2025-12-16
HomeUncategorizedGabonetako ordainsaria zerbitzu publikoetako langile guztiei dagokion eskubidea da

Gabonetako ordainsaria zerbitzu publikoetako langile guztiei dagokion eskubidea da

EAEko administrazio publikoko behin-behineko langileek 2012an jasotako Gabonetako pagaren zatia bueltatu behar izatearen erabakiak, Madrildik etortzen diren murrizketen aurrean Iñigo Urkulluren Gobernuak, langile publikoen oinarrizko eskubideak erasotuz, men egingo duela erakusten du.

PNVren Gobernu berria, auzi honetan erakutsitako jarrerarekin, Madrildik etortzen ari diren eta etorriko diren murrizketen aurrean izango duen jarrera erakusten hasi delakoan gaude; hau da, Madrilek inposatutako neurriei men eginez, langile publikoen oinarrizko eskubideak erasotzeko urratsa bezala ulertzen dugu jarrera hau.

Zentzu honetan, neurri hau sektore publikoan egoera ahulenean dagoen behin-behineko langileen kolektiboari zuzentzen zaio; baina edozein kasutan gogoarazi behar dugu langile finkoen kasuan ere gabonetako ez dela kobratu, ekainekoaren aurrerapen bat baizik. Honek aparteko paga baten galera dakarrelarik edozein egoeratan.

Bukatzeko, gogoarazi nahi dugu ere, LAB sindikatuak idatzi bidez berriki eskatu diola EAEko gobernu berriari azken urteotan egindako murrizketei buelta emateko eta galdutako eskubideak berreskuratzeko bideak aztertzeko bilera; baita sektore publikoko langileen egoera arautzeko Mahai Orokorraren bilera ere. Bitartean Urkulluren Gobernua langileen ekarpenak jaso ez dituen aurrekontuak ixten eta aipatu moduko neurriak hartzen aritzea bereziki salagarria iruditzen zaigu. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...