, diru publikoa xahutzeko, gero eta jende gehiago prekarietatera kondenatzen duten bitartean.

%0,25arekin hautsi egin beharra dago. Behar dugu pentsioak kudeatzeko eredu propio bat, justuagoa eta solidariagoa gure herriaren langileokin. Nahi eta behar dugu Euskal Herrian gure Gizarte Segurantzaren Sistema.

Premiazkoa da %0,25arekin haustea. Iruñeko eta Gasteizko Gobernuek neurriak hartu behar dituzte gure eros-ahalmena errekuperatzeko. Eta gainera, bermatu ez dadila pentsio bakar bat ere ez  egon pobreziaren mugaren azpitik. Nahi eta behar dugu bizi duintasunez. 

 

 

[BIDEOA] Bizkaibus borrokan

0

Albaro González (CAVSA) eta Iban Ureta (TCSA) LABeko delegatuek Bizkaibuseko gatazkaren gakoak azaldu dizkigute.

 

 

«Gazteontzako lan eskubideen gida», pauso bat aurrera LAB eta Ernairen arteko aliantzan

0

LAB eta ERNAIk duela urte beteko aliantzari jarraikiz, gazteen lan eskubideak jasotzen dituen gida aurkeztu du Bilbon. Gida aliantzaren ondorioa da eta gazteei geroa ukatzen dien sistemaren aurka borrokarako tresna izatera dator eta unibertsitatean, langile heziketa zentroetan, kalean eta enpresetan zabalduko da. Bigarren fase batean, gazte antolakundeak eta LABek gazteen lan eskubideen defentsan mobilizazioak iragarri dituzte.

«Gazteontzako lan eskubideen gida», pauso bat aurrera LAB eta Ernairen arteko aliantzan

Bi erakundeek “Gazteontzako lan eskubideen gida” aurkeztu dute gaur komunikabideen aurrean.

Ainhoa Etxaidek bi antolakundeen arteko aliantza kokatu du, Maiatzaren Lehenaren testuinguruan aurkeztu zena.

Aliantza honen helburuak honakoak lirateke. Batetik, langile eta gazte mugimenduen indarrak batu egoera aldatzeko borroka indartzeko. Konpartitzen dugun oinarri sendoena hori da: egoera hau ez dugu onartzen, ez dugu egoeraren aurrean gobernuek egiten ari direna onartzen eta ez dugu egiten dutena errespetatuko, egiten dutenaren kontra borrokatuko dugu egoera aldatu dezagun.

Bigarrenik, Ernai eta LABen arteko lankidetza antolatu borroka eskaintza eraginkor eta egoki bat egiteko. Maiatzaren lehenetik hona horretan ibili gara. Elkarlan eremuak zehazten, borrokan bat egiteko bideak arakatzen, bakoitzak bere eremuan borrokatzeko barne lanak egiten.

Aliantzaren emaitza da “Gazteontzako lan eskubideen gida”, bereziki kezkatzen gaituelako euskal gazteriaren egoera lan munduari dagokionez.

Etxaideren esanetan, gazteek beren aldea bete dute, inoizko gazteriarekin trebatuena eta prestatuena dugu. Eskaintzen zaien bakarra prekarietatea da eta bazterketa soziala da.

Ikasketak bukatuta gazteak ez dute eskubiderik eta ez dute eskubideak sortzeko aukerarik. Hiru aukera dituzte, familiari lotuta jarraitu, kanpora alde egin edo bazterketa soziala. Aurrekoaren ondorioz, kasurik onenean, guztiz prekarioa den enplegu bat onartzera behartuta daude. Gogoratzekoa da gazteen arteko langabezia %40tik gorakoa dela.

Etxaidek aipatu du bizi proiektu duin eta autonomo bat eraikitzeko eskubidea ukatzen zaiela gazteei. Hori da gaurko sistemaren errealitatea, egungo gobernuen politika bakarra gazteriari begira.

Egoera guztiz aldatuko litzateke gazteak lan munduan modu duin batean sartzeko aukera izango balute. Baina lan merkatuan sartzeko aukera lapurtu egiten zaie hartzen diren neurriekin: jubilazioak atzeratzea, enplegua sortzeko neurririk ez hartzea, gazteak kontratatzeko bide egokirik ez ezartzea eta gazteen kontratazioa lagunduko duten benetako bideak antolatzea.

Lan mundura sartzeko bideak guztiz prekarioak dira neurri handi batean; praktika kontratuak, krisi honetan nagusitzen ari diren kontratu partzialak… Norabide honetan nabarmentzekoa da instituzioen utzikeria. Adibidez, Eusko Jaurlaritzak orduan 3 euroko soldatak aurreikusten ditu bere gazteentzako planean.
Gazteak lan mundura nola sartzen diren erreparatuz egin da gida. LABen arabera sarbide duinen alde borrokatu behar dugu, gazteei euren burua defendatzeko eta euren eskubideen alde borrokatzeko tresnak ziurtatu behar dizkiegu.

Etxaideren arabera, ezin dugu errealitate honen aurrean beste alde batera begiratu eta LABen aldetik norabide hirukoitzeko lerroa finkatuko dugu. Lehenik, gazteak antola daitezen eta borroka dezaten laguntzea. Bigarrenik, borrokak bateratzea. Eta hirugarrenik, gazteen lan eskubideen aldeko borroka sindikala indartzea.

Gidak hiru norabidetan aurrera egiteko balio duela esanez amaitu du bere interbentziao Etxaidek. Egoeraren ezagutzea eta egoerari aurre egiteko tresna egin da gazteek borroka hau antolatu dezaten. Bestetik, gazteak lan merkatuan sartzeko dauden bide ankerrak gure indarrak batuz salatu eta borrokatuko dituen lerrorako tresna da. Hirugarrenik, lan munduan egoera hauek borrokatzeko konpromiso sindikalak hartuko ditugu: praktiken jarraipena, negoziazio kolektiboan klausula zorrotzagoak, egoera zehatzen salaketa…

Jarraian, Ernaiko bozeramaile Irati Sienrak hartu du hitza eta gidaren arrazoiak azalduz hasi du bere interbentzioa. Alde batetik, urrats berria da LAB eta Ernairen arteko aliantzan.
Gazteak lan merkatuan bakarrik daudela sinestarazi nahi dietela aipatu du, eskubide eta informazio gabe. Hasi berriak direnaren aitzakiapean esplotatu egin nahi dituztela. Gazteek bizi duten prekarietate basatia ez da kasualitatea. Bestetik, lan merkatu harremanak eraldatu nahi ditugunok, egoera zein den jakin eta borrokatu behar dugu (ditugun eskubideak eta eduki beharko genituzkenak). Gidak gazteria eta borroka sindikalaren arteko ekinbidea eta gazteria eta sindikatuen arteko harremana estutzen ditu.

Gida hau gazteen lan eskubideak zeintzuk diren ezagutzeko tresna da, gazte langileen atomizazioa gaindituz. Kapitalaren aurrean eta eskubideekin aberasten direnen aurrean antolatzeko beharra azalerazten du. Eskubideen murrizketa eta ukazioa etengabe ematen dela agerian uzteko tresna bezala kokatu du gida. Bestalde, inposatutako prekarietatearen aurrean gazteek burujabetza behar dutela aldarrikatzeko tresna da.

Gidaren edukiei dagokionez, kontuan hartu behar da borrokarako tresna bat dela. Informazioa emateaz gain praktikara begira tresna da, antolakuntza eta borrokarako tresna. Lau ataletan dago banatuta:

– Lan merkatuan sartu aurretik kontuan hartzekoak. Hemen gazteen lan bila daudenean kontuan izan beharrekoak jasotzen ditu, ABLEak zertarako diren, bekadun moduan dituzten eskubideak…
– Lan kontratuaren inguruko zehaztapenak. Dauden kontratu motak, bakoitzaren ezaugarriak…
– Behin kontratua sinatuta, kontuan hartzekoak. Nomina, lan osasuna, hitzarmen kolektiboak…
– Lan kontratuen amaiera. Kaleratzearen aurrean zer egin, nora jo…

Aurrera begirakoak ere izan ditu mintzagai Irati Sienrak. Gidaren zabalpena izango da aurrena. 12.000 ale argitaratuko dituzte. Zabalpenerako, hiru eremu identifikatu dituzte. Lehenik eta behin, hezkuntza, unibertsitate eta lanbide heziketako zentruak. Bertako gazteak dira gero lan merkatuan erarik prekarioenean sartuko direnak. Hitzaldi eta tailerrak antolatuko dituzte. Bigarrenik, kalea, gazteen borroka espazio naturala ere badelako. Herri eta eskualdeetan ere zabalpenerako ekimenak burutuko dituztela adierazi du. Eta hirugarrenik, enpresetan.

Zabalpenaz gain, aurrera begira ildo mobilizatzaile bati ekiteko asmoa dutela adierazi dute, gazteen eskubideen defentsan, eskubideak ezagutzetik borrokatzera igarotzeko.

 

 

Akordio faltan Bizkaibuseko langileak greba deialdiekin aurrera jarraitzen dute

0

Atzo sindikatuak eta Bizkaiko Aldundia Bizkaibusen bizi den egoera desblokeatzeko bilera izan zuten. Egun osoan luzatu zen bileran, naiz eta aurrepausu batzuk eman elkarrizketetan, sindikatuek ez dute Aldundiarekin lanpostuak eta egungo zerbitzuak mantenduko dituen akordiorik lortzeko aukerarik ikusi, eta beraz mobilizazio eta greba egunekin jarraituko dutela adierazi dute. Gaur bertan, 10:00etan EITBko egoitzatik hasiko den manifestazioa deitu dute.
 

 

 

LABek Osakidetzaren EPE iragarpena hauteskunde propaganda hutsa dela deritzo

0

Gaurko Mahai Sektorialeko bileran, Osakidetzako Zuzendaritzak egin duen proposamena guztiz ez-nahikoa izan da. Osakidetzak ez du zentzuzko proposamenik jarri mahai gainean modu errealista batean ez baitie heltzen batasun sindikalaren aldarrikapen biei.

Bertaraturiko sindikatuok tristura handiz ikusi dugu Osakidetzak zelan galtzen zuen sektorean aurreikusita dauden lanuzteak gelditzeko aukera. Osakidetzak 2014-2015 epealdian deitu nahi dituen 2 EPE prozesutan zentratu egin du negoziatzeko proposamena. Balizko EPE hauek barne promoziorako 474 plaza eta deialdi librerako beste 474 ekarriko lituzkete, baina kategoriak eta epeak zehaztu gabe.

LAB sindikatuak honako EPE iragarpenari hauteskunde propaganda hutsa deritzo eta enplegu suntsiketa izkutatzen duela baieztatzen dugu. Orain arte lanean aritu den langile kopurua egonkortzeko, 2018 urte bitartean 15.000 plaza finko sortu beharko lirateke. Gure kalkuluen arabera, 2018ra bitartean 4000 langile inguru jubilatuko dira; beraz, 2104-2105 urteotako jubilazioen %10 eta %50 soilik kubrituko lituzkeen EPE bati buruz aritzeak gainontzeko %90 eta %50ak deuseztatuko direla esan nahi du.

Orain da garaia batasun sindikala irmotasunez defendatu eta mobilizazioen egutegiarekin aurrera egiteko. Gaur bertan, ehunka langile mobilizatu gara zentro guztietan, bertan zeuden erabiltzaileen erabateko elkartasunez eta animoz. PNV eta Darponen propagandak, EPE berriak proposatuz, ospitale berriak eskainiz eta inaugurazioz inaugurazio korrika ibiliz, ez du inor engainatzen. Euskal jendarteak oso argi dauka osasun publikoa defendatzen ari garela. PNVren esku dago konponbidea.
 

 

 

 

LABek azpikontratetako enplegu eta lan-baldintza duinak defendatzeko ekimena aurkeztu du

Ainhoa Etxaide eta Xabier Ugartemendiak, garbiketa, eraikuntza, lorezaintza, egoitzak, garraioak, mantenua, anbulantziak, kiroldegiak, telefono-arreta eta jantokietako delegatuek lagunduta, azpikontratetan klausula sozialak sartzeko ekimena aurkeztu dute gaur komunikabideen aurrean.

Lan eta zerbitzuen azpikontratazioa Euskal Herriko instituzioetan agintean egon diren alderdiena da, nagusiki EAJ, PSE eta UPNrena. Politika interes ekonomiko pribatuen mesedetan jartzearen argibide argienetakoa da. Dimentsio nabarmena duen arazoa du, zerbitzuak etengabe pribatizatzeko politikaren ondorio. Praktika honek negozio biribila suposatu du enpresarientzat, diru publikoz finantziatua. Honek irabazien gorakada ekarri du, prekarietatearen kontura.

Bide pribatizatzaile hau bi gezurretan oinarritu da. Lehena, kudeaketa pribatua publikoa baino hobea dela, errealitatearekin talka egiten duena, azpikontratazioek zerbitzua kaltetzen baitute. Bigarrena kosteak merketzeari buruzkoa da. Argudio hau ez da eusten enpresa azpikontratatzailerearen irabazi-marjina bermatu behar delako.

Azken urteotako azpikontratazioen bilakaera betikoen, boterearen lagunak diren enpresarioen mesedetan dagoen menpeko politikaren adibide argiena da.

Lehenik eta behin, enplegu suntsiketa. Zerbitzu bera eskaintzen da, aurrekontu berdinarekin finantzatua, murriztutako plantilekin.

Bigarrenik, muturrueko prekarizazioa, errentagarritasuna bermatu lan erreforma baliatuz. Emaitza, zerbitzuaren kalitatea kaltetzea, prekarietatearen eta langileen lan-baldintza kaskarren ondorioz.

Hirugarrenik, aurrekontu publikoaren azpitik egiten diren eskaintzak.

Egoera honen aurrean, LABek konpromiso argiak eskatzen dizkie instituzioei enplegua bermatu eta lan-baldintzak hobetzeko. Era berean, eskatzen du gai honetako politika enplegua eta langileak babestea izan dadila eta ez enpresariei irabaziak bermatzea.

LABek borondate politikoa eskatzen du egoera hau gainditzeko, enpresarien irabazien gainetik langileen interesak lehenetsiz, aurrekontu berdinarekin.

Horretarako, azpikontratazioetan klausula sozialak sartzea eskatzen du; instituzio bakoitzak, bere esparruan, kontratu publikoak eskuratzeko baldintzak zehaztea. Neurri ezberdinak dira, hiru alderditan zentratzen direnak, enplegua (subrogazioa, aukera-berdintasuna), lan-baldintzak (hitzarmena, lan-osasuna…) eta kalitatea (euskara).

Posible da. Zentzu honetan, mozioak aurkeztu dira zenbait udaletan, Donostia eta Mungian, adibidez. Bihar aurkeztuko da Gipuzkoako Aldundian. LABek horrelako eskariak egingo ditu Bizkaia eta Arabako Aldundietan; Bilbo, Iruñea eta Gasteizko udaletan eta Gasteiz eta Iruñeko Gobernuetan. Ekimen hau instituzio eta ente publiko guztietara hedatu beharko litzatekeela ere uste du LABek, alderdi politikoekin batzartuko da horretarako.

Ekimen hau lan-zentruetara ere eramango du LABek, zenbait euskarri informatibo dituen kanpainaren bidez.

 

 

LAB: «Nafarroa osoan euskara ofiziala izan arte lanean jarraituko dugu»

PSN-ren orain arteko jarrera inmobilistei, edo orain arte Nafarroan aldaketari behin eta berriz ateak isteko bete duen paperari, erreparatzen badiogu, pausu positibotzat jo beharko genuke gaurkoa balorazioa Vascuenceren legean aldaketak egiteko proposamena.

PSN, I-E eta NaBai alderdi politikoek, azto Nafar parlamenduan, Vascunceren legean aldaketak egiteko porposamena aurkeztu zutela jakin dugun honetan, LABen balorazioa kaleratzea ezinbestekotzat jo dugu, euskararen normalizazioan ere lanean dihardugun eragilea izanik.

PSN-ren orain arteko jarrera inmobilistei, edo orain arte Nafarroan aldaketari behin eta berriz ateak isteko bete duen paperari, erreparatzen badiogu, pausu positibotzat jo beharko genuke atzokoa.

Hori hala da, baina ezin dugu ahaztu planteatzen duten aldaketa ”zonalde ez baskofonoetan” euskaraz ikasteko aukera zabaltzea suposatzen duela, beti ere gaur egungo zonaldeen sistema auzitan jarri gabe, eta praktikan honetarako aukerak mugatuak izaten jarraituko dutelarik, kontuan izan behar dugulako “zonalde ez baskofonoetan” D eredua ezartzeko eskuduntza Nafar Gobernuari dagokiola.

Nafar guztiak, bizi diren lekuan bizi direla, euskaraz bizitzeko aukera izan behar dutela da gure aldarria, herritar guztiak izan behar dituzte hizkuntz eskubide berdinak, hortaz Vascunce legea aldatu ordez lege hau bertan behera utzi eta Nafarroa osoan euskara ofiziala izan arte lanean jarraituko dugu.
 

 

 


LAB, gure sindikatua

0

Egoera politiko, ekonomiko eta sozialak bultzatuta Euskal Herrian bizi dugun errealitatearen aurrean sindikatuari sortzen zaizkion erronkak azaldu eta haiei aurre egiteko langileok elkarrekin LABen borrokatzeak duen garrantzia azpimarratzen duen bideoa.

Hauteskunde sindikalen epealdi garrantzitsuenean sartzera goaz eta sindikatua bertatik indarberritua ateratzeak langileok eta euskal herritarrok aldarrikatzen dugun aldaketaren bidean urratsak emateko aukerak biderkatuko ditu. Eta horregatik, Guk LABekin batera egin nahi dugu bidea.