Etiquetak Nafarroa

Etiketak: nafarroa

Anbizio txikiko gobernu eta akordio programatikoaren aurrean, neurri zorrotz eta zehatzak...

Gure ustez, udan negoziatu eta osatu diren Nafarroa Garaiko akordio programatikoa eta gobernua anbizio txikikoak dira eta, horregatik, hasi berria den legegintzaldia ezberdina izan dadin, borroka sindikala eta soziala nahitaezkoa izanen da langileen lan eta bizi baldintzetan hobetzeko urratsak egin daitezen. Zahar egoitzetako Nafarroako lehen lan hitzarmena lortzea, Osasunbideko zein Miguel Servet-Navarrabiomedeko langileek lortu akordioak betetzea, eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea izanen dira LABen lehentasunak urte politiko honetan. Halaxe azaldu du Imanol Karrera bozeramaileak gaur Iruñean emandako prentsaurrekoan.

Hiru orduko lanuztea egin dute Acciona Energia-Eromeko langileek, enplegu suntsiketa salatzeko

Pasa den ekainaren 13an Acciona Energia-Eromeko zuzendaritzak beste lankide bat kaleratu zuen, indarrezko mugitze baten eta antolaketaren araberako kaleratze baten artean erabakitzea planteatu ondotik....

LABek grebarako eskubidearen urraketa salatzen du eta hiru gazte grebalarien absoluzioa...

LAB sindikatuak gogor salatu nahi du Fiskaltzak 18 urteko zigor eskaera gogorrak egin dituela beste hiru gazteren aurka, 2020ko greba orokorrean parte hartzeagatik.

Torturaren gaineko ikerketan sakontzearekin batera, aitortza eta erreparaziorako neurriak hartzea eskatzen...

Tortura eta beste tratu txar batzuei buruzko ikerketa Nafarroan 1979tik gaur egun arte txostena aurkeztu du gaur Euskal Kriminologia Institutuak (IVAC-KREI) Nafarroako Parlamentuan eta bertan izan da LAB sindikatuaren ordezkaritza zabal bat, Nafarroako Pertsona Torturatuen Sareak gonbidatuta. Horren karietara, LABek Gobernuari exijitzen dio lan horretan sakon dezan eta aukera aprobetxatzeko torturarekin lotutako bere jarduna zuzentzeko.

Igor Arroyo: “Medikuen Sindikatuak eskatzen duenak ez dauka ez hanka eta...

Nafarroako osasungintza publikoan esklusibotasuna kentzearen inguruko eztabaidari buruz galdetu diote gaur goizean LABeko koordinatzaile orokorrari, Igor Arroyori, Naiz Irratian. Bada, kritiko azaldu da Gobernuarekin nahiz Medikuen Sindikatuak egindako eskaerarekin, zeina “xelebre” gisa deskribatu duen. Klasismoa leporatu die esklusibotasuna kendu baina, hala ere, Osasunbidean soilik jarduteko konpromiso horren truke ordaintzen den gehigarria jasotzen jarraitzeko eskatzen duten sendagileei. Gogorarazi du, hala ere, Medikuen Sindikatuak ez dituela osasungintzako langile guztiak ordezkatzen, eta azpimarratu du badirela klase kontzientziadun profesionalak, horietako zenbait LABen dihardutenak.

Ez dugu Nafarroako Kirol Kudeaketako aurreakordioa sinatuko, ez duelako erosteko ahalmena...

CCOO eta UGT sindikatuek atzo jakinarazi zuten Nafarroako Kirol Kudeaketarako hitzarmen kolektiboaren aurreakordioa sinatuko dutela. Sektore horrek 100 egun zeramatzan greban, hitzarmen duin baten alde. Baina iragarritako hitzarmenak ez du bermatuko sektoreko langileen erosteko ahalmenari eustea, hau da, pobretuko ditu. Eta ez da hitzarmen demokratiko bat izanen, CCOOk eta UGTk gutxiengoan sinatuko baitute, gehiengo sindikalari bizkarra emanez. Horregatik guztiagatik, LAB sindikatuak ez du berretsiko.

Nafarroako eskola jantokietako begiraleen aurkako beste kolpe bat salatu dugu

Nafarroako Gobernuak jantokietako begiraleen diru-laguntza murriztuko du, eta, horren ondorioz, hamarka langileri lanaldia %20a murriztea ekar dezake.

23 eguneko greba mugagabearen ondoren, patronalari Nafarroako kirol kudeaketako hitzarmenaren negoziazioa...

Langileek agerraldia egin dute, orain arte egindako borrokaren balantzea egiteko eta greba mugagabeari eutsiko diotela berresteko.

Nafarroako metalgintzako hitzarmena borrokatzeari uko egitearen ondorio garbia izan da

Urriaren 25ean, aurreikusten ahal zena gertatu zen. Ohituta gaituzten moduan, UGTek eta CCOOk, erregimenaren sindikatuek, langileen behar eta interesei erantzuten ez dien Metaleko hitzarmen bat sinatu dute beraien aliatu nagusiarekin, patronalarekin.