2026-05-17
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek ikerketa independentea eskatzen du igandean hildako gizonak zuen Listeriaren jatorria aurkitu...

LABek ikerketa independentea eskatzen du igandean hildako gizonak zuen Listeriaren jatorria aurkitu eta aipatu bakteriak heriotzarekin zerikusirik izan duen argitzeko

62 urteko Txantreako auzokide R.M.C.ren heriotzaren aurrean LAB sindikatuaren adierazpena.

1. Zuhurtasunez hitz egin eta azkartasunez ekin beharra dago. Ildo honetan, familiak ikerketa abiatzeko egin duen eskariarekin bat egiten dugu. Zehazki, hildakoak zeukan Listeria bakteriaren jatorria aurkitu eta aipatutako bakteriak heriotzarekin zerikusirik izan ote duen argitu beharra dago.

2. Bi kontu horiek argitzeko, batzorde mediko independentea eratu behar dela uste dugu, une hauetan Osasunbideako zuzendaritzak eta Osasun Sailak ez baitute inolako sinesgarritasunik.

3. Ospitaleko elikadurak zuzenean edo zeharka R.M.C.ren heriotzarekin zerikusirik izan lezakeenaren hipotesia jende askoren gogoan egoteak geure osasun sistemarenganako konfidantza izugarri jaitsi dela adierazten du, eta hau horrela da UPNren eta Mediterránea de Catering enpresaren kudeaketa txarraren ondorioz. Osasunbidearenganako konfidantza berrezarri beharra dago eta horretarako aipatu erakundearen kudeatzaileak aldatu, Mediterránea de Catering-ekin kontratua bertan behera utzi (Nafarroako Parlamentuak eskatu duen bezala) eta ospitaleko sukaldeak sistema publikora bueltatu.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mobilizazioa Nafarroako ikuskizunetako teknikarien hitzamenaren alde

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko langileek ordubeteko lanuztea egin dute gaur, eta Iruñeko Udaletxeko plazan mobilizatu dira 13:15ean, 2023ko maiatzetik geldirik dagoen sektoreko hitzarmen propio...

Tubos Reunidoseko plantilla beste borroka fase batean sartu da, konkurtso prozesua ireki ondoren

Gehiengo sindikalak greba mugagabea bertan behera uzteko, eta enpresan irekitako konkurtso prozesuaren barruan, borroka fase berri bat hasteko erabakia, langileen batzarrera eramatea erabaki du.

M17; LGTBIQ+fobiaren aurka, ikasgela aske eta askatzaileen alde!

Autoritarismoaren eta faxismoaren eskutik mezu eta jarrera erreakzionarioak etengabe hedatzen ari diren garaiotan, adierazpen trans baztertzaileak geroz eta espazio gehiago hartzen ari dira gizartean, eta inpaktu zuzena izaten ari dira hezkuntza komunitatean ere. LAB eta STEILAS sindikatuok eta eskola inguruneetan hezkidetza, sexu-hezkuntza eta pedagogia feministak lantzen ditugun eragileok, hezkuntza komunitateko ikasle antolakunde eta beste eragile batzuekin batera, gaiarekiko gure posizioa azaltzeaz gain, azken hilabeteetan hezkuntza eremuan emandako hainbat eraso transfobo salatu nahi ditugu, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari eta Nafarroako Hezkuntza Departamentuari ikasgelak ere espazio aske eta seguruak izateko ardura har ditzaten eskatu nahi diegu, eta horretarako bitartekoak jar ditzaten.