2024-04-29
HomeEkintza SindikalaNafarroako Gobernuaren aurrean mobilizatu gara esku-hartze sozialeko pleguak geldiaraztea eta langileak kontuan...

Nafarroako Gobernuaren aurrean mobilizatu gara esku-hartze sozialeko pleguak geldiaraztea eta langileak kontuan hartzea eskatzeko

Mobilizazioa egin dugu gaur Iruñean, Nafarroako Gobernuarekn Eskubide Sozialen Sailaren egoitzaren aurrean. Honekin, Nafarroako Gobernuak berriki argitaratu eta aldatu dituen baldintza agiriek esku-hartze sozialaren sektorean izango dituzten ondorio larriak salatu ditu: kaleratzeak, kategoriaren degradazioa, Nafarroako Hezitzaileen Eskolan tituludun diren pertsonak hezitzaile-kategorian sartzeko ezintasuna eta hizkuntza-diskriminazioa. Uste dugu trantsizio-prozesu ordenatua eta bermeduna ahalbidetzea beharrezkoa dela, betiere sektoreko langileen eskubideak errespetatuz. Nafarroako gizarte- eta lan-errealitatearekin bat datozen pleguak behar dira, arlo sozialeko titulazio guztiak barne hartzen dituzten diziplina anitzeko taldeak sortuz, esku-hartze eraginkorrerako beharrezkoak baitira.

Martxoaren 16an, Nafarroako esku-hartze sozialeko lehen hitzarmenaren batzorde paritarioak, patronalak eta alderdi sozialak, lizitazio berrien aurrean, Nafarroako Autonomiaren eta Pertsonen Garapenaren Agentziari eskatu genion sektorean bi urteko esperientzia duten pertsonak gaitu zitzatela lanean jarraitzeko eta kontratazio berrietan hezitzaile izan ahal izatea sektorean bi urteko esperientzia duten hezitzaile laguntzaileak.

Maiatzaren 6an, sektoreko LABeko ordezkarien eta Nafarroako Autonomiaren eta Pertsonen Garapenaren Agentziako zuzendari kudeatzailearen arteko bileran, jakinarazi genion agentzia horri, ondorio larriak izango zituela adingabeen pleguek integratzaile sozialak hezitzaile gisa ez onartzeak.                                                                                 

Uztailaren 12an, argitaratutako pleguekin, 100 langile baino gehiago kaleratuko zituztela salatu genuen, Eskubide Sozialen Sailean elkarretaratze bat eginez eta zuzendariarekin bilduz. Bilera horretan, sektoreko langileak babesteko beharrezko zuzenketak jasoko zituztela adierazi ziguten.

Ordutik beste behin bildu gara Nafarroako Gobernuko ordezkariekin eta beste bitan patronalarekin, gure kezka eta eskaerak proposamen ezberdinetan batuz.

Gaur egindako elkarretaratzean salatu dugu Nafarroako Gobernuak uztailaren 28an argitaratutako adingabeen pleguek eta horien zuzenketek sektoreko langileak kaleratzen jarraitzen dutela, titulazioak lortzeko eta lanpostuei eutsi ahal izateko aldi baterako aukerarik eman gabe jarraitzen dutela, euskara diskriminatzen jarraitzen dutela eta eragozten dutela Hezitzaile Eskolako integratzaile sozialak, egunen batean,  hezitzaileak izan ahal izatea.

Enpresa batzuek emandako osatu gabeko informazioaren araberan, plegu hauen pean dauden Pauma eta Asociación Navarra Sin Fronteraseko langileen %15 kaleratua izango da, Pauman 6 langile eta Sin Fronterasen 15.  Nuevo Futuro enpresan pleguek ez dute kalterik suposatuko oraingoz . Kontuak horrela eta aurrerantzean sektorean aterako diren plegu berriekin kaleratze gehiago emango dira.

Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu pleguak geldiarazteko eta langileak kontuan hartzeko, trantsizio-prozesu ordenatua eta bermeduna ahalbidetzeko, betiere sektoreko langileen eskubideak errespetatuz. Nafarroako gizarte- eta lan-errealitatearekin bat datozen pleguak behar dira, arlo sozialeko titulazio guztiak barne hartzen dituzten diziplina anitzeko taldeak sortuz, esku-hartze eraginkorrerako beharrezkoak baitira.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko langileok Gizardatzi eta Geroani eskatzen diegu alde batera utz dezatela 2022az geroztik sektorea hitzarmenik gabe egotera daraman jarrera boikotatzailea

Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko langileok 2022. urteaz geroztik hitzarmenik gabe gaude, eta zortzi greba-egun baino gehiago egin ditugu, baita mobilizazio ezberdinak zein barau egunak ere, egiten dugun lana aintzat hartuko duen hitzarmen bat lortzeko helburuarekin.

CAFeko amiantoaren auzian lan osasuna bermatzeko urratsak eskatu ditugu

Lan Osasunaren Eguna pasa berri den honetan, CAF lantegiko beharginek agerraldia egin dute, gaiarekin zerikusi zuzena duen kontu bati buruzko argibideak emateko: amiantoa.

Enpresak Imegarreko grebalarien aurka erakutsitako jarrera onartezina salatu eta borrokaren zilegitasuna aldarrikatu dugu

Egun hauetan mobilizatzen aritu dira Imegarreko langileek, eta enpresari beren lankideak berriz onartzeko eta gatazka konpontzeko eskatu diote. Aldiz, enpresak, jarrera desafiatzailea eta mehatxagarria izan du. Behin baino gehiagotan, kontseiluko kideek aurre egin diete langileei, mehatxatu eta iraindu egin dituzte. Baina ez hori bakarrik; izan ere, salatu nahi dugu pikete batean parte hartzen zegoen LAB-eko kide bati salaketa jarri diotela, akusazio faltsupean. Horregatik, gaur, enpresak bere langileekiko eta langileei laguntzera joan diren pertsonekiko izan duen arduragabekeria publikoki salatu dugu.