2026-09-20
HomeEkintza SindikalaGarenen sorrerak argi uzten du patronalaren ordezkaritza neurtzeko beharra dagoela

Garenen sorrerak argi uzten du patronalaren ordezkaritza neurtzeko beharra dagoela

Atzo, hilak 19, LAB sindikatua, Garen enpresari elkartearekin bildu zen, azken hauek eskatuta. LABek bilera horretara, azken urteetan harturiko erabaki politikoen ondorio diren, prekarietatea, langabezia eta pobreziari konponbideak jartzeko beharra eraman zuen.

Negoziazio kolektiboak horretarako bitartekoa izan beharko luke. LABek negoziazio kolektiboan duen jarrera azaldu zion elkarte patronal berriari.

Euskal eremuko langile guztiek bere esparruan negoziatzeko eskubidea izan behar dute. Negoziazio kolektiborako marko propioa defendatzen dugu eta horretarako negoziazio eremu guztien alde egiten dugu. Ggoratu behar da 2013an CONFEBASK izan zela akordio interprofesional baterako aukera zapuztu zuena.

LABek oso argi du, hitzarmenak prekarietateari mugak jartzeko tresna izan behar direla:

– Lan erreformari aurre egiteko neurriekin
– Azken urteetan galdutako eros ahalmena berreskuratzeko soldata igoerak borrokatuz
– Langile guzitek 1200€ko gutxieneko soldata izan dezaten defendatuz
– Enplegu duinaren alde eginez

Negoziazio mahaietan, patronalaren aldetik oso bestelako jarrerarekin aurkitzen gara, prekarietatean urrats berriak ematea lortzen ez badute negoziatzeko aukera oro blokeatu egiten dute.

Sindikatuen ordezkaritza hauteskunde sindikaletan neurtzen da. Patronalaren ordezkaritza neurtzeko ez dago irizpide objektiborik. Ondorioz, CONFEBASKen biltzen diren ADEGI, CEBEK eta SEAk bereganatu izan dute negoziazio mahai ia guztietan gehiengoa.

LABek eskatu izan dio Enplegu Sailari patronalaren ordezkaritza neurtzeko erabaki politikoak har ditzala, egun CONFEBASKek ez baitu ordezkatzen enpresarien gehiengoa eta elite enpresarial baten interesak baino ez dituelako defendatzen.

Garenen sorrerak argi uzten du patronalaren ordezkaritza neurtzeko beharra egon badagoela eta berriro ere eskaera horretan berresten gara.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.