2026-09-16
HomeEkintza PolitikoaUPN eta PSNk eskupekoa eman diete UGT eta CCOOi, Erregimenarekin lerratzearen ordainetan

UPN eta PSNk eskupekoa eman diete UGT eta CCOOi, Erregimenarekin lerratzearen ordainetan

Nafar langileriaren gehiengoak aldaketa politiko eta soziala eskatzen duen bitartean, UPN eta PSNk nafar guztionak diren 900.000 euro eman diete CEN, UGT eta CCOOi, Erregimen ustelarekiko euren leialtasuna bermatze aldera. Nafarroan ez dago black txartelik; prebendak Parlamentuan eta egun argiz ematen dituzte.

“Elkarrizketa Soziala” izenekoak langileon kontura aberastu den elite ekonomiko eta politikoari babesa eman dio. Lan prestakuntza bezalako politika publikoen pribatizazioa suposatzen du. Gainera, hainbat erkidegotan atzeman denez (Andaluzia, Madrid, EAE, Galizia), Patronala, UGT eta CCOOek diru publikoaz egiten ari diren erabilpena irregularra ziaten ari da. 

Hainbat eremuetatik UGT eta CCOO “sindikatu errepresentatiboenak” direla esaten denean, gogorarazi beharra dago hauteskunde sindikaletan emandako bozen %50era ere ez direla iristen. Areago eta gehiago, CCOOek ez ditu “sindikatu errepresentatiboena” izateko eurek ezarritako irizpideak ere betetzen Nafarroari dagokionez, izan ere Nafarroan 1.500 ordezkaritik jaitsi baita. 

Edozein kasutan ere, eztabaida nagusia honako hau da: zein da nafar langileriak behar duen lan harreman eredua? LABen ustez, honako lau irizpidetan oinarritzen dena: MARKO PROPIOA; DEMOKRAZIA; SISTEMA PUBLIKOA eta SINDIKALISMO AUTONOMOA. Zehazkiago, honakoa proposatzen dugu:

1. LAN HARREMANETARAKO ESPARRU PROPIOA
-Madrilen aurrean blindatutako arautegi laboral propioa, eskubide laboralak berreskuratu eta zabaltzera bideratutakoa. 
-Nafarroako sektore publikoan negoziazio kolektiborako eskubidearen berreskurapena. Gobernuak ezingo du aplikatu inongo murrizketarik alde bakartasunez. 

2. DEMOKRATIZAZIOA ETA LAN ARLOKO INSTITUZIOEN NORABIDE ALDAKETA 
-Lan Auzitegiaren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren demokratizazioa. Biek ala biek langileria osoari ematen diote zerbitzua, bakoitzaren afiliazio sindikala gora-behera. Beraz, bere erabaki esparruetan parte hartzeko aukera eman behar zaie Nafarroan ordezkaritza duten sindikatu guztiei. 
-Lan Auzitegia, Nafarroako Enplegu Zerbitzua nahiz Lan Osasunaren Institutuaren norabide aldaketa, eskubide laboralen defentsa eta hobekuntzarako tresna eraginkorrak izan daitezen. 
-Lan harremanetarako organo publiko baten sorrera. Nafarroan ordezkaritza sindikala duten sindikatu guztiek parte hartu ahalko dute bertan, inolako baldintza ideologikorik gabe. 
-Nafarroarako Lan Ikuskaritza propio baten sorrera. 

3. LAN PRESTAKUNTZARAKO SISTEMA PUBLIKOA
-Lan prestakuntzarako sare publikoa. Nafarroako Gobernuak zehaztuko du bere eskaintza, udalen, enpresen eta sindikatu guztien parte hartzearekin. 
Hezkuntza Saileko langileek emango dituzte ikastaro horiek, lanbide heziketako ikastetxeetan edota bestelakoetan, lanbide heziketarekin sinergiak sortuz. 
-Gaur egun CEN, UGT eta CCOOek eramaten duten diru publikoa lan prestakuntzako sare honetara bideratuko balitz, A mailako 607 irakasle kontratatu ahalko lirateke. Honek hezkuntza sistema publikoa indartu ez ezik lan prestakuntza hobetu ere egingo luke, lanbide heziketarekiko sinergiei esker. 

4. SINDIKATUEN FINANTZIAZIO PUBLIKO OBJEKTIBOA
-Sindikatuei ematen zaizkien dirulaguntza publikoak objektiboak eta sindikatu bakoitzaren ordezkaritzaren araberakoak izan behar dira. Nahierara emandako dirulaguntza oro ezabatu beharra dago. Neurri hau da sindikalismo autonomo baterako bermea. 

5. ENPLEGUA ESKURATZEKO AUKERA BERDINTASUNA
-Nafarroako lantoki askotan ematen den diskriminazio bikoitza (afiliazio sindikalaren nahiz sexuaren araberakoa) ezabatu beharra dago. KYBSEko eredua, beharrezkoak diren hobekuntzekin, Nafarroako gainontzeko lantokietara zabaltzea proposatzen dugu: enplegu poltsa osatu, parekidea (%50 gizonak, %50 emakumeak) eta zozketa bidez. 

6. ASKATASUN SINDIKALEN BEHATOKIA
-Nafarroako lantokietan askatasun sindikalak babestu eta hauteskunde sindikaletan berme demokratikoak berma daitezen, erakunde publiko baten sorrera.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Desgaitasunaren sektorea Administrazioarekin parekatzea eskatu dugu, zaintza-sistema publiko baterantz aurrera egiteko

LABetik proposamen formal bat helaraziko diogu mahaiari, bi urte baino gehiagoko geldialdi sektorialaren ondoren, eta ANADPen pribatizatutako langileen subrogazioa eskatzen dugu.

Santurtziko Ander gaztearen kasuan dauden ardura zuzen eta politiko guztiak argitu ditzatela exijitzen diegu udalari eta Segurtasun Sailari, justizia egin eta gertakari larri hauek...

Gaur publiko egin den bideoak agerian utzi du Santurtziko Ander gaztearekin era oso bortitz eta desegokian jardun zuten udaltzainek gertatutakoa ezkutatu dutela eta haien arduradunek babestu egi

Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa deitu dugu LAB sindikatuak eta Testako maizterrek

Etxabakoitz, Buztintxuri, Artika, Sanduzelai eta Arrotxapeko bizilagunek, LABen babesarekin, manifestazioa iragarri dute Iruñean urriaren 17rako. Mobilizazioaren helburua da salatzea Testak ez dituela berritu BOE...