2026-09-21
HomeEkintza SindikalaLABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan...

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak arintzeko neurriak ikertzeko. LAB sindikatuak, Ukrainako kasuarekin egin zuen bezala, exijitu du politika propioak garatzea, Espainiako Gobernuak ezartzen dituen politiketatik haratago.

Politika horien artean, LABek eskatzen du “gerrari ezetz” esateko konpromisoa horren kontura negoziorik egiteko ezintasuna jasotzen duena; berrarmatze politikak baztertzea eta esku-hartze publikoa ekonomian kontrolatzeko oinarrizko zerbitzu eta produktuen prezioak zein erosteko ahalmena.

Atzoko Greba Orokorrak politika hauen urgentzia agerian uzten du, eztabaidaren erdigunean gutxieneko soldata propioaren aldarrikapena jarriz, aberastasuna banatzera eta hemen bizitzaren garestitasunari aurre egiteko gutxieneko diru-sarrerak bermatzera bideratua. Neurri honek Nafarroako ekonomiari eta bertako gehiengo sozialari zuzenean mesede egiten dio.

Munduari begiratzen diogunean, suntsipena eta gerra ikusten ditugu nonahi. Palestina, Venezuela, Kuba, Groenlandia, Libano, Iran… Duela 40 urte, Nafarroak NATOri EZ! esan zion. Gaur, duela hamarkada batzuk langile mugimenduak mundu osoan egin zuen bezala, bakea eta herrien burujabetza defendatzen jarraitzen dugu. Beraz, ozen eta argi diogu ez ditugula babesten kapitalaren eta gerraren jaunen gudak, eta ez gaudela prest haien faktura ordaintzeko. Gerraren eta bere ondorioen aurka gaude, beti langileria kaltetzen baitute.

Gobernuak eta bere lehendakariak Nafarroako autogobernua defendatu behar dute, beren lurraldean bizi eta lan baldintza duinak bermatzeko oinarrizko tresna baita. Horretarako, erabakigarria da Nafarroak autogobernu gehiago izatea, eta burujabetza izatea, arlo instituzionalean, ekonomikoan eta sozialean bere erabaki eta politika propioak hartu ahal izateko. Eta norabide horretan beharrezkoak dira langile klasearen, gehiengo sozialaren, lan eta bizitza duinak erdigunean jarriko dituzten akordioak.

LAB sindikatuak proposatzen du kontrol publiko eta soziala bermatzea, erregulazioa zein jabetzaren bidez, ekonomiaren jarduera estrategikoetan eta oinarrizko zerbitzuetan prezioak espekulazioaren aurrean kontrolatzeko. Era berean, soldaten igoerarako aberastasunaren banaketa proposatzen du. Hau da, bidezko zerga-erreforma bat (kapital-errentei % 1 eta % 10 arteko errekargua; sozietateen gaineko zergaren kenkariak eta % 35eko tasa nominala kentzea; PFEZean kapital-errentei lan-errentei ematen zaien tratamendu bera ematea eta gehienezko tasa % 60ra igotzea) eta Nafarroako langileen erosteko ahalmena bermatzea.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.