Etiquetak Esku-hartze soziala
Etiketak: esku-hartze soziala
Bizkaiko esku-hartze sozialeko beharginak kalera atera dira grebaren lehenengo egunean
Pribatizazioaren aldeko joera tarteko, Bizkaiko esku-hartze sozialeko 4.000tik gora langile ahaztuta utzi dituzte herri-administrazioek (Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, udalak...), Gizardatz eta Geroan sektoreko patronalen onespenarekin. Halaxe salatu dute gaur, greba eguna, Bilboko kaleetan egindako manifestazioan. Bihar ere greba egingo du sektoreak.
Esku-hartze sozialean segurtasunez lan egiteko eskubidea daukagu
LAB Sindikatutik esku hartze sozialean jarduten dugun langile zenbaiten testigantzetan akuilatuta, askotan jazartuak, irainduak, erasotuak eta orohar gogogabetuak sentitu ohi garela adierazi nahi dugu. Hau guztia azaltzeko baina, eraso baten berri eman nahi dugu lehendabizi; eraso hau ordea, urte luze hauetako enegarrena ere bada zoritxarrez.
Gipuzkoako esku hartze sozialeko sindikatuok hasi gara alderdi politikoekin bilerak egiten
Gaur eman diogu hasiera Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko Negoziazio Mahaian ordezkaritza dugun LAB, ELA eta CCOO sindikatuek Batzar Nagusietako Alderdi Politikoekin eta Gipuzkoako hainbat Udal Gobernurekin abiatu dugun elkarrizketa birari.
Arabako esku-hartze sozialeko III. hitzarmena sinatzea #LortuDugu
Udan lortutako aurreakordioan, negoziazioan zehar aldarrikatutako KPIaren bermea izan den aldarrikapen nagusiena jasotzen zuen testua sinatu genuen. Harrezkero, konplikatuegiak izan diren bilera ugari egin ditugu eta azkenean, gaur sinatu dugu hitzarmena. LABentzat, lehenik eta behin, azpimarratu beharrekoa da, sektoreko langile eta sindikatuko kideek bi urte hauetan egin dituzten 3 greba eta hamaika mobilizazioen emaitza direla akordioak jasotzen dituen hobekuntza guztiak.
Greba eta mobilizazioetarako deia egiten dugu OEIS patronalak Nafarroako esku-hartze sozialeko...
Maiatzaren 17an, Nafarroako esku-hartze sozialeko hitzarmenaren inpugnazioaren epaiketa izanen da. Estatuko OEIS patronalak (Gurutze Gorria, Cáritas, Secretariado Gitano, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea eta Gosearen aurkako Elkartea) aurrera jarraitzen du zentzugabekeria horrekin, eta, horregatik, egun horretan grebarako deialdia egitea beste aukerarik ez dugu izan, langile guztiok kalera atera ahal izan gaitezen harrapaketa hori argi eta garbi salatzeko.
Mobilizazioak Arabako Esku-hartze Sozialean, patronalaren blokeoaren aurrean
Ia urte eta erdiko negoziazioen ondoren, Arabako Esku-hartze Sozialaren sektoreak hitzarmen duin baten alde borrokatzen jarraitzen du. Horrela, LAB, ELA, CCOO, ESK eta UGT sindikatuok kontzentrazioa egin dugu gaur Gasteizko Probintzia plazan, Arabako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean.
Arabako sektore sozio-sanitarioko langileak borrokan berretsi dira Foru Aldundiaren aurrekontuen aurrean
APDEMA eta INDESAko enpresa-batzordeek eta Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioen eta esku-hartze sozialeko langileek mobilizazioa egin dute gaur Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. Salatu dute foru erakundearen aurrekontuak ez direla nahikoak eta ez dakartela hobekuntzarik azpikontratatutako, feminizatutako eta prekarizatutako gizarte-zerbitzuetako langileentzat.
Nafarroako Gobernuaren aurrean mobilizatu gara esku-hartze sozialeko pleguak geldiaraztea eta langileak...
Mobilizazioa egin dugu gaur Iruñean, Nafarroako Gobernuarekn Eskubide Sozialen Sailaren egoitzaren aurrean. Honekin, Nafarroako Gobernuak berriki argitaratu eta aldatu dituen baldintza agiriek esku-hartze sozialaren sektorean izango dituzten ondorio larriak salatu ditu: kaleratzeak, kategoriaren degradazioa, Nafarroako Hezitzaileen Eskolan tituludun diren pertsonak hezitzaile-kategorian sartzeko ezintasuna eta hizkuntza-diskriminazioa. Uste dugu trantsizio-prozesu ordenatua eta bermeduna ahalbidetzea beharrezkoa dela, betiere sektoreko langileen eskubideak errespetatuz. Nafarroako gizarte- eta lan-errealitatearekin bat datozen pleguak behar dira, arlo sozialeko titulazio guztiak barne hartzen dituzten diziplina anitzeko taldeak sortuz, esku-hartze eraginkorrerako beharrezkoak baitira.