2025-12-05
InicioEcosocialismoZabor-janaren multinazionalen aurkako manifestazioa Abadiñon

Zabor-janaren multinazionalen aurkako manifestazioa Abadiñon

LAB, CCOO, ESK, ELA, EHNE-BIZKAIA, ERNAI, + DENDAK eta Biduko Udal zinegotziek deituta zabor-janari ezetz esateko eta abeltzaintza eta nekazaritza sostengarriaren alde manifestazioa egin zuten larunbatean Abadiñon.

Zabor-janik ez! 
Zabor-janariaren bi multinazionalek, Burger King eta McDonald´sek, Abadiñon denda bana ipintzeko proiektuak aurkeztu dituztela jakin dugu azken asteotan. Zehatzago berba eginez, esan behar da Burger Kingen proiektua Eroski berak aurkeztu duela.

Erakunde eta pertsona askok uste dugu honek gure eskualdean eragin kaltegarria izango lukeela. Multinazional hauek nekazaritza eta elikadura industriala bultzatzen dute eta gure produktuek jasaten dituzten prezio beherakaden eragileak ditugu. Merkatari legez aurkezten dira, ostalaritza aktibitatean aritu ahal izateko. Euren irabaziak handitzen dituzte lan baldintzen prekarizazioa bultzatzen dutelako, eta euren produktuen prezio merkea eskeintzen duten kalitate eskasean oinarritzen da.

Gure apustua abeltzaintza eta nekazaritza sostengarria dira, kalitatezko elikagaien aldeko apustua egiten dugu, elikagaiok maila lokalean kontsumituak izan daitezen. Behar beharrezkoa da elikagaien ekoizpena, bertako merkataritza (harategiak, dendak…) eta herrietako ostalaritza bultzatzea.

Multinazional hauek langileekiko duten jarrera eta etengabeko eskubide urraketak asko kezkatzen gaitu.

Zabor-kontratuak dira nagusi, ordutegien malgutasun osoarekin eta soldata miserableen menpe. Eskainitako lana gutxitan izaten da behin betikoa eta, nagusiki, gazteenei zuzendutako ordukako postuak izan ohi dira.

Asko izango dira erabili nahi izango dituzten argudio maltzurrak:

– Lan-postuak sortzera datozela. Gure herrietan zenbat denda edo taberna txiki itxi beharko dira bi multinazional hauek irekiz gero? Zer da sortuko dena eta zer galduko dena?

– Egun bizi dugun langabeziarekin, edozelako lanpostuak beharrezkoak direla. Duintasunez bizitzeko eskubidea dugu, nahiz eta "krisi" honen izenean kontrakoa sinestarazi nahi diguten. Horregatik, gu guztion helburua egun dagoen lan prekarioarekin bukatzea izan behar da eta, ez horrelako lanpostu gehiagoren sorrera onartzea.

Guzti horregatik, eta aipatu gabe gelditzen den beste askogatik, idatzi hau sinatu dugun erakundeok abenduaren 14ko manifestazioan parte hartzera gonbidatzen dugu jendartea.

LAB · CCOO · ESK · ELA · EHNE-BIZKAIA · ERNAI · + DENDAK · BILDUKO UDAL ZINEGOTZIAK

 

 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...