2024-04-26
HomeUncategorizedLAB, gure sindikatua

LAB, gure sindikatua

Egoera politiko, ekonomiko eta sozialak bultzatuta Euskal Herrian bizi dugun errealitatearen aurrean sindikatuari sortzen zaizkion erronkak azaldu eta haiei aurre egiteko langileok elkarrekin LABen borrokatzeak duen garrantzia azpimarratzen duen bideoa.

Hauteskunde sindikalen epealdi garrantzitsuenean sartzera goaz eta sindikatua bertatik indarberritua ateratzeak langileok eta euskal herritarrok aldarrikatzen dugun aldaketaren bidean urratsak emateko aukerak biderkatuko ditu. Eta horregatik, Guk LABekin batera egin nahi dugu bidea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskara baztertzailetzat jo eta hizkuntzaren normalizazio prozesua kolpatzen duen enegarren epaia

Euskal administrazioa euskalduntzeko prozesuaren aurka pairatzen ari garen oldarraldiaren barruko epai berri bat ezagutu dugu. Kasu honetan, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Eibarko udaltzain lanpostu baterako euskara-eskakizuna frogatu beharretik salbuetsi ditu hautagaiak ezohiko egonkortze deialdi batean, hautagaietako batek jarritako helegitea partzialki onartuta.

Lan osasuna bermatzeko prebentzioa jorratzea premiazkoa dela aldarrikatu dugu sindikatuok

Gaur, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan gauden honetan, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, HIRU eta CGT (Nafarroan) sindikatuok osatzen dugun intersindikalak irmoki salatu dugu langileok gure osasuna jokoan ipintzen dugula, bizitza duin baterako diru sarrera nahikorik bermatzen ez duten enpleguetan.

Nafarroako Arartekoak Hezkuntzari gomendatu dio Lanbide Heziketan diharduten PTak ere “saritu” ditzala

LABek eskatuta, Patxi Verak zuzentzen duen erakundeak Hezkuntzari eskatu dio beharrezko neurriak har ditzala Lanbide Heziketako PTei ere aplikatzeko DBHra atxikita daudenek jasotzen duten soldataren %5,45eko osagarria.