2025-12-21
Blog Page 1087

“Etxera-gunea” urriaren 20tik 23ra Bilbon


Gaixorik dauden presoak etxera ekartzeko "Etxera Gunea" martxan da Bilboko plaza Zirkularrean. Urriaren 20tik 23ra bitartean ekimen eta mobilizazio ezberdinak egingo dira bertan euskal presoen eskubideak bete daitezen exijitzeko. Urrian 23an arratsaldeko 19:30etan burutuko den herrialdeko manifestazioak emango dio amaiera ekimenari.

Ibon Iparragirre, gaixotasun larria eta sendaezina duen euskal preso politiko Ondarrutarra Bilboko epaitegietan “falta” epaiketa bat izan du gaur. Honen aurrean eta “Iparra galdu barik” plataformak deitutako elkarretaratzearekin hasiera emanez, urriaren 20tik 23ra bitarte "Etxera gunea" jarri da martxan gaur Bilboko plaza Zirkularrean.

Egunero goizeko 12etatik arratsaldeko 20ak arte "Etxera gunean" jendea bertan izango da, ahalik eta lagun gehien gaixorik dauden presoen askatasuna exijitzeko.

Egun osoan zehar ekimen ezberdinak egongo dira eta guztion parte hartzea beharrezkoa izango da. Bereziki 12etatik 13ak arte, eta 19etatik 20ak arte egingo diren kontzentrazioetan. Baina egun osoan zehar “Etxera-gunean” jendea egotea da helburua.

Ostiralean, arratsaldeko 19:30etan, herrialdeko manifestazio jendetsuarekin borobilduko da ekimena.

LAB sindikatuak ekimenarekin bat egiten du eta langile eta herritarrei bertan parte hartzeko deia luzatu nahi die. Euskal presoen eskubideekin jokatzen ari dira eta ezin dugu hori onartu.

Gaixorik dauden euskal presoak etxera! Denok dugu giltza.
 

 

 


EITBko Giza Baliabideetako Zuzendariak bere kargua uzteko badira nahiko arrazoi

0

Euskal Telebistako, EITBko eta EITBNETeko Langile Batzordeek eta Eusko Irratiko LABek Giza Baliabideetako zuzendaria den Javier Salcedoren kargu-uztea exijitzen dute, berak zuzentzen duen sailean egindako kudeaketa negargarria dela eta.

Bera kargutik bat-batean kentzeko nahiko arrazoi badira:
iruzurreko kontratazioa (epaileek agindutako kalte ordainek diru publikotik ehunka mila euro suposatu duena)
era berdinean kontratatzen jarraitzea
lan poltsa era gardenean ez ezartzea
ekoizpen beharren araberako irizpide objektiboei baino, arlo ezberdinetako buruen interes partikularrei erantzuten dien errelebo kontratuak
lan hitzarmena ez aplikatzeak edota maltzurki interpretatzeak suposatzen duen etengabeko gaien judizializazioa
lan hitzarmenaren negoziazioen nahita eragoztea

Bide beretik Euskal Telebistako, EITBko eta EITBNETeko Langile Batzordeek eta Eusko Irratiko LABek ez dutela aipatu zuzendariarekin hurrengo lan hitzarmenaren negoziazioetan negoziatuko adostu dute, ez eta zentro-arteko batzordeen eskumeneko beste edozein gai ere.

 

 

 

Elkarretaratzea, bihar Usurbilen, azken heriotz istripua salatzeko


Atzo arratsaldean, heriotz istripu berri bat gertatu zen. Usurbilgo Atalluko poligonoan lanean ari zen langile bat zendu zen aldamiotik erori eta gero. Langilea, autonomoa, enpresa batentzako hainbat lan burutzen ari zen. Heriotz istripu hau salatzeko, bihar, hilak 21, 12:00etan, Gehiengo Sindikalak elkarretaratzea burutuko dugu poligonoko biribilgunean.

 

 

Alternatiben Herria. Egitaraua

K1- auzoEKOnomia
K2-
Natura Gure Gaia
K3-
Bizitza Duinak eta Anitzak
K4-
Arragoa
K5-
ZENTRALA

 


L1-
Esperientzia gelak
L2-
Bilborock
L3-
Zirika
L4-
Altzaporrue
L5-
Bolunta
L6-
Ekoetxea
L7-
Hika Ateneoa
 

Azoka 1. Elikadura Burujabetza
Azoka 2. Ingurumen azoka
Azoka 3. auzoEKOnomia
Azoka 4. Arragoa
Azoka 5. Garagardo Azoka

 

DZF: doku-zine-forumak. HMI: hitzaldi eta mahai-inguruak. EKK: ikusi eta ikasi. Hezi eta hazi. Esperientzien Kontakizun Komunak. EMPH: Entzun, eman eta Parte Hartu. Tailerrak. PMAL: Performanceak, Musika, Animazioa eta ekimen Ludikoak BE: Bestelako Ekintzak


AuzoEKOnomiaren egitarau xehetua ikusi nahi baduzu, hemen duzu.

  • 10:30 EKK Ekhi txanpona. Mikro hitzaldiaEuskaraz.
  • 11:00 – 12:30 HMI Zein da kapitalismo heteropatriarkarrari alternatiba? / ¿Cuál es la alternativa al capitalismo heteropatriarcal? Euskaraz eta gazteleraz.

Cristina de la Cruz, Deustuko Unibertsitateko ikerkuntza dekanordea

Patxi Zabalo, HEGOAko ikerlaria (EHU)

Paul NicholsonVia Campesinako batzordeko kide fundatzailea

-Dinamizatzailea: June FernandezPikara magazine

  • 12:30 – 13:00 PMAL Finanzas éticas y desigualdades de géneroGaztelerazBank-bang antzerki taldea.
  • 13:00 – 14:30 HMI Enplegu edota lan produktibo/erreproduktiboa? / ¿Empleo y/o trabajo productivo/reproductivo? Euskaraz eta gazteleraz.

Yolanda Jubeto, EHUko ekonomia doktorea

Florent Marcellesi, EQUOren bozeramalea Europar Parlamentuan

Manolo Sáez, Baladreko kidea

-Dinamizatzailea: Gorka Andraka97 irratia.

  • 16:00 – 17:30 HMI Ekintzailetasun sozialean murgilduz. Euskaraz.

Beñat IrasuegiTalaios kooperatiba

Andoni EgiaBeterriko Garapen Agentzia

Berrekin Berregin ekimena, Bergarako Udala, MU eta Lanki elkarlanean

-Dinamizatzailea: Naroa ElortzaErein Da Jan

-Ondorioak: Oihane Enbeitak bertsotan

  • 17:30 PMAL Feminismo airlines. Las Kapritxosas. Behin “kapritxosas” deitu gintuzten guri adarra jotzeko, irain moduan, gauzak beste era batera egin nahi genituelako. Jende asko dena kuestionatzeagatik, bide “egokitik” irtetzeagatik, desberdina izateagatik ez da eroso sentitzen. Kapritxosak garela esaten dugu gauzak beste era batean egiteko eskubidea aldarrikatzen dugulako; elkarrekin, irriekin, horizontalki eta zergatik ez: kapritxoa dugulako.
  • 18:00 – 19:30 HMI Prekarietateari alternatibakSistema kapitalistak gure bizitzaren arlo ezberdinak prekarizatzen ditu. Euskal Herriko sindikatuek prekaritateari eta botere ekonomiko eta finantziarioek inposatzen dizkiguten politikei aurre egiteko alternatibak eta ekintzak proposatu eta praktikara eramaten dituzte. Euskaraz eta gazteleraz.

-Igor Mera, ESK sindikatua

-Ana Perez, STEILAS sindikatua

-Garbiñe Aranburu, LAB sindikatua

-Joseba Villareal, ELA sindikatua

-Dinamizatzailea: HIRU sindikatua


  • 10:30 – 12:00 HMI Aldaketa klimatikoa, trantsizio energetikoak eta alternatibak. Euskaraz eta gazteleraz.

-Gorka Bueno, Luis González, Leire Urkidi

-Dinamizatzailea: Olatz Azurza

  • 12:00etatik aurrera EKK Gure gaia 15×12 (15 pertsona 12 gai)

-Alternativas a la gestión forestal actual (euskaraz eta gaztelaniaz)

-Autoconsumo y democracia energética (gaztelaniaz)

-Ur publikoaren aldeko borroka (euskaraz)

-Eskola jantoki ereduak (euskaraz)

-Eredu agroekologikoak (euskaraz)

-Erleak, problemática de las abejas (gaztelaniaz)

-Decrecimiento y buen vivir (gaztelaniaz)

  • 12:30 PMAL Txotxongiloak konpostaren aldeTxotxongiloak, erakusketa eta telebista emanaldia
  • 16:00etan PMAL Txiflando sostenible. Gaur egungo errealitatea parodia komikoa, gizakiak ditugun barne kontraesanak muturreraino eramanez. Naturaren eta jendartearen zapalkuntzara eramaten duen boterea eskuratzeko grina aseezina marrazten dute.
  • 17:30etik aurrera EKK Gure gaia 15×12 (15 pertsonetako 12 bizipen)

-Hondakinen kudeaketa (euskaraz)

-Kontsumo arduratsua (euskaraz eta gaztelaniaz)

-Por otro modelo de ciudad: movilidad sostenible (gaztelaniaz)

-Arrantza eta itsasoa (euskaraz)

-Emakumeak eta lehen sektorea (euskaraz)

  • 10:30etik aurrera EMPH Entzun, eman eta Parte Hartu. Tailerrak

10:00 Plantas aromáticas. Gure Gaia azokan (gaztelaniaz)

10:00 Bizikletak konpontzeko tailerra. Domoan (euskaraz eta gaztelaniaz)

10:30 Zor ekologikoa. Azokako tailer txokoan (euskaraz eta gaztelaniaz)

11:00 Paleetan hiriko ortu txikia Domoaren ondoan (euskaraz eta gaztelaniaz)

12:00 Taller para vivir sin plástico/Plastikorik gabe bizitzea. Azokako tailer txokoan (euskaraz eta gaztelaniaz)

12:00 Bioeraikuntzari buruzko tailerra. Domoan (euskaraz eta gaztelaniaz)

13:00 Mugikortasuna 30km/o. Azokako tailer txokoan (euskaraz eta gaztelaniaz)

16:00 Taller de desobediencia. Azoka guneko tailer txokoan (euskaraz eta gazteleraz)

16:00 Faktura elektrikoa. Domoan (euskaraz eta gaztelaniaz)

17:00 Trantsizio energetikoa. Azokako tailer txokoan (euskaraz eta gaztelaniaz)

17:30 Pautas para montar un vivero autogestionado de árboles autóctonos. Domoan (gaztelaniaz)

18:00 Hiriko ortuak, teoria eta praktika. Azoka guneko tailer txokoan (euskaraz)

18:00 CO2 isurketen kalkulua. Domoan (euskaraz eta gaztelaniaz)

  • Egun osoan zehar:

-Azukreari buruzko tailerra. Gure Gaia azokako postuetan (euskaraz eta gaztelaniaz)

-Sagardoa nola egin. Gure Gaia azokako postuetan (euskaraz)

  


  • 11:00 – 12:00 PMAL Arte eszeniko eta plastikoen ikuskizuna eta tailerra. Arte eszeniko eta plastikoen uztartzea, herritarrekin. Guztiok ditugun gaitasun ezaberdinak azaleratzea, inklusibotasunez. Dantza integratuko tailerra eta mural eraikuntza. Euskaraz. Artaka Kultur Elkartea.
  • 12:30 – 13:30 PMAL Umeak herria eraikitzen. Eskultura, pintura eta musika uztartuko duen tailer irisgarria. Helduek zein umeek parte hartu ahal izango dute. Umeen eskuek imajinatzen duten herri edo auzoak eraikiko dituzte. Euskara eta zeinu hizkuntza (gaztelania behar balitz soilik).

Roke grafitilaria, Elentxu Zeinu Hizkuntzako interpretea, 11 Kolore eta Akejenber.

  • 16:00 PMAL Latidos del tribunalKale antzerkia. Indarkeria sexista eta emakumeen giza eskubideen urraketa salatzen duen kale antzerki ikusgarria.
  • 16:30 – 18:00 EMPH Viruta. Kontzertua eta tailerra. Kantautorea, transexuala eta prekario baten eskutik musika transfeminista, errebeldea eta maitasun erromantikoaren mitoen suntsiketaren tailerra abestien bidez. Jolasean, umorean eta denon parte hartzearekin. Gaztelaniaz.
  • 18:00 PMAL Puro luego. Musika estimulu desberdinez osaturiko nahasketa autokritika sozialaren zerbitzura jarririko letrez osatua.
  • 19:00 – 19:30 PMAL Kankaneo kale-antzerkia. Ikuskizun dinamiko, dibertigarri eta zirikatzailea non ikusleek agintzen duten. Kanka eta Neo antzezleek gaitasun-antzespen guztiak martxan jarri eta agerikoa denazein ez dena hankaz gora jartzen dute, ikusleei eta egoerei egokituz.



  • 10:30 – 12:30 HMI Eraldaketa soziala euskaratik izango da ala ez al da izango? Hausnarketa oinarri, diskurtso ezberdinak plazaratu eta bertaraturikoen arteko eztabaida parte hartzailea egingo da. Mahai-ingurua eta word-kafea. Euskaraz.

Ainhoa LarrañagaBERDIN elkartea, MU.

Naroa ElortzaEREINDAJAN elkartea, Arrasate.

Paul Bilbao Sarria, Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUA.

Unai Fdz. de Betoño, EHU.

-Dinamizatzailea: Maite Asensio (BERRIAko kazetaria)

  • 12:30 – 14:30 HMI Kultur sorkuntzak gaur egungo gizartea aldatzeko balio du? Galderatik abiatuta kulturako eragile ezberdinen inguruko hausnarketa. Mahai ingurua eta world kafea. Euskaraz.

Gotzon Barandiaran, Irantzu Lekue, Iñaki Olano, Maider Beloki.

  • 16:00 – 18:00 EMPH Hezkuntza esperientzien trukaketa. Hezkuntza eremuan egun martxan dauden esperientziak eredu hartuta gure auzo zein herrietan hezkuntza proiektu bat egiteko gakoak eskuratuko ditugu. Simultaneoki, Arragoa karpan eta Euskaltzaindiako egoitzan honako hezkuntza esperientziak landuko ditugu (euskaraz):

Orioko herri curriculuma. Ruben Iglesias (Euskaltzaindian)

Ikasle eleanitzak sortzen. Bego Bitorika

Ondarroako hezkidetza proiektua. Urtxintxa

Landa eremuko eskolak txikitasunean handi. Nora Salbotx

Herri Unibertsitateak. Iker de Luz

Oinherri herri hezitzaileak. Urtxintxa

0-3 ziklo hezitzaileak. Miren Oñate

Kanpo espazioen antolaketa. Aitziber Martinez de Lagos (erakusketa)

  • 18:00 – 19:00 PMAL Mintza poteo kulturala. Plaza Berrian hasi eta Areatzan amaituko den mintzapoteo kulturala. Bilboko Berbalagunak eta trikitilarien musika doinuek lagunduta, poteoa egingo dugu, geldialdi kultural ezberdinekin. Plaza Berritik hasita.

-Arantxa Vicero, bakarlaria

-Iratxe Ibarra eta Oihane Enbeita, bertsolariak

-Euskal Herria 2000, hip-hop taldea



  • 10:00 HASIERA
  • 10:30 – 11:00 BE Haurren asanbladaUrtxintxa eta Oinherria
  • 11:30-13:30 EMPH (Karpa nagusiaren ondoan). Troyako zaldia. Denon artean egin dezagun. Baietz ezagutu Troyako zaldiaren istorioa! Material birziklatuekin guk geuk egingo dugu Alternatiben Herriaren Troya zaldia. Hurbildu zaldia egitera eta behin bukatuta, egunean zehar ikusgai egongo da alternatibak bertan idazteko. KARPA ONDOAN.
  • 12:00 – 14:00 HMI Herrialdeei begirada bat, burujabetza sozialerantz. Eskozia, Catalunya eta Eskoziako adibideak: Herri subirautza aldaketa sozialerako bermea da eta, aldaketa soziala herri subirautzen bermea. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

Mario Zubiaga, Politika zientzietako irakaslea (EH)

David Fernández, CUPeko legebiltzarkide ohia (Cat)

Cat BoydScottish independence: a feminist response liburaren egilea. Radical Independence Campaing sortzaileetako bat. Plataforma honetatik beste Ezkozia ezberdin bat defendatzen dute: independentea eta ezkerrekoa. Austeritatearen aurka jarrera borrokalaria dute. Besteak beste, fracking-aren aurka daude (Eskozia)

-Moderatzailea: Jule Goikoetxea, Komunikazio zientzietako irakaslea

  • 14:30 – 16:00 BAZKARIA
  • 17:00 PMAIL Sokole, ritmos y experienciasPerkusio afrikarren laguntzaz, musikaz hezi eta parte hartu.
  • 17:00 – 19:00 HMI La Europa social y de los pueblos ante la amenaza de los tratados internacionales. Multinazionalen eta itun komertzialen Europaren alternatiba, herrien Europa soziala da. Euskaraz eta gaztelerazTINGLADOETAN.

Frederic Viale, abokatu eta ekonomilaria, Attac Frantziako kidea.

Juan Hernández, EHUko irakaslea eta Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiko kidea.

Laura González de TxabarriELAko nazioarteko arduraduna

Bea MartxuetaLABeko politika sozialeko arduraduna

  • 19:30 – 24:00 AMAIERA JAIALDIA. Ekitaldia, Bea clowna, Kaxianoren Alabak, Xabier Solano eta sorpresak! Ekitaldia, erromeria (Kaxianoren Alabak, Xabier Solano) eta sorpresak!



  • 10:30 – 12:00 HMI Campaña por la igualdad de los barrios de Bilbao. Bilboko Auzo elkarteen federazioa. Gazteleraz.

Emakumeon eskubideen aurka doazen erreformaren aldaketa proposamenak kritikatzearekin batera, Euskal Herrian aborto eskubidearen aldeko borroka eta garaipen feministen ahotsak batzen dituen dokumentala. Dokumental ostean solasaldia egongo da. Euskaraz eta gazteleraz.

Mugarik gabe



  • 10:30 – 12:30 HMI Hemen lan eta bizi. Berton erabakiEuskaraz eta gazteleraz.

-Txiki Muñoz, ELAko idazkari nagusia

-Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia

-Dinamizatzailea: Ane Zabala, Hamaika Telebistako kazetaria

  • 12:30 – 14:00 HMI Euskal Herria herritarren burujabetzarantz, erronkak eta eta estrategiak. Euskal Herrian Burujabetza ulertzeko eta eraikitzeko ikuspegi eta estrategia ezberdinak elkarrizketan. Euskaraz.

-Txutxi Ariznabarreta, Independentistak sarea

-M. Begiristain, Eleak mugimendua

-Saioa Iraola, Bilgune Feminista

-Iñaki Barcena, Ekologistak Martxan

  • 16:00 – 17:00 DZF This changes everything / Esto lo cambia todoNaomi Klein ikerlari eta idazle Kanadiarraren izen bereko azken liburuaren inguruko fimaren estreinaldia Euskal Herrian. Avi Lewis-ek zuzendutakoa. Ingelesez eta gazteleraz.


  • 10:30 – 12:00 EMPH Elikadura subirautza Euskal HerrianEHNE Bizkaia, Bizilur, Etxalde, arrantza sektorea.
  • 12:00 – 14:30 EMPH Erresistentzia tailerra. Euskal Herrian zein nazioartean erresistentzia jardueretan erabilitako hainbat tekniken azalpena. Euskaraz eta gazteleraz.
  • 12:00 – 14:30 EMPH Herrien arteko elkartasuna. Nola pasatu teoriatik praktikan sortzera efektiboa eta koherentea izango den elkartasun internazionalistako euskal politikarako baldintza objektibo eta subjektiboak, egun daudenei alternatiboak eta ondorioak. Gazteleraz.


  • 10:30 – 13:00 DZF Gorputz anitzak eta sexualitatea. Aliantza ezindu transfeministak sexualitatearen eta postpornografiaren bidez: pornortopedia eta loturak

Post Op Bartzelonako kolektibo bat da, generoa, sexua eta postpornografia ikuspuntu queer transfeminista batetik ikertzen duena. Gorpuztasun normaltasunarekin bat ez datozen gorputzen gogoeta egiten dute: marimatxoak, afeminatuak, transexualak, lodiak, ezinduak… Gorputz disidenteen ikusezintasuna agerian utzi eta desiragarri bihur daitezkeela erakutsiko digute bideoak eta sexurako tramankulu berriak erakutsiz. Esperientzia pertsonal baten kontakizuna ere izango dugu. Euskaraz eta gaztelaniaz (Alianzas tullido transfeministas a través de la sexualidad y la postpornografía: pornortopedia y nexos).

Post Op kolektiboko kideak eta Mertxe Sanchez.

TTIPak gizon eta emakumeen artean eragingo dituen ezberdintasunen areagotzearen inguruko umorez betetako dokumentala. Gazteleraz.

Mugarik gabe

  • 16:00 – 18:00 DZF Trantsizio energetikoak abian

Ekuador, Brasil, Kuba, Alemania, Catalunya eta EHko trantsizio energetikoaren ereduak aztertzen dituen dokumentala. Euskaraz eta gazteleraz.

Trabedu, Ekologistak Martxan eta Parte Hartuz


L5
BOLUNTA
       




Gune hau hurrengo #AlternatibenHerria ospatzen dugunerako erreserbatu dugu!


Utopia errealitate bihurtzen den Euskal Herriko esperientzietatik egindako ibilbidea. Elikadura burujabetzaranzko bide berriak. Euskaraz eta gazteleraz.

EHNE-Bizkaia eta Bizilur

Zer da heteroaraua? Nola egituratzen da bizi garen jendartean? Nola eragiten digu gure bizitzetan eta harremanetan? Heteroarautik kanpo dauden esperientzia eta bizipenak ezagutzea da asmoa, martxan dauden bizimoduen alternatibak. Euskaraz eta gazteleraz.

Topatu gazte proiektu komunikatiboa eta Bilgune Feminista

  • 13:00 – 19:00 DZF Ekozinemaldia. Euskaraz eta gazteleraz.


  • 10:30 – 12:30 EKK Harreman anitzak. Mikro esperientzien bidez bizitza eredu normatibo edo ofizialak desafiatzen dituzten bestelako ereduen testigantzen jasoketa. Inposatutako bizitza, harreman, zaintza edota sexuaz gozatzeko ereduari bizkarra eman eta bizitza bizitzeko beste modurik badagoela ikusiko dugu eguneroko praktikei helduz. Horretarako adin, jatorri eta errealitate desberdinetako pertsonen hitz eta praktikak mahaigaineratuko ditugu. Euskaraz eta gazteleraz.

Zazpi kide beraien egunerokoaz izen propioz arituko zaizkigu: Nadia, Natalia ,Elena, Irantzu, Igor, Imanol…

  • 12:30 – 14:00 HMI Kartzelak eta presoak. Kartzelak instituzio gisa zer dira? Ze helburu betetzen dute? Zergaitik? Hiru une eta gogoeta eremu bilduko dituen mahainguru jendetsua: Kartzelara sartu aurretik, kartzela bizitzeko era eta kartzelatik irten osteko esperientziak, genero, klase eta jatorriaren arabera aztertuz. Euskaraz eta gazteleraz.

Lohitzune Zuloaga, Estibaliz de Miguel, Kitxu preso politiko ohia, Emakumezko preso politiko ohi bat, Jose Maria Villegas gizonezko preso arrunt ohia

Dinamizatzailea: Itziar Gandarias

  • 14:00 – 16:00 BAZKALTZEKO TARTEA
  • 16:00 – 18:30 EKK Autogestioa eta alternatiben eraikuntzan zaintzekoak. Borroka bidea dela esaten dugu, baina bidea ere borroka dela azpimarratzeari garrantzitsua deritzogu. Horregaitik autogestio eta autoantolakuntzan oinarritzen diren lau esperientzia ezagutzeaz gain, funtzionamendu egoki eta osasuntsua bermatzeko zeri erreparatu behar diogun identifikatzeko erronka dugu. Euskaraz.

Errekaleor, Eraldia, Arterra Bizimodua, Ortuondo, Joxemi Zumalabe Fundazioa



  • 10:30 – 12:30 HMI Hauteskunde makinetatik gorputz inteligente (erre)produktiboetara. Ezagutzaren ekonomia soziala. Matrize produktiboaren ardatz eraldatzailea. Euskaraz.

Xabier Barandiaran, EHUko irakaslea eta Flocksocietyko kidea.

  • 12:30 – 14:00 EKK Propuestas de vivienda colectiva y colaborativa. Erabilera zesioan etxebizitza kolaboratiboak sustatzeko elkarteak. Asociaciones para la Promoción de Viviendas Colaborativas en Cesión de Uso. Euskaraz.

Etxekoop eta Egunsentia Autora-ko kideak eta Ana Fernandez ikerlaria.

  • 14:00 – 16:00 BAZKALTZEKO TARTEA
  • 16:00 – 18:00

ELIKADURA BURUJABETZA
Tokiko produktuen azoka: pasta, barazkiak, kontserbak, mermeladak, ahuntz eta behi gazta, ardi gazta, ogia…

INGURUMEN AZOKA
“Gure Gaia” auzoan landuko diren gai ezberdinen inguruan dauden alternatiba, esperientzia eta eragileen erakuslehioa. Eta gainera: 10 minuturo “pilula informatiboak” egun osoan zehar.

Hona hemen azokan parte hartuko duten eragileak:

Fracking ez, Butroi bizirik trantsizioan, AHT gelditu!, Mugitu mugimendua, Deshazkundea, Ekologistak Martxan, Baso ahaztuak, Bizi, Goiener, Galdakaoko boluntarioak, Larrabetzuko konposta, Larrabetzuko eskolako jantokia, Lur Denok, Lekuko hartu, Bizilore, Baratze taldea, Etxezar Bioeraikuntza, UK Natura, Bioeraikuntzaren lagunak, Ekian, Herrien bidezko elikadura (VSF), IparLore, Ibiltari, Sumendi, Greenpeace, Biziz bizi, Som Energia-Energia gara, Sinplástico, Taller de Transición Energética en EH, Reciclanet

AUZOEKONOMIA
Ekonomia sozial eta solidarioaren azoka: finantza etikoak, bidezko merkataritza, turismo arduratsua, zaharberritutako objektuak, esku-hartze soziala, zerbitzu osagarriak, gizarteratze eta laneratze enpresak, komunikazio soziala, grafikagintza, ostalaritza ekologikoa, artisautza, nekazaritza agroekologikoa, trukea, kontsumo jasangarria, lankidetza internazionala, permakultura, formakuntza eta askoz gehiago! Eta ekonomia solidarioaren txosna!

Hona hemen azokan parte hartuko duten eragileak:

ARRIKOOP koop. elk. txikia, Artezi koop. elk. txikia, Asociación Kidenda, Aukeran psikologia, Baladre, Bancos del Tiempo, Bizkaiko Auzo Baratzak, Economistas sin Fronteras, Ekoizan, Emaús Bilbao SCIS, Emaús Fundación Social, Esnetik koop. elk., Etikalia-inmobiliaria ética, Fiare, Gaztaroa Sartu, Gizatea, Hasi Berriro, Hegoa, Iraun Permakultura Elkartea, Keima Animazioa, Koop 57, Lakari koop. elk. txikia, Lurrekin, Manu Robles Aranguiz Fundazioa, Oikokredit, Olatukoop, Peñascal S. Coop., REAS Euskadi, Setem Hego Haizea, Sokaire, Suma con Causa Auzolana, Taller Y-Poranga, Truke Berrerabilpen Elkartea, Uztarri Kooperatiba, Ximaurpila elkartea, Zurtek…

ARRAGOA
Sorkuntza, hezkuntza eta hizkuntza eremuko egitasmoak trukatu ta material didaktikoa eskuratzeko azoka. 13tan eta 16tan zure esperientzia partekatzeko aukera zabalik. Mikrofono irekia.

GARAGARDO AZOKA

BESTE EKITALDIAK
Bizikleta martxa. Arriaga plazatik hasita. 12:00.

Haurren
asanblada. Haurrek ere edozein gairen inguruan iritzia eman dezakete aukera eman eta espazioak eskaintzen badizkiegu. Haurren asanblada haurren parte hartzea sustatzeko tresna izango da. Karpa Nagusian 10:30-11:30 Euskaraz Urtxintxa eta Oinherria.

Hiria kolektibotasunetik arakatzen: “Hiria, bizitza eta kapitalaren arteko talkarako eremua?“ ibilaldi kritikoa. Arriaga plazako ikurriñatik hasita. 16:00. Euskaraz eta gaztelaniaz. Arkitekto aktibistak. Oharra: Aurretik izena eman beharko da reaseuskadi@reaseuskadi.net helbidean.

Ibaitik barna, burdinezko itsasadarra. Itsasontziz egindako txangoa Bilboko itsasadarrean zehar: hirigintzari begirada kritikoa eta memoria historikoa. “Ezin da pretenditu Bilbo ikustea, ez begiratzea, bere itsasadarrak denboran zehar izan dituen esanahi anitzak ulertu barik. Birgaitzea ez da soilik eraitsi eta eraikitzea, berreskuratzea, hausnartzea da. Uribitarteko kaitik irtenda 13:00-15:00. Gaztelaniaz. Iñaki Uriarte arkitektoa. Oharra: Aurretik izena eman beharko da ERRESERBA egiteko reaseuskadi@reaseuskadi.net helbidean. 80 kiderentzako lekua dago. 5 euro ordaindu beharko da.

Pribatizazioaren kontrako eta sistema finanziero publiko baten aldeko plataformaren TXISTUKADA. Unamuno plazan, Kutxabank aurrean. 18:00

Gogo kutxa: Alternatiben herria: bihartik hasita, zer?. Modu parte hartzaile, xume eta bizi batean irudikatu eta abiaraziko dugu ondorena: Eguneko astindu pizgarria eta gero… Zelan sentitzen gara? Zein urrats txiki edo jauzi handirako gogoa piztu zaigu bizi-bizi? Etorri eta geroa zirriborratzen hasiko gara. Altxaporruen. 18:00-19:00. Gune irekiaren lagunak

Biolentzia matxistaren kontrako kartelak. Bizitza Anitzak eta Duinak auzoaren inguruan. Egun osoan zehar. Mugarik gabe.

2015eko Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa. Bizitza Anitzak eta Duinak auzoaren inguruan. Egun osoan zehar

Sardina pintxoak. Areatzan. Goizean hasita, pintxoak amaitu arte. Ondarruko ituna.

Oilasko pintxoak. Areatzan. Goizean hasita, pintxoak amaitu arte. EHNE Bizkaia

Bazkaria bertoko eta garaiko produktuekin. Menua: 1. Lurretik eta itsasotik, udazkeneko entsalada. 2. Bardeetako arroza garaiko barazki eta basatxerriko solomo xerradekin. 3. Orexako gazta sagar dultzearekin – Euskal pastela. Txartelak 15 euro. Karpa nagusian. 14:00. Txartelak Kalderapekon eskuragain (Bilboko Alde Zaharra).

Euskal Herriak argi eta garbi esan du, Arnaldo eta Rafa askatu!

0

"Arnaldo eta Rafa Askatu! Politika askatu!" lelopean milaka Euskal herritar Donostian izan ginen gure herrian bake eta konponbide demokratikorako garai berri bat irekitzeko lanean aritzeagatik kartzelaratu zituzten Rafa Diez eta Arnaldo Otegiren askatzea eskatzeko eta Arkaitz Rodríguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaletari ongi etorria emateko. 

 

 

LABetik. 2015/2016 Kurtsoaren aurkezpena

0

Kaixo, mezu honen bidez aurtengo kurtsorako Nazio Biltzarrak adostutako lan ildoak aurkeztera gatoz.  Egungo egoerari begirada azkar bat emanez eta aldaketa politiko eta sozialerako prozesuak momentu honetan hartzen duen garrantziaz ohartuta , dokumentuak 2015/2016 ikasturtean arlo sozioekonomikoan, ekintza sindikalean eta sindikatuaren antolakuntzan emango ditugun urratsak jasotzen ditu.

LABetik
 LABetik. KURTSOAREN AURKEZPENA [PDF]
(2015 urria. NAZIO BILTZARRA)
 LABetik. PRESENTACIÓN DEL CURSO [PDF]
(2015 octubre. NAZIO BILTZARRA)

 

Rafa Diez eta Arnaldo Otegi askatu! Urriaren 17an denok Donostiara

0


Gure herrian bake eta konponbide demokratikorako garai berri bat irekitzeko lanean aritzeagatik kartzelan diren Rafa Diez eta Arnaldo Otegi askatzeko eskatzeko bihar, hilak 17, Donostiako Boulevardean deitu den manifestazioan parte hartzeko deia egiten du LAB sindikatuak.

LAB: “Bateragune auziko bost kideei sei urte luzez askatasuna bahitu eta eskubide zibil eta politikoak urratu zaizkie”

Sei urte pasatu dira, 2009ko urriaren 13an, LAB sindikatuaren Donostiako egoitzatik Rafa Diez, Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez atxilo eraman zituztenetik.

Igande honetan, kondena oso osorik beteta, askatasuna berreskuratu dute Arkaitz, Sonia eta Mirenek. Ezer baino lehen gure ongi etorria eta besarkadarik beroena helarazi nahi diegu hirurei. Momentu hauetan, bereziki gogoan ditugu oraindik preso diren Rafa Diez eta Arnaldo Otegi eta lehen egunean egin bezala haien askatasuna exijitzen dugu.

Sei urte luzez askatasuna bahitu eta eskubide zibil eta politikoak urratu zaizkie, zer eta haien delitu bakarra izan denean Euskal Herriarekiko konpromisotik, gure herrian bake eta konponbide demokratikorako garai berri bat irekitzeko lanean aritzea.

Ez orduan, ez orain, Estatua ez dago prest aldaketak ekarriko dituen prozesu demokratiko batean sartzeko. Denbora izan da testigu, ordea, eta Estatuaren blokeo politikak porrot egin du, ez du lortu Herri honek konponbidearekiko duen apustua geldiaraztea, ezta Ezker Abertzalearen estrategia politikoa zapuztea ere. Alderantziz, gatazkaren arrazoiak eta ondorioak gainditzeko herri honen determinazioa sendotu egin da.

Euskal Herrian gatazka politikoa gainditzeko Ezker Abertzaleko militante hauek jokatutako papera eta egindako ekarpena oso garrantzitsua izan da. Gaur, 6 urte geroago, bereziki gogoan dugu Rafa Diez, gure idazkari nagusi ohiak egindako ekarpena, langile zapalkuntza gainditzeko proiektu politiko berri baten bidean.

Sindikatu independentista gara, hark ereindako haziak sindikatuan bizi-bizirik diraute. Euskal gatazka politikoaren superaziorako konpromisoan berresten gara eta herri honek behar duen konponbide demokratikorako baldintzen alde lanean jarraitzen dugu.

Bake eta gatazkaren konponbide prozesuan aurrera egiteko askatu beharreko korapilo ugari geratzen da oraindik: Bateragune auziarekin amaitzea, martxan diren auzi politiko guztiak bertan behera geratzea eta presoen afera konpontzeko guztiak etxeratzea. Arrazoi asko ditugu, gehiegi, mobilizatzen jarraitzeko.

LABetik ere, bihar, Donostiako kaleetan Rafa Diezen eta Arnaldo Otegiren askatasuna eskatuko dugu. Ingerentzia politiko guztien gainetik, herri honek bere bidea egin dezan, mobilizatzera dei egiten diegu langile guztiei ere.
 

 

 

Pobrezia politika antisozialen ondorioa da

0


Gaur, “Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunara"ren bezperan, Euskal Herriko gizarte eragile eta sindikatuok Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen Ordezkaritzaren aurrean elkartu gara ezartzen ari diren politika antisozialen ondorioz biztanleriaren gehiengoa arrunt txirotzen ari dela salatzeko.

POBRETZERA ETA PREKARIETATERA GARAMATZATE
EUSKAL HERRIAK BERE BIDEA

Behean sinatzen dugun sindikatu, eragile sozial eta langabetuen batzarrek Pobretzea eta Prekarietatearen gorakadaren aurrean mobilizatzen jarraitzen dugu. Honela ba, “Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren” (urriak 17) bezperan, urriaren 16an, ostirala, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak daukan Ordezkaritzaren aurrean elkarretaratzea egingo dugu. Honen bidez salatu nahi dugu ezartzen ari diren politika antisozialen ondorioz biztanleriaren gehiengoa arrunt txirotzen ari dela; gutxiengo bat aberasten ari den bitartean. Merkataritza libreko hitzarmenak ezarriko balira (Europako Batasunak eta Estatu Batuak isilpean negoziatzen ari den TTIPa adibidez, edo bestela TISA) egoerak okerrera egingo luke. Hauen bidez, merkatuek are gehiago suntsituko dituzte pertsonen bizitzak eta herrien bizimoduak, eta ateak zabalduko lizkioke, inoiz ez bezala, zerbitzu publikoen pribatizazioari.

Prekarietatea, pobrezia, zaurgarritasuna, zalantza, eskubideen murrizketa, behin-behinekotasuna, derrigorrez migratu behar izatea,… esplotazioan oinarritutako sistema ekonomiko eta ezberdintasunak etengabe gorantz doazen sistema sozial baten oinarrizko piezak dira. Esplotazioa eta ezberdintasunak, emakumeen kasuan, bereziki, ez dute errukirik erakusten.

Hego Euskal Herriko langabezia tasak %15a gainditzen du, Europako Batasunaren batez bestea baino 5 puntu gorago kokatzen da. Langabetuen erdiak baino gehiagok ez du inolako langabezia prestaziorik jasotzen. Inolako prestaziorik jasotzen ez duten langabetuen portzentajea etengabe handitzen ari da. Administrazioek gizarte-prestazioak urritu dituzte, haren zenbatekoari eta iraupenari dagokienez, eta hainbat kolektibo inolako babesik gabe utzi dituzte. Pobrezia mailek azken 25 urteetako mailarik handienak erdietsi dituzte, gabezia material larriak areagotuz. Emakumeak pobretze-dinamika hau gogortasun handiagoz jasaten ari dira. Ez dezagu ahantz krisialdiak txirotasuna eta gizarte-bazterkeria bakarrik larriagotzen duela Euskal Herrian, eta hura ezberdintasunak, esplotazioak eta gizarte-aberastasunen jabetze-pribatuak elikatzen duen sistema ekonomiko eta sozialaren isla dela.

Lehen aipatu dugunarengatik, beharrezkoa deritzagu gure herriak eta auzoak hondatzen ari diren pobretze eta prekarizazio errealitateen aurka manifestatzea. Errealitate horiei aurre egingo dien babes sistema publiko, unibertsal eta duina eskatzen dugu. Horrengatik eskatzen dugu:

  • Enplegua eta pobrezia gauza bera izatea eragotziko duen gutxieneko soldataren igoera.
  • Zenbateko duina izango duen langabezia prestazioa bidera dadila enplegurik izango ez den bitartean.
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Gizarteratzeko Errentaren (Oinarrizko Errenta) kopurua igo daitezela Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren gainetik. Igo daitezela ere, kide bat baino gehiago duten bizikidetza unitateei ezarri beharreko eskalak. Egungo sistema ordezkatuko duen, eta eskubide soziala izango den diru-sarrerak bermatzeko sistema ezar dadila. Duintasunez bizi ahal izateko eskubidea berma dadila. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari eta Gizarteratzeko Errentari, baliabide ekonomikorik ez dagoen bitartean, eustea. Benetako premiak beteko dituzten gizarte-larrialdiko laguntzak jasotzeko dagokigun eskubidea ezar dadila.
  • Murrizketak ezarri izanaren ondorioz, kanpo geratu diren kolektibo guztiei dagozkien gizarte-laguntzak onar dakizkiela.
  • Gizarte-laguntzak kudeatzeko garaian ezartzen ari diren irizpide murriztaileak ezaba daitezela.
  • Aurrekontuak handitu daitezela, zerbitzu publikoez (osasungintza, hezkuntza, enplegua, gizarte-laguntza), unibertsalez eta kalitatekoez hornitzen lagako dizkiguten giza-baliabideak, baliabide materialak eta teknikoak izan ditzagun.
  • Nornahik hezkuntzarako, osasunerako eta osasun-laguntza jasotzeko eskubidea, etxebizitza duina eta egokia izateko eskubidea bermatuak izan ditzala. Inor ez dadila elektrizitaterik, gasik, urik gabe eta elikadura eskuratzerik gabe geratu, baliabide ekonomikorik ez daukalako.
  • Erakundeen konpromisoa behar dugu geure baliabidez horni gaitezen. Horrek utzi beharko liguke gizarte-babes sistema eskuratzen, non Euskal Herrian, pertsona orok behar beste baliabide eta bitarteko izaten bermatuko digun bizitza duinaz, autonomoaz eta kalitatekoaz gozatu ahal izan dezagun

Helburu hauek Hego Euskal Herriko erakundeek ezartzen dituzten aurrekontu eta zerga politiketan erabateko aldaketa baten parte izan behar dute.

Gizarte eragileak: AHT Gelditu! Elkarlana, ARGILAN, Argitan (Centro Asesor de la Mujer de Barakaldo), Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Coordinadora de Asambleas y Colectivos de Personas en Paro de Bizkaia, Asociación de Trabajadoras del Hogar de Bizkaia, Baietz Basauri!, Berri-Otxoak, Brujas y Diversas, Danok Lan (Galdakao), Elkartzen, Koordinadora Antimilitarista Kakitzat, Mujeres del Mundo, Posada de los abrazos, SOS Racismo-SOS Arrazakeria.

Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, CNT.

Euskal Herrian, 2016ko urriaren 14an
 

 

 

LABek Irakaskuntzako lan arriskuak eta hauen prentzioari buruzko gida argitaratu du

0

Nahiz eta jendeak pentsatu ohi duen hezkuntza-sektorean ez dagoela osasun arriskurik edota izatekotan, ez direla horren “larriak”, LAB sindikatuak argi utzi nahi du ez datorrela bat horrekin, eta irizpide horri akatsa deritza. Esan ohi da “lan batzuk hiltzen dute, eta beste batzuk, ez gaituzte bizitzen uzten”, bigarren horrekin egin dezakegu topo hezkuntza sektorean. 

Lehenengo eta behin, horren heterogeneoa den sektore batez ari garenez, oker geundeke irakasleez bakarrik arituko bagina; hasteko, esan, irakasleen artean alde nabariak daudela, ez baita berdina nerabeekin edota beharrizan bereziko ikasleekin lan egitea, lanbide heziketan edota laborategian jardutea edo beste irakasgaia ematea, ekonomikoki deprimitua dagoen eskualde batean lan egitea edo integrazio arazoak dituen norbaitekin lan egitea edota eros ahalmen handiagoa duten eskualdetako ikastetxetan lan egitea. Honez gain, hezkuntza sektorea beste talde batzuek osatzen dute ere, adibidez, garbitzaileak, sukaldaritza lanetan dihardutenak, mantentze-lanetan dihardutenak,… Hauek guztiak ere kontuan hartu behar dira; hauetako bakoitzaren arriskuak ezberdinak dira.

Horregatik beharrezkoa deritzagu eskuliburu hau egiteari. Hau ez da entziklopedia bat, non arrisku guztiak agertzen diren. Oinarri gisa hartuko dugu, arlo honen lanari ekiteko, hots, sektorean ematen den lan osasunak duen benetako dimentsioa ezagutaraziko digun oinarrizko kontzeptuez horni gaitezen. Honen bidez gure osasunak jasan ditzakeen arriskuak eta gure sindikalgintzaren irizpideak ezagutu nahi ditugu, horrela, guztion artean, errealitate hori alda dezagun.