2025-12-30
Blog Page 1168

Ainhoa Etxaide “epaiketa hauek guztiz lekuz kanpo daude, ez ziren sekula martxan jarri behar”

0

Madrilgo audientzia Nazionalean burutzen ari den 28 gazteren makroepaiketaren baitan, defentsaren hainbat lekukok hartu dute hitza azken bi egun hauetan. Horien artean, Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari Nagusiak, Madrilerako bidaia egin du. Hona hemen bere hitzak:

“LABen izenean gazte guzti hauen absoluzioa aldarrikatu behar dugu, egiten ari diren epaiketa salatu behar dugu. Azken finean epaiketa politikoa baita, ez dago honen inolako zalantzarik berriro ere deklaratu behar izan dugunean. Antzerki hutsa da, lotsagarria da, eta beraz salatu eta absoluzioa eskatu behar dugu.
Horrez gain uste dugu momentua dela euskal gazteriari zor zaion antolatzeko eskubidea aldarrikatzeko eta eskubide hori ziurtatuko dion egoera demokratikoaren bila urratsak emateko.
Iruditzen zaigu epaiketa hauek guztiz lekuz kanpo daudela, ez ziren sekula martxan jarri behar, ez lehen eta are gutxiago orain. Egoera baten adierazle dira. Euskal Herria oraindik demokratizatu behar dela adierazten dute eta gazte hauek demokratizaio honetan parte hartu nahi dute modu antolatu batean, beren ekarpenak eginez eta hori da guztion artean defendatu behar duguna.
Absolizioa bakarrik ez, antolatzeko eskubidea eta antolaketa horren bitartez gazteek beste Euskal Herri baten eraikuntzan parte hartzeko konpromisoa eta inplikazioa bideratzeko eskubidea da aldarrikatu nahi duguna”
 

 

 

Euskal Herriak bere bidea egitea ezinbestekoa da, baita negoziazio kolektiboko esparruan ere

0

Datorren azaroaren 19an Papergintzaren Estatuko Hitzarmen Kolektiboko negoziazio mahaia eratuko da Madrilen. Sindikatuari bertan parte hartzeko egin diguten gonbidapenaren aurrean, LAB sindikatuak ezezko erantzuna eman du ondoko arrazoiengatik:

-Gaur egun, badago Gipuzkoan Papergintzako Hitzarmen Kolektiboa. Sektoreko lantoki guztietan aplikagarria den hitzarmena eta, hain zuzen ere, hau berritzeko hurrengo hilabetetan negoziazioei ekingo zaie.

– Beraz, Mahai hori osatzen duten alderdi guztiei eta, bereziki, CCOO eta UGT sindikatuei exijitzen diegu, ez dezatela, egun, Gipuzkoako hitzarmenak arautzen duen inongo gairik bereganatu. Gipuzkoako sektoreko langileek ez lukete ulertuko, berezkoa ez den beste eremu batetan beste batzuk beren lan baldintzak negoziatzea.

-Egungo lan erreformak bilatzen duen negoziazio kolektiboaren zentralizazioaren aurrean, estatuko hitzarmenak lehenetsiz lan baldintzak okertzeko helburu argiarekin, eta honela herrialdetako sektore hitzarmenak kinka larrian jarriz, LAB sindikatuak ez dio inongo zilegitasunik emango, eta honen ondorioz, ez dugula negoziazio horretan parte hartuko jakinarazten dugu.

– LABen iritziz, Euskal Herriak bere bidea egitea ezinbestekoa da, baita negoziazio kolektiboko esparruan ere. Horretarako berezko lan harreman eredu bat behar dugu, egungo hitzarmenak eta lan eskubideak errespetatuko eta bermatuko dituena. Borroka honetan datza, hain zuzen ere, gaur jendarteratzen dugun erabakia.
 

 

 

LABek Arriaundiko 5 langile kaleratuen berronartzea exijitzen du

0

Arriaundi Bingen Vizcarra buru duelarik, lanpostuen kontra doa. Azkena bost langileen kaleratzea izan da. Bere gestio txarra eta zuzendaritzaren inkonpetentziak Arriaundiko goxotegia hondamendira eramango du. Bere helburu zitalak lortzeko, Goxotegiko atala astiro astiro hiltzen uzten ari dira. LAB Arriaundiko langileekin batera dago eta ez du enplegu suntsiketarik onartuko.

LABen eskaerak Arriaundiko zuzendaritzari
– Berehalako 5 langile kaleratuen beronarpena.
– Bateratua den irtenbide bat bilatzea.
– Goxotegiko langile guztien subrogazioa.
 

 

 

LABek Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen egoera salatu egin du Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean

0

LAB sindikatuko kide eta Osasun Mentaleko langile bik parte hartu dute gaurko Osasun Batzordean. Bertan, azken urteotan Osakidetzako Zuzendaritzak alor honetan harturiko antolakuntza erabakien errepasoa egin dute eta, era berean, LABen jarrera argi utzi dute: osasun mentala urte luzetan kokatua izan den lekutik ateratzeko eta modernizatzeko unea da, baina inondik inora hospitaleetako oheak itxiz; langile kopurua murriztuz eta sektorea pribatizatuz.

Izan ere, aipaturikoak dira, hain zuzen ere, azken hilabeteotan Bizkaiko Osasun Mentaleko langileek burutu dituzten mobilizazioen zergatiak. Zentzu honetan, LABen aldarrikapenak dira, besteak beste: Europarekin parekatzen den diru inbertsioa osasun mentalean; plangintza egoki eta demokratikoa, errekurtsoak optimizatuz; familiak laguntzeko gastu soziala igo; MIR, PIR eta EIR kopurua handitu, gorantz doan eskaerari aurre egiteko behar beste profesional lortze aldera; langile guztiontzako formakuntza egoki eta eguneratua.
 

 

 

LABek Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen egoera salatu egin du Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean

0

LAB sindikatuko kide eta Osasun Mentaleko langile bik parte hartu dute gaurko Osasun Batzordean. Bertan, azken urteotan Osakidetzako Zuzendaritzak alor honetan harturiko antolakuntza erabakien errepaso egin dute eta, era berean, LABen jarrera argi uztea ere: osasun mentala urte luzetan kokatua izan den lekutik ateratzeko eta modernizatzeko unea da, baina inondik inora ospitaleetako oheak itxiz; langile kopurua murriztuz eta sektorea pribatizatuz.

Izan ere, aipaturikoak dira, hain zuzen ere, azken hilabeteotan Bizkaiko osasun Mentaleko langileek burutu dituzten mobilizazioen zergatiak. Zentzu honetan, LABen aldarrikapenak dira, besteak beste: Europarekin parekatzen den diru inbertsioa osasun mentalean; plangintza egoki eta demokratikoa, errekurtsoak optimizatuz; familiak laguntzeko gastu soziala igo; MIR, PIR eta EIR kopurua handitu, gorantz doan eskaerari aurre egiteko behar beste profesional lortze aldera; langile guztiontzako formakuntza egoki eta eguneratua.
 

 

 

Edurne, Jabi eta Luz delegatuekin solasean

Edurne Lekunberri, jabi Arriola eta Luz Ibañezek errepikatzea erabaki dute, hauteskunde sindikal hauen ostean beste lau urtez arituko dira lankideen eskubideak defendatzen. Iraultzeneko taldearekin aritu dira berriz aurkezteko arrazoi eta hemendik aurrera izango dituzten erronken inguran (170. zenbakia).

Edurne Lekunberri, LABeko delegatua Iruñerriko Egunsenti haurreskolan


Luz Ibañez Juaristi, LABeko delegatua BIHARKO enpresan


Jabi Arriola, delegado de LAB en la empresa PINE


{linkr:related;keywords:iraultzenElkarrizketa;limit:15;title:Bideo+gehiago}

Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoan

0

Santi Brouard eta Josu Muguruza, 30 eta 25 urte erahil zituela gerra zikinak. Bihar, azaroak 15 Euskaldunan eta azaroaren 20an Bilboko Errekalden omenaldia jasoko dute bi militante abertzaleek. "Apur ditzagun kateak" lelopean Sortuk omenaldia egingo die bihar Bilboko Euskaldunan arratsaldeko 18:00etan.
 

 

 

LABeko Heldu eta Pentsiodunen Batzar Nazionala Amurrion

LAB sindikatuko Helduak eta Pentsiodunak Arloak Batzar Nazionala burutu du gaur Amurrion. Besteak beste, independentziak guztioi ekarriko lizkiguten onuretaz mintzatu dira bertan.
 

 

 

EHUko LABek Jaurlaritzaren aurrekontuek unibertsitate publikoa arriskuan jartzen duela salatu du

0


LAB sindikatua Jaurlaritzari 2015ko aurrekontuak onartezinak direla eta unibertsitate publikoa arriskuan jartzen duela esan dio gaur Bilbon egindako elkarretaratzean. LABek ez du onartzen UPV/EHUren funtzio publikoa arriskuan jartzea eta Errektoreari, unibertsitatearen jardunerako behar diren baliabideak exijitzea eskatzen dio.

EUSKO JAURLARITZAREN 2015erako AURREKONTUAK, ONARTEZINAK. UNIBERTSITATE PUBLIKOA ARRISKUAN 

1. Onartezinak, arriskuan jartzen dutelako UPV/EHUren izaera publikoa. Finantziazio pribatua edo tasen igoera justifikatzeko diru nahikorik ez izatea aitzakia ezin hobea bihur daitekeelako pribatizazioaren bidean. 

2. Onartezinak, enplegua, soldatak eta lan baldintzak arriskuan jartzen dituztelako. Aurrekontuetan aurreikusitakoarekin UPV/EHUk ezin izango duelako Jaurlaritzak iragarri duen 2012ko aparteko ordainsariaren %25 ordaindu. Are gehiago pertsonaleko egungo kostuak behar bezala ez aurreikusteaz gain beste administrazio publikoek igoerak eta hobekuntzak iragartzen dituzten bitartean UPV/EHUko langileentzat ez dutelako  halakorik aurreikusten.

3. Onartezinak, Euskal Unibertsitate Sistemaren Legeak agindutakoa baztertuz, egungo finantziazio eredua arriskuan jartzen dutelako. Nahiz eta 3/2004 Legeak horrela agindu, oraindik UPV/EHUk ez duelako ezagutzen finantziazio nahikoa izango duen ez 2015eko ekitaldirako ezta, Unibertsitate Planaren eskutik, 2018arte garatu nahi dituen proiektuak finantzatzeko. 

4. Onartezinak, arriskuan jartzen dutelako Unibertsitate Plana eta Urte Askotariko Planaren ondorioz sortutako eraikuntza berrien irekiera. UPV/EHUk bost eraikuntza berri (Leioako Plataforma Zientifikoa, Bioteknologia Zentroa eta Biofisika Zentroa; Gasteizko Ikerkuntza eta Ikasketa Aurreratuetako Zentroa eta Donostiako Prestakuntza eta Berrikuntzarako Balioanitzeko Zentroa) martxan jartzeko asmoa bazuen ere ezin izango duelako egitasmo hori gauzatzea finantziazio nahikorik izan gabe.

5. Onartezinak, ezin delako  aurrekontuetan ezer aurreikusi gabe medikuntza fakultate berria eraikiko dela iragarri. Are gehiago, indarrean izan behar zen Urte Askotariko Inbertsio Plana bertan behera utzi ondoren horrelako iragarpena lotsagarria dela deritzogu. 

6. Onartezinak, arriskuan jartzen dituztelako  datozen urteetarako ikerkuntza proiektuak. Egun ezinbestekotzat jotzen eta behin eta berriz goraipatzen diren ikerkuntza eta berrikuntza garatzea ezinezkoa izango delako inbertsiorik gabe. Eta bi egiteko horien oinarrian EAEn UPV/EHUk buruturiko ikerkuntza lana azaltzen da eragile nagusi gisa. Baina 2011-2014 Unibertsitate Planak aurtengo abenduaren 31n epe-muga badu ere eta 2015erako Aurrekontu-proiektua aurkeztu bada ere, oraindik 2015-2018 Unibertsitate Plan berria ez dugu ezagutzen.

7. Onartezina, beketarako 2014an baino bi milioi gutxiago aurreikusten direlako 2015erako aurrekontuetan. Aurten unibertsitateko bekentzat ia 30 milioi egon badira ere, 2015erako aurreikusten dena ez da heltzen 28 milioira.

LABek ez du onartzen UPV/EHUren funtzio publikoa arriskuan jartzea eta Errektoreari, unibertsitatearen jardunerako behar diren baliabideak exijitzea eskatzen dio. UPV/EHUk etorkizunik izatea nahi badu, Eusko Jaurlaritzak urtea bukatu baino lehen onartu behar diren  Aurrekontuetan finantziazio nahikoa bermatu behar du 2015 eta hurrengo urteotan irakaskuntza eta ikerkuntza, enplegua eta lan-baldintzak ez daitezen nabarmen okertu.

1.	Grafikoa. Eusko Jaurlaritzaren ekarpenak UPV/EHUri. 2010-2015 bitarteko bilakaera.

 
DATUAK

1.    Gastu arrunterako aurrekontu-proiektuak 2014an baino 1.463.000 € gehiago jasotzen ditu, baina:

  • 2012ko aparteko ordainsariaren %25a  2.800.000 € dira.
  • Pertsonalaren gastu-irristatzea  gutxienez 1.100.00 €  suposatuko du.
  • Hornigaien gastu-igoerarik ez da aurreikusi.

2.    Inbertsio eta azpiegiturak:

  • 2014an 6.000.000 €  aurreikusi ziren; 2015erako ezer ez (0 €).
3.    Bekak:
  • 2014an 29.695.900 € jasotzen ziren aurrekontuetan. 2015ean aurreikusita dagoena 27.803.700 € dira (-1.892.200 €).