Etiquetak Osasunbidea
Etiketak: osasunbidea
Lizarrako Ospitaleko gerentea berehala kargutik kentzea eskatu dugu, esklusibotasuneko praktika txarrei...
Atzo jakin bezala, Nafarroako Ustelkeriaren Aurkako eta Jardunbide Egokien Bulegoak egiaztatu du Osasunbideko esklusibotasunean zenbait praktika txarren "zantzu argiak" daudela. Praktika txar horiek, adibidez, Garcia Orcoyen Ospitaleko zerbitzuburu bati eragiten diote zuzenean, baina ospitaleko gerenteak, Yolanda Montenegrok, ez ikusiarena egin du eta, horregatik, eskatu dugu hura berehala kentzeko kargutik.
SAE, ELA eta CCOO sindikatuen gehiegizko antzezpen tamalgarria kritikatzen dugu, interes...
Harriturik gelditu gara SAE, ELA eta CCOO sindikatuen antzezpen tamalgarri eta hiperbentilatua dela-eta. Izan ere, Osasunbidean lorturiko akordioarekin ados ez daudenez —eta hori guztiz zilegi da, noski—, berotu egin dira, ez dute deskalifikatiboetan aurreztu eta gure erabakia “antidemokratikotzat” jo dute. Ez dugu halakorik onartuko.
Bilera egin dugu Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren aurkako Bulegoarekin, eta berriro...
LAB sindikatuko ordezkariek bilera egin dute Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren aurkako Bulegoarekin, aurkeztutako dokumentazioa zehazteko eta Osasunbidean esklusibotasunaren praxi txarraren aurka egindako salaketaren nondik norakoak argitzeko. Aldi berean, LABek Nafarroako Gobernua kritikatu du, errealitatea ukatzeagatik, bere gelditasuna mantentzeagatik eta a posteriori jokatzen jarraitzeagatik.
Kasu gehiago agertzeak baieztatzen du Osasunbidean esklusibotasunaren praxi txarra orokortuta dagoela...
Otsailean salatu genuen Osasunbideko profesional batek esklusibotasun-osagarria (800-1.100 €) kobratu eta, hala ere, klinika pribatuetan lan egiten zuela. Gaur berriz prentsaurrekoa eman dugu Iruñeko egoitzan, salatzeko balitekeela egoera berean gutxienez hamar fakultatibo gehiago egotea. Kopuru handi horrek Osasunbideko egitura osoari eraginen lioke. Uste dugu kasu horietan interes gatazka dagoela arlo publikoaren eta ekimen pribatuaren artean, praktika txarrez lagundurik, eta dei egiten dugu osasungintza publikoaren alde eta langile guztiontzako baldintza duinen alde mobilizatzera.
Greba deitu dugu Osasunbidean martxoaren 23rako
Nafarroako Gobernuak sindikatuen eskaerak benetan negoziatzeari uko egiten jarraitzen duenez, greba eguna deitu dugu Osasunbidean martxoaren 23rako.
Osasunbidearen eta bertako langileen defentsan kalera atera gara
LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuok deituta, elkarretaratzeak egin ditugu gaur Osasunbideko lan zentroetan(Vianako Printzea kontsultategia, Tuterako Ospitalea, Lizarrako Ospitalea, Osasun Mentala eta Osasun-zentro guztietako ateak) . Funtsezkoa iruditzen zaigu langile guztien babesa Osasunbidean gertatzen ari den noraezaren aurrean eta Osasun Sailaren ekimenik ezaren aurrean, eta horregatik egingo dugu greba otsailaren 15ean.
Nafarroako Gobernuari eskatu diogu ez dezala medikuen esklusibotasuna kendu, eta ikuskapen...
Esklusibotasun osagarria kobratu arren klinika pribatu batean ere lan egiten duen osasun publikoko profesional baten lehenbiziko kasu monitorizatua izan daitekeena argitaratu dute gaur Gara eta Diario de Noticias egunkariek. Horren harira, LABek agerraldia egin du Iruñeko bere egoitzan esplikatzeko sindikatu honek berak egin duen salaketa eta Nafarroako Gobernuari eskatzeko ikuskapen orokor eta sakona egin dezala, balizko iruzur normalizatu baten aitzinean egon baikaitezke.
Elkarretaratzea egin dugu Iruñean esklusibotasunaren inguruko negozioaren aurka eta osasungintza publikoaren...
Elkarretaratzea egin dugu gaur goizean Iruñean, Ospitalegunean, osasun publikoaren alde eta langile fakultatiboen esklusibotasuna kentzeko asmoaren aurka.
SMN sindikatuak defendatzen dituen medikuen esklusibotasuna kentzearen aurka agertu gara
Pertsonal fakultatiboaren esklusibotasuna ezabatzeari buruzko eztabaidak, egoitza parlamentariora iritsi denak, argi uzten ditu Espainiako Estatuan orokortu den neurri baten atzean ezkutatzen diren interesak.