2025-12-21
Blog Page 1107

Euskaltelen operazioarekin egin den negozioa eskandalagarria da

Gaur Euskaltel burtsara irtengo da behin kutxabanken esku zeuden akzioak salduta. Operazio honekin egin den negozio hau eskandalagarria da, Konpainiaren kudeatzaileek pribatizazioari esker 50 milioi euro boltsikoratu dituzte akzioen %70 kapital finantzieroari saldu eta gero.

Euskaltel inbertitzaile pribatuen esku uztea posible egiteagatik emandako “opari” hau akzio bilakatzeak, Gasteizko Jaurlaritzak eskatu bezala, ez dio operazioari ilegitimitatea kentzen.

Operazio hauek posible egin dituzten alderdi politikoak, PNV, PSE eta PP, hau horrela egitea erabaki dute bai Euskaltelen zein Kutxabanken. Hauek dira ekonomikoki zein sozialki justifika ezin daitezkeen erabaki hauen arduradunak, erabaki hauek espekulatzaileen onura besterik ez dakarte.

Burtsako kanpain hotsarekin publikoa izan den enpresa baten atzeraezintasuna hasten da, eta aurrerantzean, merkatu finantzierorako errentagarritasun gehiagorako inbertsore pribatuentzat izango da. Euskaltel gure sare produktiborako enpresa garrantzitsua izan beharko litzateke, eta publikoa izan beharko litzateke guztiok bere zerbitzuen onuradunak izan gaitezen, eta ez gutxi batzuk bakarrik.

Enpresa eta zerbitzu publikoen pribatizazioak espekulatzaileen eta kudeatzaileen negozioak dira, hartzen dituzten erabakietatik aberasten direnenak.

 

 

 

La Palmako langileek mobilizatzen jarraitzen dute euren lanpostuen defentsan

0

Calzados La Palmako langileek aste honetan mobilizatzen jarraitzen dute euren lanpostuen defentsan. Lehiaketaren barruan epaileak kaleratzeko kolektiboa kudeatzeako kontsulten aldiaren hasiera noiz onartuko duenaren zain, oraingoan enpresaren likidazioaren inguruan. Gaur, bihar eta etzi elkarretaratzeak egingo dituzte arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara.

¡Por un futuro digno para la plantilla de Calzados La Palma!

La plantilla de Calzados La Palma queremos hacer público nuestro más absoluto rechazo a las medidas adoptadas por la dirección de la empresa, la familia Lobato.

Tenemos motivos más que suficientes para manifestar nuestra razonable sospecha de la mala gestión deliberada que se ha venido llevando a cabo durante los últomos años, dirigida al cese de la actividad.

Es por ello que vemos necesario responder a las mal inencionadas insinuaciones que han vertido sobre nuestro compromiso respecto a la continuidad de la empresa, pues si para la familia Lobato es su vida, para nosotras y nuestras familias es el sustento por el que llevamos más de 40 años trabajando, y por el que seguiremos luchando.

Queremos decir BASTA DE MENTIRAS. Queremos pedirles que den la cara. Queremos que demuestren su iinterés en la continuidad del negocio e inviertan en el mismo con sensatez los incalculables beneficios que durante muchísimos años han recogido, fruto de nuestro trabajo también.

Que dejen de recurrir a asesores para que les ayuden a buscar herramientas con las que eludir sus responsabilidades y hagan un esfuerzo real por dar fin dignamente a nuestra vida laboral.

¡Por un futuro digno para la plantilla de Calzados La Palma!

LAB, CNT
 

 

 

LABek demokratizazioaren eta sektore publikoaren aldeko apustu irmoa eskatu du

Gaur egindako prentsaurrekoan, gehiengo sozialak eskatzen duenari entzun eta eremu guztietan interes publikoen alde egin dezaten eskatu die LABek Aldaketaren aldeko indar politikoei. Geroa Bairi aldaketari muga fiskalik ez jartzea eskatu dio.

Nafarroako bozeramaile Igor Arroyoren ustez, "herritarren eskaria oso argia da: Erregimenaren praktika klientelarren parean, jendeak demokrazia eta parte hartzea eskatzen du; elitearen interes pribatuen parean, jendeak herritargoaren interes orokorra bermatu dadin eskatzen du. Sektore publikoak ardatz behar du izan, Nafarroan ireki den garai berriaren motorra, eremu guztietan: osasungintza, hezkuntza, babes soziala, etxebizitza eta baita enplegu politika aktiboetan ere". Ildo honetan, UGT, CCOO eta Patronalaren aitzaki kontraesankorrak arbuiatu ditu LABek: "beren monopolioari eusten saiatu baino, kudeaketa publikoan eta bazterketarik gabeko parte hartzean oinarritutako garai berrira egokitu beharko lukete".

"Sektore publikoaren aldeko apustua paperean gera ez dadin, baliabideak jarri beharra dago", LABek adierazi duenez. Barne Produktu Gordinari dagokionean, Nafarroa Europako 52. lurralde aberatsena da. Alabaina, BPG gehiago dutenek babes sozialean BPG horren portzentaia gehiago inbertitzen duten bitartean, Nafarroan kontrakoa gertatzen da. 2011an Europako azken postuetan zegoen Nafarroa babes sozialean (osasungintza, zerbitzu sozialak, pentsioak e.a.) egindako BPGaren portzentaiari dagokionean; Errumaia eta herrialde baltikoak baino ez zituen atzetik. Egoerari buelta emateko, erreforma fiskal sakona beharrezkoa da, gehien dutenek gehiago ordain dezaten, baita AHT bezalako makroproiektuak geratu eta diru hori sektore publikora bideratzea ere. Ildo honetan, "aldaketari muga fiskalik ez jartzea" eskatu dio LABek Geroa Bairi.

Isabel Artiedak, bere aldetik, UPN-PSNren murrizketen ondotik zerbitzu publikoak berreraikitzeko beharra planteatu du, besteak beste honako neurrien bidez: 2.000 lanposturen Enplegu Eskaintza Publikoa, burutzen ezabaketa, langileen erosmen-ahalmena berreskuratzea, errelebo kontratua ezartzea, pribatizatutako zerbitzuak berriz publifikatzea, lan osasunaren kudeaketa ere publifikatzea edota hizkuntza normalkuntzan aurrera egitea. "Gobernu berriak udazkenean Mahai Orokorra dei dezan espero dugu, afera hauen guztien inguruko negoziaketari ekiteko", aipatu du Artiedak.
 

 

Denok kalera. Mozal Legeari ez! #mozalikGabe

0

Gaur, hilak 30 eta bihar, uztailak 1, mobilizazio ezberdinak burutuko dira Euskal Herrian herritarrak isilaraztea bilatzen duen Mozal Legea salatzeko. LABek euskal langileria eta hiritargoari dei egiten dio Mozala Legea arbuiatu eta eskubide guztien alde aritu dadin.

LABek irmotasunez eta argitasunez arbuiatu nahi du Herritarren Segurtasunerako Lege Organikoa, Mozal Legea izenez ezagutzen duguna, nahiz Zigor Kodearen erreforma. PPk ezarri duen lege berriak eskubide zibilak, sozialak eta oinarrizko askatasunak mugatuko ditu; era berean, hiritargo oro erreprimitzeko modu berria eta gizarte zibil ororen aurkako erasoa ekarriko du berekin.

Alderdi Popularraren gehiengo osoari esker, urgentzia tramite bidez, Espainiako Parlamentuak dagoeneko onartu duen Herritarren Segurtasunerako Lege Organiko berri honek hiritarren oinarrizko askatasunei eraso egin nahi die. Legea zuzenarazi behar da, aurre egin behar zaio, Euskal Herrian ezarriko ez denaren konpromiso argia eta garbia lotu behar da.
PPren gobernuak egin dituen azken astinaldiekin eskubideak desagerrarazi eta murriztu nahi ditu, banakako eta taldeko askatasunak ito nahi ditu, legearen mehatxuaz, alor guztietan, lanekoan nahiz gizartegintzan, hiritarrek jasan ohi dituzten erasoen aurka jardun eta protestatu nahi dutenak isilarazi nahi dituzte. Etsitzen ez direnen eta eskubide guztien alde eta askatasun beraren alde dihardutenekin bat ez datorren ahots erantzunkorra deuseztatu nahi dute.

Mozal Legea lan erreformaren osagarria da, non haren bidez, patronalaren erabateko boterea ezarri nahi duten, beti ere, langileen lan baldintzen lepotik. Negoziazio kolektiborako eskubiderik gabe, oraingo honetan, patronalen erasoen eta gizarte-eskubide murrizketen aurka gauza litekeen erantzun oro isilarazi nahi dute, elkartzeko eskubidea, manifestatzekoa, grebakoa, adierazpen eskubidea ukatuz, sare sozialen bidez egindakoak ere.

Nagusi den ordena neoliberalak zalantzan jar lezakeen guztia zigortuko eta erreprimituko du: arau-hauste motak eta zigorren munta izugarri handitzen dira, egungo isunak garestituz, kartzela-zigorrak gogortuz, etengabeko espetxeratzea ahalbidetuz edota estradizioa are gehiago erraztuz… Honek guztiak Giza-Eskubideen urraketa argia eta nabarmena dakar.
Rajoyren Alderdi Popularrak, isilduko ez garenok, langileak eta hiritarrak izanik, dagozkigun Giza-Eskubideak, Gizartearenak eta eskubide Politikoak babesten iraungo dugunok gaizkile bilakatu nahi gaitu. Ez gaituzte isilaraziko honen antzeko Lege ez-demokratikoekin mehatxuka iraungo balute ere. LABek hiritar guztiak deitzen ditu, eta batez ere, langileria, mehatxuekin kikildu ez daitezen eta langileak, hiritarrak eta Herria izanik, dagozkigun eskubide guztiak babes ditzagun aurrerantzean ere, nahiz eta PP-k eta haren legeek gu isilarazten saiatu.

MOBILIZAZIOAK
EKAINAK 30
Bilbo, Plaza Biribila. 19:00etan

UZTAILAK 1
Bilbo, Plaza Eliptikoan 10.45etan
Iruñea, Merindades. 19:00etan
Donostia, Bulebar. 19:00etan
 

 

 

Zaintza partekatuaren lege aldaketa ikuspegi partzial batetik egina dago

Lege aldaketa honek, egun, emakume eta gizonen artean ematen diren bereizkeria eta desoreka egoerak ez dituela kontuan hartzen. Berdintasun egoera batetik abiatuko bagina bezala jorratzen da legea, emakumeok bizitzen dugun zapalkuntza egoera estaliz, eta beraz, arazoaren muinari heldu gabe.

Zoritxarrez errealitatea oraindik oso bestelakoa da. Datuek horrela baieztatzen dute, gaur egun zaintza lanak betetzeko lanaldia murriztua dutenen %93a eta zaintzarako eszedentziak eskatzen dituzten %95a emakumeak dira.

Egoera hau gertatzen da besteak beste, enplegua eta bizitza bateragarriak egiteko dauden kontziliazio politikak ez diotelako behar honi modu integral batean heltzen. Ez daude erantzunkidetasuna bultzatzeko pentsatuak, emakumeok egiten dugun zaintza lan ez ikusiaren bitartez, egungo jendarte kapitalista heteropatriarkala sostengatzen jarraitzeko baizik.

Bestetik, emakume eta gizonen arteko soldata arrakala handia izaten jarraitzen du. Emakumeok enplegu duin bat izateko eskubidea, oraindik ere, ez dugulako onartua, gurea soldata gehigarri gisa ulertzen da. Horren ondorioz, kontratu partzialen %83a emakumeek betetzen dute, honek prekarietate eta pobrezia egoerak areagotzen ditu emakumeen artean nahiz eta enplegua izan.

LABek urteak daramatza lanaren ikuspegi integrala aldarrikatzen eta emakume eta gizonen arteko erantzunkidetasuna bultzatzeko neurriak eskatuz.

Hortaz zaintza partekatua aldarrikatzen dugu, halere zaintza hau, umeen jaiotzatik bertatik egitea aldarrikatzea ezin bestekoa deritzogu. Baina lege honek, ez dio gai honi heltzen. Hortaz ikuspegi partzial batetik eginiko legea iruditzen zaigu, umeen interesak lehenetsi beharrean bestelako interesak aintzat hartzen dituena.

Zaintza mota dena dela ere, zaintza arduratsua bermatu behar da, honek konponbide indibidualak bilatzea exijitzen du. Eta hau egin ahal izateko, aurretik aipaturiko errealitate guzti hauek ere kontuan hartzea ezin bestekoa iruditzen zaigu.

 

 

 

GIPUZKOARAKO GARAPEN EREDUAN LAN HARREMANEN EGUNERATZEA

0

Uztailaren 2an Donostian
«GIPUZKOARAKO GARAPEN EREDUAN LAN HARREMANEN EGUNERATZEA
» 

Uztailaren 2an Antxon Lafont, Adrian Zelaia eta Ainhoa Etxaidek lan harremanen egoera, garapen ereduarekin duen lotura eta alternatibak aztertuko dituzte LABek "Gipuzkoarako garapen ereduan lan harremanen eguneratzea" lelopean antolaturiko jardunaldian.

Jardunaldia Donostiako Kursaalen izango da goizeko 10:00etatik 13:00etara. 

PONENTZIAK
ADRIAN ZELAIA
(EkaiCenter)
"Lan harremanak eta garapen ekonomikoa"

ANTXON LAFONT
(Baionako Merkataritza Ganberako eta CESeko lehendakari ohia. Enpresaria)
"Posibilidades de actualización de las relaciones laborales"

AINHOA ETXAIDE
(LABeko idazkari nagusia)
"Lan harremanak, denontzako garapenaren mesedetan"

 
 

Debaldeako LABen elkarretaratzea presoen eskubideen alde

Debaldeako LAB sindikatuko delegatuek, elkarretaratzea burutu zuten Eibarko Maltzagako biribilgunean euskal preso politikoen eskubideen alde pasadan ostiralean. Eskualdeko hainbat enpresetako delegatuak, “Dispertsioa Hiltzaile. Euskal Presoak Etxera” lelodun bi pankartekin egon ziren birigilgunean 45 minutuz. LAB sindikatuko arduradunen hitzetan dispertsioarekin bukatzea lehentasunezko kontua da. Alde batetik, oinarrizko giza eskubideak urratzen dituelako eta, bestetik, gizartearen gehiengo handi baten nahia delako. 
 

 

 

Urratsez urrats etorkizuna borrokatzen Aiaraldean uztailaren 1etik 3ra

0

Uztailaren 1etik 3ra Aiaraldean Lan Bizi Ikasi plataformak eskualdeko ibilaldia antolatu du. Aretako LIPmesa enpresatik abiatuko eta Amurrion amaituko den martxak Aiaraldeko gazteak formakuntzan, aisialdian eta eztabaidan batzea du helburu. Lan mundua aztertzeko, lehen egunean, Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkaria Nagusiak Euskal Herriko langile mugimenduaren historia izango du hizpide arratsaldeko 17:30etan eta 19:00etan Aiaraldeko Langile Mugimenduaren inguruko mahai ingurua izango da. 

EGITARAUA

 

 

 


“Gipuzkoarako garapen ereduan lan harremanen eguneratzea” jardunaldia uztailaren 2an

0

Uztailaren 2an Antxon Lafont, Adrian Zelaia eta Ainhoa Etxaidek lan harremanen egoera, garapen ereduarekin duen lotura eta alternatibak aztertuko dituzte LABek "Gipuzkoarako garapen ereduan lan harremanen eguneratzea" lelopean antolaturiko jardunaldian. Donostiako Kursaalean izango da goizeko 10:00etatik 13:00etara. 

Datorren ostegunean LAB sindikatuak antolatuta Gipuzkoako garapen eredua eta lan harremanak aztertzeko jardunaldia burutuko da Donostiako Kursaalen. Jardunaldian Adrian Zelaia (EkaiCenter), Antxon Lafont (Baionako Merkataritza Ganberako presidente ohia, CESeko lehendakari ohia eta enpresaria) eta Ainhoa Etxaidek (LABeko Idazkari Nagusia) parte hartuko dute. Zelaiak lan harremanak eta garapen ekonomikoa izango du aztergai, Lafontek lan harremanak eguneratzeko aukerak eta Etxaidek "denontzako" garapenaren mesedetan lan harremanak duten garrantzia azalduko du. "Gipuzkoarako garapen ereduan lan harremanen eguneratzea" jardunaldiari goizeko 10:00etan emango zaio hasiera.