2026-09-21
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaGipuzkoako Diputazioak azpikontratak arautzeko onartutako arau forala positibotzat jotzen du LABek

Gipuzkoako Diputazioak azpikontratak arautzeko onartutako arau forala positibotzat jotzen du LABek

LABek atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartu zen “erosketa publiko sozialki arduratsuari buruzko edukiak jasotzen dituen arau forala”ri buruzko balorazio positiboa egiten du.

Arau Foral honen helburua da, Gipuzkoako Diputazioak azpikontratatzen dituen zerbitzu guztietarako, enplegu eredu bat babestea, enplegu duina eta kalitatezko zerbitzua bermatuz eta azpikontratazioa lan baldintzak prekarizatu, zerbitzuaren kalitatea okertu eta kapital publikoa iteres pribatuen esku jartzeko betiko logika aprutuz. LABek arau honi ekarpenak egin dizkio eta ontzat hartuak izan dira.

Hau da LABek publikoki iragarri zuen dinamikaren helburua, juntetan, parlamentuetan eta udaletan mozioak onartu ditzaten, baldintza pleguetan azpikontratetako langileen lan baldintzak hobetzeko klausula sozialak sartzeko erabakiak hartuz.

Obra publikoetarako Arau Forala Bildu, PSE eta Aralar taldeek onartu bazuten ere, beste esparru batzuetarako helburu berdinari erantzuten dion gaurko araua aho batez onartu da. Horrela, argi geratzen da enplegu eredu jakin baten alde eta zerbitzuaren kalitatearen alde egitea erabaki politikoa dela.

Atzoko erabakia ez dator bat PVNk Bilboko udalean azaldutako jarrerarekin, plenoan daukan gehiengoa erabili zuen, sindikatu honek aurkezturiko mozioa urriko plenoan eztabaidatzea ekiditeko. Gipuzkoarrentzat ona dena, ona da Bilbotarrentzat ere.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.