2026-11-18
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaHezkuntza Sailak ordu gehigarriak egitera behartzen du

Hezkuntza Sailak ordu gehigarriak egitera behartzen du

Langabezi tasa gure Erkidegoan %13 ingurukoa den honetan, hezkuntza Sailak ordezkapen zerrendak irekitzeari ezetz esan dio. LABek behin eta berriz salatu du ikastetxeetan sukalde eta garbiketako langileak ez ordezkatzearen ondorioz bizi dugun egoera. 641 plazek osatzen duten kolektibo honek bi urte daramatza ikusten langileak ez direla ordezkatzen gaixo daudenean, kasu batzuetan 15 egunez. Honengatik lanean ari direnak ordu gehigarriak egin behar izaten dituzte zerbitzua betetzeko.

Gogoratu behar dugu gaixotasunagatik bajan dauden langileak %50eko soldata murrizketa izaten dutela, bestaldetik postu horiek ez dira betetzen eta ez dira kontratu berriak egiten honek berarekin dakarren aurrezkiarekin, ordu gehigarriak denborarekin ordaintzen baitira, hori bai beti ere zerbitzuak okerrera egiten ez duen bitartean.

Hau da, Hezkuntza sailak baja osagarrietan, ordezkapen kontratuetan eta karga sozialetan aurrezten du, hauek ez baitute gora egiten zentruetan geratzen direnek betetzen dutelako zerbitzua.

LABek explotazio praktika hauek salatzen ditu eta Cristina Uriarteren sailari duen ardurarekin bete eta sukalde eta garbiketako ordezkapen zerrendak ireki distan eskatzen diogu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eskatzen du BFAko eta GUFEko plantilla handitzea zenbait unitatetan, ez baitago langile kopuru nahikorik

Bizkaiko Foru Aldundiko-GUFEko LABen atal sindikalak proposamen bat aurkeztu zuen joan den astean Batzar Nagusietan, bi erakundeen Lanpostuen Zerrenda (LPZ) handitzeko eskatuz, Bizkaiko aurrekontu-proiektuan bertan 2027an ezartzen diren langile-hazkundearen aurreikuspenetatik harago.

Lan eremuan indarkeria matxistaren aurkako konpromisoak behar direla aldarrikatzera kalera aterako gara azaroaren 25ean

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunaren harira, LABetik mobilizazio bana deitu dugu Gasteizen eta Iruñean.

Salatzen dugu Correoseko bulegoak eta banaketa-unitateak gainezka daudela kontrataziorik egin ez delako

Posta bidezko botoa onartzeko azken eguna bihar izango da, eta LABen atal sindikalak salatu du bulegoak eta banaketa-unitateak gainezka daudela, hauteskunde-kanpainak eragindako jarduera-igoeraren eta kontratazio faltaren ondorioz. Egoera horrek agerian uzten du, beste behin ere, enpresaren aurreikuspen eta plangintza falta.