2025-12-22
Blog Page 1149

Kontratazio publikoan klausula sozialak sartzea legala dela ebatzi dute epaileek

Estatuko abokatutzak, Gipuzkoako Diputazioak bere herri lan guztietan aplikatzen duen foru arauren aurka ipinitako demandaren sententzia atera da. Sententzia honekin ezin argiago gelditu da langileen eskubideen defentsan Gipuzkoako Diputazioa eta sindikatuak hasi genuen bidea lagala dela. Berriro ere, kontratazio publikoan klausula sozialak sartzea legala dela ebatzi dute epaileek.

Hemendik aurrera ez dago aitzakirik edo justifikazio faltsurik langileen egoera konpontzeko behar honi bizkarra emateko. Ez genuke ulertuko alderdi politiko edo instituzio publikoek langileen alde ez jokatzea eta, horregatik, langileen aurkako jarrerak salatzen jarraituko dugu LAB sindikatuak.

Denon artean lortu behar dugu Gipuzkoako Diputazioko herri lanetan lortutako onurak beste herrialdeetako herri lanetan aplikatzea.

LAB sindikatuak, erreformak lapurtu dizkigun eskubideen alde lanean darrai. Zentzu honetan, instituzio publikoei interpelatuz —mozio baten bidez— langileen eskubideak berma daitezen lanean dirau.

 

 

 

Azken lan heriotza salatzeko elkarretaratzeak Zornotzan

Eguerdian gehiengo sindikalaren eskutik eta arratsaldean Zornotza Eraldatzen taldeak deituta, Zornotzako Boroa poligonoan gertatutako istripua salatzeko eta bertan bizia galdu zuen langilearen familia eta gertukoi elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin ziren atzo.

50 urtetako langilea, subkontratatua, Forest Trafic enpresarentzako lanetan ari zela hil da. Berriro ere ekidin ziteken heriotz bat, berriro ere subkontratatutako enpresa batean gertatutako heriotza. Berriro ere salatu behar dugu patronalak eta administrazio pubikoko gestore politikoek —beren zeregina gure lan postuetan gure bizitza eta osasuna garantizatzea denean— egun gutxitan ahaztuko dutela jakiteak sortzen digun haserrearekin.

Zornotza Eraldatzenen deitutako elkarretaratzea.

LABek, 2015ean gertatu den lehen heriotz istripu honi erantzun bat ematea exijitzen du, eta arrazoiak ikertzeaz gain arduradunak publikoki ezagutaraztea eta neurriak hartzea gertakari tamalgarri hauek berriro gerta ez daitezen.
 

 

 

Denuncia conjunta de Ernai y LAB en Tutera ante la precariedad laboral en Burger King

.- En Tudela Burger king, no es la única empresa en usar el miedo y la falta de información de la clase trabajadora, pero sí es el buque insignia de la explotación en la ribera. Por ello el pasado sábado 24 de enero, LAB y ERNAI desarrollaron una concentración de denuncia y un reparto de guías de derechos laborales a la plantilla de esta empresa.

En el contexto de crisis en la que vivimos en Euskal Herria, ERNAI y LAB han iniciado un trabajo conjunto dirigido a la clase trabajadora mas castigada, la juventud. En este momento en el que la cuota de paro supera el 50% entre la juventud Navarra, estas dos organizaciones se propusieron dar un paso adelante. El resultado, por un lado, la elaboración de una guía de derechos para la juventud, y por otro, señalar mediante la denuncia pública a empresas que habitualmente explotan a los y las jóvenes.

El objetivo de esta acción conjunta es dejar claro que si nos informamos, nos unimos, y luchamos, el miedo cambiara de bando. Y esa lucha será colectiva, o no la podremos ganar. Mediante la lucha logramos los derechos que ahora nos quieren arrebatar, y así lograremos revolucionar el sistema para vivir mejor.
 

 

 

Onartezina da herri lanetan eraikuntzako herrildeko hitzarmena ez betetzea

0

Hori da Bilboko Miraflores auzoan 72 etxebizitza eraikitzeko Eusko Jaurlaritzak sustatu duen obra batean gertatzen dena. Azpikontratatutako enpresa batek Bizkaiko hitzarmena aplikatu ordez Kantabriakoa aplikatzen du eta langileen sinadura faltsutu egiten du erabaki hori ontzat emateko. 

Hau instituzio publikoek hitzarmenaren baldintzen betetzearen zaintza bere gain hartzen ez dutenean enpresek herri lanetan zigorrik jaso gabe jokatzen jarraitzen dutenaren erakusgarria da. Gertakari hauek LAB sindikatuak Lan Ikuskaritzari eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko Sailburuari ezagutzera eman dizkie eta azken honi, zera, eskatuz Eusko Jaurlaritzak enpresariekin ados jartzeari utz diezaiola eta herri lanetan herrialdeko hitzarmenen baldintzak betetzeko behar besteko neurriak har ditzala.

Arazo honetan Eusko Jaurlaritzak erantzukizun haundia dauka zeren, obra esleitu ostean, langileen baldintzen kontrolatzeari utzi egin baitio. Eusko Jaurlaritzak badu Bizkaiko hitzarmena aplikatu ez izanagaitik enpresa honen langileek, mailaren arabera, hilabeteroko 300 euro eta 350 euroen arteko diru galeraren erantzukizuna.

Gertakaria are larriagoa da kontutan hartzen badugu 2011ko maiatzaren 26an, Gasteizko Parlamentuak onartutako Ez Legezko Proposamena, zeinak, beste neurrien artean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zion herri lan guztietako lizitazio pliegutan jasan zedila enpresa esleipedunak eta azpikontratatuz diharduten enpresak herrialdeko hitzarmena betetzeko beharra eta hitzarmena betearazteko jarraipeneko sistema ezar zedila.

Eusko Jaurlaritzari, diru publikoaren kudeatzailea eta herri lanen sustatzailea izanik, ardura haundia dagokio, gizarte mailan nahiz lan arloan, hiritarrekin eta langileekin. Haren jardunak edo jardun-ezak ez dezake, inondik inora, prekarietate guneak sortzen lagundu, diru publikoaz “gizarte-dumpinga” darabilten enpresen kontura. Eusko Jaurlaritzak enpresariekiko elkar aditzea baztertu behar du. Eremu politikoan, lan baldintzei egiten dieten espoliazioaren kontura enpresariek lortzen duten aberasteari muga ipiniko dion jarrera aldaketak bakarrik lagunduko du sektoreko arazoak konpontzen.

Gertakari hauek erakusten dute, berriro ere, herrialdeko hitzarmenen baldintzak betetzea bermatzen duten lan harreman berrien baharra eta norabide horretan kokatzen dugu klausula sozialen aldeko LAB sindikatuak erakunde publikoetan hasitako kanpaina. Mozio baten bitartez, hamaika neurri proposatzen dira, besteak beste, kontratazio-azpikontratazio kate guztian herrialdeko hitzarmena bete dadin, subrogazioaren aplikazioa bete dadin, langabetuen kontratazioa egin dezaten, genero berdintasuna berma dezaten…. Alde guztien inplikazioa beharrezkoa da.
 

 

 

Incoesako zuzendaritzak oztopo berri bat du Bediako lantokiak likidatzeko helburuan

0

Incoesako langileek pasadan asteazkenean Bediako lantokiko langile guztien kaleratzea bamiendu zuen Merkataritza-Epaitegiko autoa bertan behera uzten duen EAEko Auzitegi Nagusiaren sententzia jaso zuten. LABek modu positiboan baloratzen du ebazpena, beste behin argi geratu da itxierak ez ziola benetako beharrizan bati erantzuten baizik eta produkzioa deslokalizatzeko erabaki enpresarialari.

Incoesako langileek aurre egin zioten Bediako lantokia itxi eta produkzioa Soria eta Extremadurako lantokietara deslokalizatzeko enpresaren erabakiari. Borrokan egon ziren denbora honetan langileen aldeko hainbat ebazpen judizial egon zen, enpresaren bideragarritasuna agerian uzten zutenak. Azkenean, maiatzaren 23an, justifikazio barik eta irizpidea aldatu ondoren, epaileak kaleratzeak baimendu zituen.

Orain, ia bederatzi hilabete beranduago, beste epaitegi batek erabaki hori bertan behera utzi eta Merkataritza-epailea kaleratze-auto berri bat egitera behartzen du, langileen ordezkariek egindako alegazioak kontuan izanda.

LABen aldetik, modu positiboan baloratzen dugu ebazpen hau beste behin argi geratu delako itxierak ez ziola benetako beharrizan bati erantzuten baizik eta produkzioa deslokalizatzeko erabaki enpresarialari.

Hala ere, arretaz jarraituko ditugu hemendik aurrera epaileak zein administrari konkurtsalak eman beharko dituzten pausoak.
 

 

 

Lan istripu baten ondorioz izandako azken heriotza salatzeko elkarretaratzea gaur Zornotzan

LAB sindikatuak ostiralean Boroa poligonoan (Zornotza-Bizkaia) gertatutako lan istripu baten ondorioz izandako heriotza gogor salatu nahi du. Gaur, gehiengo sindikalak deituta elkarretaratzea burutuko da eguerdiko 12:30etan famili eta gertukoei elkartasuna adierazi eta gertatutakoa salatzeko.

50 urtetako langilea, subkontratatua, Forest Trafic enpresarentzako lanetan ari zela hil da. Berriro ere ekidin ziteken heriotz bat, berriro ere subkontratatutako enpresa batean gertatutako heriotza. Berriro ere salatu behar dugu patronalak eta administrazio pubikoko gestore politikoek —beren zeregina gure lan postuetan gure bizitza eta osasuna garantizatzea denean— egun gutxitan ahaztuko dutela jakiteak sortzen digun haserrearekin.

LABek, 2015ean gertatu den lehen heriotz istripu honi erantzun bat ematea exijitzen du, eta arrazoiak ikertzeaz gain arduradunak publikoki ezagutaraztea eta neurriak hartzea gertakari tamalgarri hauek berriro gerta ez daitezen.

Gehiengo Sindikalak (LAB, ELA, STEE-EILAS,HIRU eta EHNE) dei egiten du gaur astelehenena, hilak 26, 12 :30etan Boroa poligonoko sarreran dagoen biribilgunean (autobus geltokiaren ondoan) egingo den elkarretaratzean parte hartzera famili eta gertukoei elkartasuna adierazi eta gertatutakoa salatzeko.

 

 

 

Borondate politikoa badago, lan harreman eredu berrian oinarritutako alternatiba eman daiteke

Lehiaren Euskal Agintaritzak, Gipuzkoako Diputazioak bere herri lan guztietan aplikatzen duen foru arauren aurka ipinitako demandaren ebazpena ezagutu dugu eta gure balorazioa baikorra da zeren legea ez dela urratzen argi uzten baitu.

Gipuzkoako Diputazioko herri laneko langileengan bakarrik eragiten duen foru arau honen onarpenak Juntetan ez zuen jaso talde politiko guztien babesa, bakarrik Bildu, Aralar eta PSEek eman zuten aldeko bozka.

Geroago, Diputazioak kontratutako obra eta zerbitzu guztiak eta langileen kopuru handiagoa eragiten duen beste Foru Araua talde politiko guztiek aho batez onartuta zuten

Honek erakusten du langileei pobrezia eta prekarietatea baino ez dizkie ekartzen lan baldintzen desregularizazio prozesu baten aurrean, borondate politikoa badago, lan harreman eredu berrian oinarritutako alternatiba eman daitekela. Eremu politikoan bakarrik jarrera aldaketak lagunduko du irtenbideak bilatzen.

Orain urte batzuk eraikuntzako sektorean hasitako testuinguru sozioekonomikoan eta lan-baldintzak espoliatuz poltsikoak betetzeari ekiten, hitzarmenak ez aplikatzeari ekiten, merkeago kontratatzeko langile finkoak kaleratzeari ekiten dihardun enpresari klasearekin, Gipuzkoako Diputazioak bere herri lanetan eraikuntzako hitzarmena betearazteko onartu zuen Foru Araua da sektorean lan baldintza duinak lortzeko ezinbesteko tresna.

Ezin dugu ahaztu Foru Arau honek baduela sindikatuen eta Juntetako gehiengoaren babesa eta, geroago, beste foru araua Gipuzkoako Junteetako talde politiko guztiek onartu zutela, baina gureak ez diren interesak oraindikarren akordio hauetan islatzen den herri borondatea erasotzen duela.

Ibili nahi dugun bidean foru araua lehenengo pausua izan da eta horretarako LABek udaletan eta beste instituzioetan hasi du mozio kanpaina bat, Euskal Herriko instituzio publikoetan lan egiten duten milaka langileen prekarietate egoerarekin bukatzeko asmoarekin.

 

 

 

Nafarroako Gobernuak diru publiko gehiago desbideratu nahi du UGT, CCOO eta CENentzat

Nafarroako Gobernuak 5.498.455 euro xahutu nahi ditu UGT, CCOO eta CENekin batera burutuko omen diren zenbait programetan. Kopuru horren seirena (900.000 euro) ez da sikiera programa batera bideratuko; aitzitik, UGT, CCOO eta CENi emandako dirulaguntza zuzena izango da, "Elkarrizketa Sozialaren Mahaia" delakoan parte hartzearen truke.

Ez da parte hartze instituzionalarengatik beste arlo batzuetan edo beste komunitate batzuetan jasotzen den konpentsazio horietako bat, baizik eta borondateen sal-erosketa hutsa. UGT eta CCOOek Patronala, Opus Dei eta UPN-PSNren inguruan eraikitako Erregimena babesten dute, prebendak jasotzearen truke. Nafar langileriak 1996an elkarrizketa soziala izenekoa hasi zenetik egoera kaxkarrena bizi duen bitartean, UGT eta CCOOen kezka bakarra beren burokrazia sindikala diru publikoarekin mantentzea da. Duela hilabete Iruñeko kaleetan milaka lagunek aldarrikatzen zuten aldaketa sozialak, aldiz, sare klientelar hauekin amaitu, lan prestakuntza eta bestelako arloak publifikatu nahiz lan harremanak demokratizatu behar ditu.
 

 

 

Osakidetzak osasun pribatua bultzatzen du gripearen aurrean

0

Gripe kasuen gorakadari aurre egiteko eta, ahal den neurrian, ospitaleetako urgentzietan pilatzen diren gaixoak atenditzeko, Osakidetzak 15 ohe kontzertatu ditu San Juan de Dios ospitale pribatuarekin. Kezkagarriena da hau gertatu dela Gorlizeko ospitalean 30 oheko solairu oso bat itxita egon denean 10 urtez eta inguruko San Eloy eta Santa Marina ospitale publikoetan ere ohe libreak zeuden bitartean. Beraz, errekurtso publikoak erabili baino lehen, osasun pribatuen esku jarri egin dira.

Urgentzietan pazienteen pilaketa eguneroko ogi bihurtu da ospitaleetan. Azalpena zera da: kudeaketa kaskarra, kontratazio falta eta gero eta ohe gehiago itxita ospitale publikoetan. Zein helbururekin ez dira erabiltzen ohe hauek eta ospitale pribatuetakoak kontratatzen diren?

Hala ere, kasu honetan San Juan de Dios ospitale pribatuko oheak ez direnez nahikoak izan, Osakidetzak Gorlizeko 30 oheko solairua ireki behar izan du, azken momentuan, presaka eta korrika, baldintza minimorik gabe: 10 urtetan trasteleku bezala erabilia izan den lekua, bat-batean garbitu, hornitu eta pazienteekin bete. Erabateko deskontrola.

Beraz, Osakidetzari diru publikoa osasun sistema publikoan inberti dezala exijitzen diogu. Osasun pribatua garestiago eta txarragoa da. PNV-k badaki, baina arlo honetan ere negozioa lehenesten dute.