2026-08-15
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaEskola jangeletako langileen lanpostuak eta osasuna bermatzeko aldarria Gasteizko Salburua ikastetxera eraman...

Eskola jangeletako langileen lanpostuak eta osasuna bermatzeko aldarria Gasteizko Salburua ikastetxera eraman dugu

Gasteizko Salburua ikastetxearen aurrean mobilizatu gara, EAEko eskola jangeletako langileen lanpostuak eta osasuna bermatzea eskatzeko. Lakuako Hezkuntza Sailaren jarrera kritikatu dugu, eta eskola jangeletako langileen aldarrikapenen berri eman dugu.

“Gaur  hemen, Gasteizko Salburuako hezkuntza komunitateko jangelako langileak, irakasle-hezitzaileak eta gurasoak gaude, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko baliabide guztiak jar ditzala jangela zerbitzua erabili nahi edo behar duen edozein ikaslek eskubide hori bermatua izateko. Azken finean, jangela funtsezkoa da ikasleen hezkuntza integralean,  beste hezkuntza-eremu bat gehiago, eskolako beste edozein bezain garrantzitsua”, adierazi dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...