2026-11-21
InicioSecretaría de Salud LaboralLa precariedad mataXabier Ugartemendia: "Lan istripuen arazoa ez da lan arazo huts bat, arazo...

Xabier Ugartemendia: «Lan istripuen arazoa ez da lan arazo huts bat, arazo soziala ere bada»


Cementos Lemonako langileek bi orduko lanuztea eta manifestazioa egin dituzte gaur, eta Lemoako herriak erantzun ona eman dio deialdiari, zenbait taberna eta denda itxi baitituzte. Protesta urriaren 31n lantegian lan-istripuz hildako langilearen heriotza salatzeko egin dute, eta bertan parte hartu du LABeko Negoziazio Kolektiboa eta Ekintza Sindikaleko idazkari Xabier Ugartemendiak. "50 langile baino gehiago hil dira aurten lan istriopuz. Egoera tamalgarri hau patronalak eta botere politiko eta instituizonalek ezarri nahi diguten ereduaren ondorio da", nabarmendu du.

Patronalak eta botere politiko eta instituzionalek ezarritako ereduak prekarietatea dakar, baina, Xabier Ugartemendiak azpimarratutakoaren arabera, "pobreziaz gain, lan istripuak ere". Hala, LABeko ordezkariaren hitzetan, "lan iistripuen arazoa ez da lan arazo huts bat, arazo sozial bat ere bada. Horregatik, gizarte osoaren aktibazioa behar dugu honi aurre egiteko".

Ugartemendiak goraipatu ditu Lemoako herriak emandako erantzuna eta elkartasuna: "Patronalak zein administrazioan aldaketa eragiteko, gizartearen aktibazioa beharrezkoa dela argi du LABek", berretsi du. 

Enpresa batzordeko kideek ere hartu dute hitza gaurko mobilizazioan: "Lanuzte hau egin dugu herri mailan salatzeko lan istripuak ez direlako lantegietan geratu behar diren arazoak bakarrik. Denok garaarazoaren parte".

Langileen ordezkarien hitzetan, "ikusten dugu arazoa egiturazkoa dela, ez bakarrik istripu zehatz horietara mugatzen den arazoa. Horregatik herriaren inplikazioa eskatzen dugu erantzunean. Alde batetik, arazoa ikusteko eta, beste alde batetik, arazo horren aurrean zerbait egin behar dela adierazteko. Azken hilabeteotan inguruarekin lotutako hirugarren istripu hilgarria da. Duela bi aste Lemoako herritar bat hil zen Zeberion eta duela hilabete batzuk beste langile bat hil zen Bediako lantegi batean. Horregatik, ikusi dugu aproposa Lemoan egitea mobilizazio hau".
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

A través de la lucha hemos conseguido movilizar a la patronal del sector de técnicos y técnicas de espectáculos y eventos para que...

La huelga prevista para los días 26 y 27 en el sector de espectáculos y eventos ha quedado desconvocada hoy, ya que los trabajadores y las trabajadoras han conseguido con sus movilizaciones y presión que la patronal, que una y otra vez ha insistido en paralizar o entorpecer las negociaciones, finalmente se siente a la mesa y negocie sobre las condiciones laborales de los y las trabajadoras. Ahora, con el objetivo de lograr un convenio digno, vamos a asegurarnos de que la patronal cumpla su compromiso y, en caso contrario, estamos dispuestos y dispuestas a retomar la lucha.

Hemos firmado el preacuerdo de residencias de Gipuzkoa #LortuDugu

Se dan pasos hacia la equiparación de las condiciones laborales de las trabajadoras privatizadas a las de la administración pública, tal y como LAB ha defendido desde el inicio de la negociación, por lo que este preacuerdo reduce la brecha entre ambos colectivos.

Inspección de trabajo nos da la razón y queda patente que a las trabajadoras de la residencia San Esteban se les han vulnerado sus...

El informe considera probado que en el centro de trabajo de Getxo no se ha respetado el convenio de residencias de la tercera edad.