2026-09-21
HomeIndustriaMetalgintzaLABek benetako negoziazioa eskatzen du Arabako Metalgintzan

LABek benetako negoziazioa eskatzen du Arabako Metalgintzan

LABek atzo, hilak 9 Arabako Metalgintzako Mahaiaren bezperan, mobilizazio ezberdinak egin zituen “SEA, UGT-CCO, Arabako langileei iruzurrik ez, Metaleko hitzarmena duina eta blindatua” lelopean.

LABeko ordezkariok Gasteizko kalean zeharkatu ondoren, SEAko presidentearen enpresaren aurrean (AUXITEC) elkartu ziren benetako negoziazioa eskatzeko. Izan ere, Arabako Metaleko Mahaien egiten dira bata bestearen atzean baina bertan ez dago inolako negoziaziorik. SEAk bere neurriko hitzarmen bat nahi du -murrizketekin, Arabako enpresetan ez aplikatzea baliatzen duena, langileon eskubideak bermatzen ez dituena,..- eta gainera orain eragin mugatuko hitzarmena sinatzea eskaini die UGT -jada onartu du- eta CCOO sindikatuei. Beraz, iruzurra egin nahi diete langileei, beraien eskubideak bermatu gabe eta ziurgabetasun egoera are gehiago zabalduz.

LABek ez du onartzen iruzur hori eta dei egiten die sindikatu horiei gehiengoak errespetatzeko. Ez zen inolaz ere legitimoa izango, hauteskunde sindikalen epealdian egonda, langileen %33a ordezkatzen dutenek gutxiengoan sinatzea.

Guk gure presentziaren suspentsioa mahaian mantentzen dugu negoziaziorik egon ezean, ezin baitiogu egoerari normaltasun irudia eman. Aldi berean, gure prestutasuna berretsi nahi dugu hitzarmena gehiengoan sinatzeko, beti ere akordioa batean oinarritzen bada, bere aplikazioa ziurtatuta badauka eta langileon lan baldintzak mantentzen baditu. Norabide horretan jarraituko dugu lanean, mobilizatzen eta ekimenak martxan jarriz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.